Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Basque Yourself: unibertsitarioak ala turistak?
Atalak: DSS2016EU, Hiri eredua
“Ametsetako uda bizi nahi duzu Europako Kultur Hiriburuan, Donostian? Euskal Herriko Unibertsitateak, euskal unibertsitate-sistemako liderrak, ‘Basque Yourself 1st International School’ kurtso erakargarrian parte hartzeko aukera eskaintzen dizu”. Esaldia EHUren webgunean irakur daiteke, Donostia 2016rekin lotuta eta Etxepare Institutuaren parte hartzearekin antolatu duen ekimena iragartzen.
Unibertsitate-ikasketa hauek promozionatzeko egin duten spotean haur bat pilotan jokatzen ikusten dugu. Topiko-sortaren hasiera baino ez da, gero datoz euskal dantzak, txalaparta, Euskal Herria lau haizetara programa gogora ekartzen duten airetik grabatutako paisaiak eta… ikusi behean gainontzekoa.
Off-eko ahotsak esaten duen zerbaitek deitzen du arreta: bideoaren arabera, “ingurune lagunkoi eta segurua” da Euskal Herria –tira, bideoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren mapa erakusten du–; alegia, “etor zaitezke, ez dago lehen zegoen arriskurik”.
Marseillako Kultur Hiriburuaren bestondoaz diharduen La fête est finie dokumentalean aipatzen den zerbait dator burura automatikoki: baketutako eremuak behar ditu hiri proiektu berriak, gatazkak ezkutatzea “ekonomia dinamikoa”, “kulturaren ideia irekia” eta “ingurune natural ahaltsua” hobeto erakusteko.
Eta estaltzearen estaltzeaz, problematikoak izan daitezkeen baieztapenak ere pasatzen dira eztarritik. “Frantsesa naiz, Bretainiatik nator”, dio atzerriko ikasle batek, hemen “espainola naiz, Euskadikoa” esan dezakegun bezalatsu.
“Proposamen akademiko eta ludiko” gisa prestatu duten Basque Yourself ekimenaren xede taldea imaginatzea ez da zaila: gaztea, klase ertain-altukoa… “Kalitatezko turista” esaten zaion horren oinarrizko katebegia, Euskal Herrian hilabete pasatzeko 2.500 eurotik abiatzen den faktura pagatzeko gai den norbait.
12 kreditu eta Altza, Herrera eta Larratxo inola ere ez bisitatzeko aukera izango duzu Basque Yourselfekin. Turista unibertsitarioak, welcome to the Basque something.