Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Hiri eredua » Uliako ur-biltegiak: etxebizitza berri batzuek arriskuan jar dezaketen kultur ondarea
Ots16 3

Uliako ur-biltegiak: etxebizitza berri batzuek arriskuan jar dezaketen kultur ondarea

Atalak: Hiri eredua

Uliako ur-biltegiak hiriaren ondare arkitektoniko berezi bezain ezezaguna dira. Proiektu urbanistiko berri batek arriskuan jar ditzake.

Uliako ur-biltegiak hiriaren ondare arkitektoniko berezi bezain ezezaguna dira. Proiektu urbanistiko berri batek arriskuan jar ditzake.

Donostiako Udal Gobernuak hiriko Plan Orokorra aldatzea onartu du Uliako mintegietan 70 apartamendu egin ahal izateko.

Irutxuloko Hitzak argitaratu duenez, neurriak ezinegona eragin du auzotarren artean. Bizilagunen izenean, Felix Soto Uliako auzo elkarteko kidea astelehenean udaletxean izan da eta adierazi du “arduragabekeria hutsa” litzatekeela planteatzen ari diren proiektua. Erabakia atzera botatzeko eskatu dio Udalari.

Izan ere, proiektu urbanistikoak Uliako ur-biltegiei eragingo diela uste du auzo elkarteak. Beren blogean publikatu dute Europan badirela antzeko ur-biltegiak eta “kulturaren erakusgarri” bihurtu dituztela, Donostian orain arte ez bezala.

Duela hiru urtetik bisita gidatuak antolatzen dituzte biltegiok ezagutzeko eta bisitariak mila baino gehiago izan dira auzotarren esanetan –sustapen publikorik apenas jaso duen ekimen batentzat kopuru esanguratsua–. “Momentu honetan gainezka gabiltza eta bisitatzeko eskaeren itxoite-zerrenda oso luzea da”.

“Ur-biltegien osagarri ezin hobea da parkea”, diote Uliatarrak blogean; “botanikatik, ornitologiatik, eta gizarte-dinamizazioaren ikuspuntutik dituen balioak eta aukerak ukaezinak dira”.

“Etxebizitza publikoak dira”, justifikatu du Udalak

Enrique Ramos hirigintza ordezkariak (PSE-EE) proiektua defendatu du Diario Vascon irakurtzen denez. Ramosek eraikin berriak justifikatu ditu etxebizitza publikoak direla esanez eta obrek eragingo ez duten lur sailarekin zer egingo den prozesu parte-hartzaile bidez erabakiko dela. Ramosen esanetan, ur-biltegiak mantendu egingo dira proiektu urbanistikoak lur sailaren herenari eragingo diolako.

Ez da uliatarrek Donostiako Udalaren asmoak aldatzea lortu duten lehenbiziko aldia izango behintzat, PSE-EEk Donostia gobernatzen zuen garaian ur-biltegiak desegin nahi zituen egitasmoa geldiaraztea lortu baitzuten. “Denbora asko daramagu parkea defendatzen eta hala jarraituko dugu”, adierazi dio Sotok Hitzari.

Sinadurak biltzen ari dira proiektu urbanistikoarekin ados ez dauden herritarren artean.

3 Iruzkin

  1. mohandas | 2016-02-17 at 15:48

    Arratsalde on.
    Interesgarria litzake, ARGIAk herri mugimenduekin duen konpromisoaren baitan, espekulazioak jan nahi duen gune honen eta GAUR EGUN BERTAN EMATEN DEN EKIMENAZ informazioa luzatzea. Bertan, denbora asko darama iadanik funzionatzen Uliako Lore Baratzak proiektuak, besteak bestepartehartzea, euskara zein elikadura subirautza helburu dituenak. Komunikabide batzuetan izan du ohiartzuna, baina zihur gehiago beharko duela, eta interesgarri zaigula ARGIAko harpidedunoi.
    Hemen proiektuaren bloga, kontakturako guneak ere badituena.
    https://uliakolorebaratzak.wordpress.com/
    😉

    Reply
    • Donostiaren 2016 Ertzak | 2016-02-17 at 17:45

      Mila esker zure iruzkinarengatik! Kontuan hartuko dugu: hedabide txikia gara eta batzuetan ez gara nahi genukeen guztiari buruz informatzera iristen, baina argi dago Uliako Lore Baratzak proiektuak interes handia duela.

      Reply
  2. mohandas | 2016-02-18 at 15:29

    Eskerrikasko eta aupa zuek!
    !Duela pare bat egun sinadura bilketa hasi da afera honen gainean, eta iada 1000 pertsonatik gorak sinatu dugu!
    BEsarkada bat!

    https://www.change.org/p/ayuntamiento-de-san-sebasti%C3%A1n-salvemos-el-parque-de-viveros-de-ulia-donostia-san-sebasti%C3%A1n-save-the-park?recruiter=490012130&utm_source=share_petition&utm_medium=copylink

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. SALVAR el parque de los viveros de Ulía // SAVE THE PARK - Uliako auzo-elkartea - […] ARGIA, 16/02/2016 Uliako ur-biltegiak: etxebizitza berri batzuek arriskuan jar dezaketen kultur ondarea […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA