Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Kortxoenea: “Borondate eza hitz politekin makilatu nahi du Udalak”
Atalak: Hiri eredua, Kortxoenea
Kortxoeneako kideek prentsaurrean orain arteko negoziazioen balorazioa egin dute. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Kortxoenea gaztetxeko kideek prentsaurrekoa eman dute, adierazteko Udalarekin egiten ari diren bilerak “antzuak” direla. Grosen eraitsi zuten gaztetxeko kideek, Zemoria kalean hutsik geratuk den eta Udalarena den eraikina prozesu parte hartzaile baten bidez esleitzeko eskatu diote Udalari, baina honek FP eskola bat hobetsi duela adierazi dute.
Segidan irakurgai Kortxoeneako kideen irakurketa:
Azken hilabeteotan Donostiako Udal Gobernuarekin izan ditugun bilkuren berri eman eta balorazio bat egin asmoz egin deitu dugu prentsaurreko hau.
Jakina den moduan, irailaren 4an izan genuen lehenengo desalojo saiakera, eta gertaera honen aurretik gurekin biltzeko inolako interesik azaldu ez bazuten ere, mobilizazio eta protesta ekimenak indartzen hasi hala, Udalak gurekin biltzea onartu zuen.
Udalari berehala aurkeztu genion Kortxoeneako proiektuak bizirauteko alternatiba erreal eta bakarra, ikasturte honen amaieran hutsik geratuko den Zemoria kaleko eraikina hain zuzen ere. Eraikin honek eskaintzen dituen aukeren jakitun, bere kudeaketarako parte hartze prozesu bat garatzea proposatu genuen, honek ateak zabalduko baitzizkien Donostian lokal bila dabiltzan eragile kultural, sozial eta herritarrei.
Desalojo saiakeratik igaro diren 6 hilabete hautan 7 bilera egin ditugu gaia aztertzeko, eta gaur da eguna non Udal Gobernuaren borondate faltaren ondorioz, bilkura hauen antzutasuna salatu nahi dugun.
Borondate eza hitz politekin makilatu nahi izan dute momenturo, baina argi esan digute Zemoriako eraikinaren kudeaketarako guk proposatutako parte hartze prozesua begi onez ikusten badute ere, ez direla eraikin hori herritarroi zabaltzera konprometituko.
Ezkutatzen saiatu diren harren, guk bagenekien ekainetik aurrera Zemoria kaleko eraikina hutsik geratuko zela, eta orain bertan F.P. kurtso batzuk jartzeari lehentasuna emango diotela esan digute.
Honekin batera ezin aipatu gabe utzi Txantxarrekakoek egun bizi duten egoera. Udalaren aldetik jasandako ordutegi eta erabilera murrizketak zirela batetik, eta Kortxoenearen desalojo eta eraisketan Udaletxeak jokatu zuen paperak bultzatuta bestetik, Villa Alegria eraikinaren esleipen kontratuaren luzapena ez sinatzea erabaki zuten, proiektuaren biziraupena kolokan dutelarik.
Baina urrutira joan gabe, Euskal Herriko beste bi hiriburuk erakutsi digute arazoei irtenbidea bilatzeko borondatea dagoenean, alternatibak egon badaudela. Iruñean ikusi dugu nola Compañia kaleko okupazioaren ondotik, gaztetxeko asanbladak Udalak proposatutako eraikinetako bat onartzea erabaki du, bertan gaztetxearen proiektua kokatzeko asmoz. Caparrosoko txaletean izango da, hain zuzen ere.
Baionan berriz urtarrilaren 23an ateak ireki zituen Zizpa gaztetxeak, modu autogestionatuan kudeatuko dute eraikin berria Herriko Etxearekin akordio bat lortu ondoren. Jean Rene Etxegarai auzapeza bera irekiera ekitaldian izan zen akordioaren erakusgarri bezala.
Hau da Europako Kultur Hiriburuak herritarrei eskaintzen dien “elkarbizitzarako kultura”? Honek agerian uzten du zein den gobernatzen gaituzten handiusteko politikariek ezarri nahi diguten kultur eredua, 660.000 euroko gastua duen aurkezpenaren gisako ekimenak bultzatzen duen kapitalaren kultura; herritarrok ikusle gisa nahi gaituen kapitalaren kultura, herritarron parte hartzeari ateak ixten dizkion kapitalaren kultura; kultur sorkuntza herritarraren aurrean, kultur eredu elitista bultzatzen duen kultura, euskara baztertzen duen kapitalaren kultura… Horri guztiari kultura deitu badiezaiokegu behinik behin.
Puntu honetara iritsirik, argi esan nahi dugu herritarrona dena herritarrei eskaintzeko hautua egina dugula aspalditik, eta kapitalaren kulturaren aurrean herritarrok eraikitako Donostia berri baten alde lanean jarraituko dugula adierazi nahi dugu. Eta bide batez Elebeltzen desalojo arriskua salatzeko 8etan Lasarteko Okendo plazatik abiatuko den manifestaziorako deia zabaldu nahi dugu.
Izango duzue gure berri, kalean ikusiko dugu elkar.