Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: martxoa, 2016
Mar22 0

Uliako Lore Baratzak: kultura eta elkarbizitza, hirigintzaren mehatxupean

Posted in Hiri eredua

Jakoba Errekondok badu esaldi hori, urbanita bat baino gehiago urduritzen duena: “Kultua izateko baratzeaz jakin behar da”. Baratzea eta kultura, bai asoziazio ezinezkoa kulturaren ideia kontsumitu daitezkeen formatu estandarretan pentsatzera ohituta dagoen galipotakumearentzat. Zementukoak baikara gu ere, baina Jakobitak izaten hasiak, porlanpeko baratzearen bila abiatu ginen joan den igandean Mirakruzeko gainean behera. Laster aurkitu genuen sarrera eskuinera, joan eta bertan...

Read More
Mar21 0

Antimilitarismoaz, gudaz eta bakeaz gogoetatzeko parada ‘Stop War’ festibalean

Posted in DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Stop War festibalaren barnean, gudaren aurkako topaketak egingo dituzte martxoaren 25 eta 26ean, “mundua astintzen duten gatazken eta giza eskubideen urraketen inguruko hausnarketan sakontzeko”. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barnean antolatutako ekimen honek egitarau oparoa prestatu du: Euskal Herriko eta nazioarteko ekintzaile antimilitaristak bilduko dituzte. Helburua gai honi buruz eztabaidatzea, ideiak elkarbanatzea eta proposamenak egitea da, gudari eta...

Read More
Mar18 0

Metroa geldiarazteko kontzentrazioa egin dute Kursaalen

Posted in Azpiegiturak, Hiri eredua

Metroa gelditzearen alde lanean ari den Donostiako Sator Alaia bizilagunen mugimenduak deituta, kontzentrazioa egin dute 80 lagunek ostiralean 12:30etik 13:00ra Kursaal jauregian egiten ari den Hiri Handien Sare Iberoamerikarraren (CIDEU) Kongresuaren aurrean. Deitzaileen esanetan, Donostian Metroa eraikitzeko egitasmoak “gure hirian egin nahi den astakeria eta zentzugabekeria” da eta horren aurkako salaketa eraman nahi izan dute bilkura horretara. Prentsari igorritako oharrean...

Read More
Mar18 0

Museoak ez nau izango

Posted in DSS2016EU, Iritzi artikuluak

Markel Ormazabal Bagara, omen, dagoeneko Europako Kultur Hiriburu. Heldu eta hasi da. Argi eta txistu artean hasi ere. Ez kapital bakarra, baina Europako hiriburu, izan bagara. Ordea, eta espektakuluez (edo hauek sortu harrabotsez) harago, Kultura hitzaren esanahi, praktika eta kontraesanez behar baino gutxiago solastu, eztabaidatu, gogoetatu dugu. Hala uste dut. Eta aitzakia edo akuilurik ez zaigu falta izan. Bat ez, hamaika, eta askotarikoak. Ez naiz Tabakalera edo halakoetara egokitu...

Read More
Mar17 0

Madrildarrok, erosi hemen zuen hiper luxuzko etxea

Posted in DSS2016EU, Hiri eredua

Erredakziora iritsitako prentsa oharrak honela dio: “Donostiako Engel & Völkers Inmobiliariak ekitaldi berezia antolatu du Madrilen, Donostiako, Hondarribiko eta Gipuzkoako berezitasunak eta potentzialitateak erakusteko eta Madrilgo Autonomi Erkidegoko erosleen eta inbertsoreen aurrean bere luxuzko etxebizitzak aurkezteko”. Ostegun honetan Madrilgo Club Financiero Génova elkartean –PPren egoitza nagusitik 300 metrora– jarri dute hitzordua. 250 gonbidatu, etxe-saltzaileen...

Read More
Mar16 0

Zezenketei buruzko herri galdeketa egin dadin 10.000 sinadura aurkeztu dituzte

Posted in Zezenketak

Donostia Antitaurina Orain mugimenduak 10.000 sinadura aurkeztu ditu Udalean zezenketen inguruko galdeketa egin dadin. Aurreko legegintzaldian indarrean jarri zen araudiak dio kontsulta bat egiteko gutxienez 8.000 aurkeztu behar direla. Herri galdeketaren emaitza jakin aurretik Illunbeko instalazioetan Aste Nagusirako inongo hitzarmenik ez dadila itxi eskatu dute. Araudiaren epeak errespetatuz, galdeketa ekainaren 19an egin litekeela adierazi dute plataformako kideek. Modu honetan, emaitzak...

Read More
Mar11 0

DSS2016: Kultura? Espektakulua? Simulakroa?

Posted in DSS2016EU, Iritzi artikuluak

Joseba Barriola Azken bost mende hauetan merkantzien eremua zabalduz joan da. Lurraren pribatizazioak eta langileen esklabotasunak bidea egin dute, lurra eta langilea merkantzia bihurtuz. Prozesu hau ez da amaitu. Globalizazio kapitalistarekin muturreraino ematen ari da. Ez da soilik babes soziala, hezkuntza eta osasungintzaren pribatizazioa, estatuen funtzio sozialen pribatizazioa eta/edo merkantilizazioa. ADN-a, jakintza, klima, haziak, sexualitatea, afektibitatea, zaintza, ezagutza eta...

Read More
Mar10 0

EusKarriak: euskararen normalizazioa bultza eta hizkuntza aniztasuna islatzeko proiektua

Posted in DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Donostia 2016 Fundazioak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak EusKarriak proiektua aurkeztu dute ostegunean Hirikilabs Hiri Laborategiaren egoitzan, Tabakaleran. Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa bultzatu nahi ditu egitasmo honek. Kalean kokatuta egongo direnez, herritarrek proiektuokin topo egitea da asmoa. Hizkuntzen egungo errealitatea hiru ardatz ezberdinetatik jorratuko dute: Europa mailan dagoen hizkuntza aniztasunetik; Donostian bertan aurki daitezkeen...

Read More
Mar03 0

Donostia 2016ren inaugurazioa: gastua ez dago argi

Posted in Alderdi politikoen 2016, Inaugurazio ekitaldia

Martxoan sartuta, hiriburutzaren inaugurazio arrakastarik gabeak zeresana ematen jarraitzen du. Oraingoan, urtarrilaren 20tik 24ra bitarteko ospakizunen gastuak eman du hizketarako gaia: Gipuzkoako Ahal Duguk Foru Aldundiari kostuen azalpen zehatza eskatu dio eta erantzunak bi kopuru berri eman ditu. Zenbat eta gehiago galdetu, inaugurazioa garestiago atera dela dirudi. Errepasa ditzagun urtarrilaren 20tik hona argitaratu diren diru kopuruak. 660.000 euro Hansel Cerezak zuzendutako ikuskizuna...

Read More
Mar02 0

Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

Posted in Azpiegiturak, Hiri eredua

“Idatziak ideologia eta topiko sorta bat esplikatu besterik ez du egiten eta horiek berdin balio dezakete Lugaritz-Morlans tren-saihesbidearen aurka egiteko, Kontxako hondartzan izozki kiosko bat jartzearen aurka egiteko edo 2016ko Donostiako kultur hiriburutzaren aurka egiteko”. Erantzun hori jaso zuen donostiar batek metro proiektuari jarritako alegazioak, idatzian hiri-ereduari buruzko eztabaida planteatu zuelako. Mikel Sanchez Sator Alaia kolektiboko kideak irakurri zuen astearte...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA