Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Azpiegiturak » Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?
Mar02 0

Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

Atalak: Azpiegiturak, Hiri eredua

Koldo Mitxelenako aretoa bete zen Sator Alaiak antolatutako hitzaldiarekin (argazkia: Irutxuloko Hitza).

Koldo Mitxelenako aretoa bete zen Sator Alaiak antolatutako hitzaldiarekin (argazkia: Irutxuloko Hitza).

“Idatziak ideologia eta topiko sorta bat esplikatu besterik ez du egiten eta horiek berdin balio dezakete Lugaritz-Morlans tren-saihesbidearen aurka egiteko, Kontxako hondartzan izozki kiosko bat jartzearen aurka egiteko edo 2016ko Donostiako kultur hiriburutzaren aurka egiteko”. Erantzun hori jaso zuen donostiar batek metro proiektuari jarritako alegazioak, idatzian hiri-ereduari buruzko eztabaida planteatu zuelako.

Mikel Sanchez Sator Alaia kolektiboko kideak irakurri zuen astearte arratsean Koldo Mitxelena Kulturunean, “Metroa eztabaidan, nork erabaki?” izeneko mahai inguruan. Horrelako egitasmoetan erabakiak noren esku dauden argitzen saiatzea zen ekitaldiaren xedea; eta lortu zuen gauza bat begi bistan jartzea behintzat: herritarrek zaila daukatela euren iritzia entzuna izan dadin, administrazioaren partetik irainetik gertu dagoen erantzunik jaso gabe.

Josu Larrinaga EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko kideak ireki zuen solasaldia, esplikatuz bi modutara gerta daitekeela parte hartzea gaur egungo eredu instituzionalean: herritarrak eurak “sartuz” edo agintarien gonbidapena jasoz. Azkenaldian modan dago bigarren aukera hori, baina Larrinagak uste du “porlanaren politika” gisa deskribatu zituen erabakietan oraindik herritarrek bultza egin behar dutela, hori baita “demokrazian sakontzeko modu ia bakarra”.

Gamonal: mugituz gero lor daiteke

Burgosko Gamonal auzoko bi lagunek ere parte hartu zuten solasaldian, euren hirian eraikitzen hasiak ziren bulebar berria nola geldiarazi zuten esplikatzeko –istiluak hainbat egunetan albiste izan ziren Espainiako Estatu osoko albistegietan–.

Deus ez dator hutsetik: langile auzo baten borroken kronika entzun zuten Koldo Mitxelenan bildutakoek, 70eko hamarkadetako auzo elkarte eta fabrika autogestionatuetatik M15 mugimenduraino. Gorabehera askorekin bada ere, auzoaren memoria kolektiboan zegoen lehenago ere protesten bidez lortu izan zituztela helburu komunak, gaur egun plazak diren lekuetan etxe berriak ez eraikitzea adibidez.

Iñigo izeneko auzotarrak azaldu zuenez, “espazio publikoa” edo “espazio komunala” nahi ditugun da gakoa. Alegia, kalea norbaitek administraturiko zerbait bezala ulertzen dugun edo bizilagunen erabaki-esparrua den.

Baina Gamonaleko borroketan gazteek protagonismo handia izan zuten eta asteartean berriz, jende heldu samarra zen nagusi aretoan. “Hemen bildu garenon adina ikusita, zer egin dezakegu?”, galdetu zuten publikotik. Mari Luz Esteban antropologoa aipatuz, bizilagunek euren zaurgarritasuna aitortu zutela esplikatu zuen Iñigok eta horrek gauza asko aldatu zituela: Gamonaleko zaharrek gazteen premia sentitu zuten, haiek gabe borrokak intentsitatea falta zuelako; gazteek, halaber, zaharren babesa behar zuten, bestela erraz kriminalizatuko zituztelako. Ahultasuna zena indar bihurtu zen, ehundura soziala sendotu eta elkar ezagutzen ez zuten auzotarrek istiluen erdian poliziak jazarritako ezezagunak euren etxeetan babestera iritsi ziren.

Non dago metroaren espedientea?

Galdera-erantzunen tartearen aurretik, Sator Alaiako Mikel Sanchezek metro proiektuaren egoeraz azalpen argigarriak eman zituen: esplikatu zuenez, Donostiako Udalera eta Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuten informazio bila, baina bi erakundeek Eusko Jaurlaritzara bideratu zituzten.

Internet ia edozertarako baliatzen dugun garaiotan, metroa nola egingo den azaltzen duen espedientea kontsultatzeko bide digitalik ez dago. Gasteizeraino joan behar da Sanchezen arabera, eta ez dago modurik dokumentua osorik eskuratzeko, dagoen bulegoan bertan kontsultatu behar da.

Horrek herritarren informatzeko eskubidea asko murrizten duela kritikatu ondoren, kolektibo gisa egiten ari diren lanaren inguruko datuak eskaini zituen: eskuratu ahal izan duten informazioa zabaltzeari ekin diote, besteak beste proiektuari buruzko egunkari bat Donostiako 80.000 postontzitan banatuz modu boluntarioan. Horren eraginez, 400 alegazio aurkeztu zaizkio proiektuari eta Donostian gaiari buruzko jakin-mina piztu da.

225 milioi euroko gastua eragingo duen proiektu honi buruzko eztabaida publikoa sustatzen jarraituko du Sator Alaiak. Horretarako, datorren asteazkenean (martxoak 9), Metroaren afera garraio publikoaren ikuspegitik aztertuko dute, honako hizlariekin: Jose Fran Cid (mugikortasun eta ingurumen aholkularia), Iosu iribar (Dbus-eko langile eta “Kurpil” sindikatuko lehendakaria), Oskar Bordes (Eusko Treneko langilea eta LABeko kidea), eta Raul Mendez (Metro Bilbao-ko langilea eta Bilboko Garraioen Liburu Zuria izeneko txostenaren egileetako bat).

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. “Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?” Nork erabaki/ Quién decide Koldo Mitxelenan egindako Mahai Inguruan – ARGIAn (02/03/16) – Sator alaia - […] http://www.argia.eus/blogak/donostia-2016/2016/03/02/metroari-buruz-erabaki-al-dezakete-zerbait-dono… […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA