Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- AƱorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Ia 15.000 euro gastatu ziren 2016aren inaugurazioko catering-ean
Atalak: DSS2016EU, Inaugurazio ekitaldia
Tabakalerako balkoitik honela ikusi zen 2016aren inaugurazioa (Denis Itxasok Twitterren urtarrilaren 23an argitaratutako argazkia).
EH Bilduk Donostia 2016ren inaugurazioari buruz egindako zenbait galdera erantzun ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatu Denis Itxasok.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez, Itxasok idatziz emandako erantzunen artean orain arte ezagutzen ez zen datu bat dago: urtarrilaren 23ko inaugurazioan gonbidatuei zerbitzatu zitzaien catering-ak 14.740 euroko kostua izan zuela.
1.478 lagun gonbidatu zituzten Tabakalerara inauguraziorako, Kultur Hiriburutzaren patronoak, hedabideak, “agente estrategikoak”, babesleak, Donostiako elkarteak eta ordezkari politikoak, besteak beste. Azkenik, ordea, 679 baino ez ziren joan eta horiek dastatu zuten ezagutu berri den prezioan prestatutako janaria.
800.000 euroko ekitaldia
Horrez gain, Itxasok gogora ekarri du 800.052 euro gastatu zirela ekitaldian bertan (martxoan konfirmatu zen zenbaki hori Ahal Duguk egindako galderei erantzunez). Inaugurazioaren biharamunean ekitaldia kritikatu zuen PSE-EEko kidearen arabera, Donostia 2016ko Fundazioaren presidenteak proposatuta esleitu zitzaion ekitaldia Hansel Cerezaren Arts Esceniques Han SL enpresari.
Azalpenetan esaten denez, kontratazio mota publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez egin zenez, ez zen beharrezkoa Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratzea.