Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du
Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Twitter bidez jakinarazi duenez, asteazken goizean udaltzainek Trinitate plazaren goiko aldean martxan jarritako auzo baratzea desegin dute.
Goizeko argazki batzuk: pic.twitter.com/Gqg5B9Bouq
— Urgullpeko Gazteak (@AZgazteak) 2016(e)ko apirilak 27
Duela bi egun informatu genuen moduan, erabili gabe zegoen lur zati batean jarri zuten martxan auzo baratzea hainbat gaztek. “Hori kentzearekin ez dira bertan egindako ahaleginak soilik galtzen, auzo oso bat dago horren atzean”, irakur daiteke Gazte Asanbladak goizeko udaltzainen ekintza salatzeko argitaratu duen mezuan.
Identifikazio polizialak arratsaldeko asanbladan
Baratzea desegin ondoren, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak bilera deitu du 17:00etan aurrera begira zer egin erabakitzeko. Bilera baino lehen Trinitate plazan Udaltzaingoa agertu dela adierazi dute Twitter bidez. Behin bilera hasita berriz, Ertzaintza agertu da plazan eta bilduta zegoen jendea identifikatzen hasi dela salatu dute.
Polizia autonomikoa joan ondoren, bilerarekin jarraitu dute gazteek.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks