Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Hiri eredua » EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari
Api28 0

EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari

Atalak: Hiri eredua

Hirigintza plan batek Uliako mintegien parkea arriskuan jar dezake.

Hirigintza plan batek Uliako mintegien parkea arriskuan jar dezake.

Uliako mintegien parkea arriskuan jarriko lukeen operazio urbanistikoaz herri galdeketa egiteari uko egin dio Donostiako Udaleko plenoak, EAJren eta PSE-EEren botoekin. EH Bilduk eta Irabazik proposatu zuten galdeketa egitea. El Diario Vasco egunkariak jaso duenez, Udal Gobernua osatzen duten alderdiek adierazi dute plenoan onartutako hirigintza planeamenduak ezin dituztela 1.700 bizilagunek atzera bota.

Uliako Lore Baratzeen proiektuko kidea da Leire Rodriguez eta “penagarria” iruditu zaio plenoan hartutako erabakia. “Kontseilu sozialean izan ginen joan den astean, Eneko Goia eta Ernesto Gasco bertan zeuden eta inork ez zuen ezer esan kontsultaren aurka. Sorpresa hartu dugu gaur, sorpresa desatsegina. Zeren beldur da Udala?”.

Honelako erabaki bat gaur hartzearen kontraesana ere nabarmendu du Rodriguezek, noiz eta Donostia Hiri Jasangarriei buruzko VIII. Europako Konferentzian parte hartzen ari denean. “Kontsultaren aukera positibotzat genuen. Gaur bi alderdik egindako proposamena atzera botatzeaz gain, parkean lanean ari diren pertsona guztiei eragin dien erabakia hartu dute”.

Galdeketa ofizialaren ateak itxita dauden arren, parkea babestearen alde sinatu daiteke Change.org plataformaren bidez. Dagoeneko 3.600 lagunek baino gehiagok eskatu dute parkea “osorik eta bizirik” mantendu dadila.

Oposizioko alderdien kritikak

“Politika zaharra bueltan dakar Eneko Goiaren eta Ernesto Gascoren gobernuak” Donostiako EH Bilduren ustez. Prentsari bidalitako ohar batean koalizioak adierazi duenez, “ez dute herri kontsultarik nahi: ez Ulian, ez beste inon”. Oso larritzat jo dituzte Eneko Goia Donostiako alkateak ezezkoa esplikatzeko emandako arrazoiak: “Argi esan du gauza guztiak ezin zaizkiela herritarrei galdetu eta honako hau onartuz gero, ‘aurrekaria’ sortuko litzatekeela. Ezin da garbiago esan”.

Irabazi ere kritiko agertu da galdeketari ateak ixtearekin. Ezker Anitza, Equo eta independenteak biltzen dituen taldearen izenean, Amaia Martin eta Loïc Alejandro harrituta agertu dira Goiaren hitzekin. Alejandroren ustez “euren gobernu programako hitz politek, donostiarren ahotsa kontuan izango dutela esanez, ez dute ezertarako balio lehenbiziko aukeran hitz egitea ukatzen bazaie”.

Alejandrok, gainera, gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak Uliako Lore Baratzeen proiektuari Elkarlan saria eman diola, ingurumena, gizarte kohesioa eta garapen ekonomikoa sustatzen duten proiektuei ematen zaien saria hain zuzen.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea - […] asteko Donostiako Plenoan gertatutakoaren ondoren (eta hemen ostiralean Uliako Mintegietako parkeko lagunak adostutako balorazioa), […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA