Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan
Atalak: Azpiegiturak, Hiri eredua
Bizilagunek metroaren kontra protesta egin dute udal plenoan.
Hamarnaka bizilagun bildu dira ostegun goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua geldi dezatela aldarrikatzeko. Bizilagunek “Metroa gelditu, herriari galdetu!” zioten kartelak eta “Stop metroari” leloa daramaten banderolak zabaldu dituzte Plenoko aretoan.
Protesta isil hori bi aldiz errepikatu dute bizilagunek, goizeko 10:20ean eta 12:15ean. Donostiako Metroaren igarobidea gelditzea da helburu nagusia eta horrekin batera, herri galdeketa egin dadila. Hain zuzen ere, Udalbatzaren Osoko Bilkuran metroaren gaiari buruz bi mozio eztabaidatu ziren ostegunean.
Hainbat ekintza metroaren inguruko eztabaida sustatzeko
Metroaren proiektuak donostiarren artean pizten duen desadostasuna adierazteko eta egitasmoa geldiaraz dezaten aldarrikatzeko ekintza gehiago ere egiten ari dira egunotan. Proiektuaren alde ez daudenen sinadurak biltzen ari dira, batetik; Kontxako hondartzan salaketa ekintza egingo dute larunbatean, bestetik; eta azkenik, ekainaren 18an manifestazioa deitu dute.