Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Espainiako errege-erreginak Donostian ekainean, 2016a dela-eta
Atalak: DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
Felipe VI.a Espainiako erregea eta Letizia Ortiz erregina Donostian izango dira ekainaren 17an Bake ituna proiektuko erakusketa nagusiaren inaugurazioan.
Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Donostian 2004an, artean Espainiako printze-printzesak zirenean.
El Mundon irakurtzen denez, Espainiako monarkek bisitarekin Donostia 2016ri babesa adierazi nahi diote kultur hiriburutzari. Errege izendatu zutenetik Donostiara etorriko den lehen aldia du Felipe Borboikoak. Horretarako, hiriburutzan garrantzi handia hartu duen erakusketa aukeratu du: Bake itunak bakea, gerra eta indarkeria bezalako gaiak lantzea du xede, “irudi artistikoen potentziatik”.
Polemika sortu duen erakusketa
Joan den hilabetean polemika iturri bihurtu zen erakusketa, ETAren dimentsio kulturala ere aintzat hartzen zuelako. Espainiako Kultura ministerioak 2016ari ohartarazi zion “arreta berezia” edukitzeko erabilitako terminologiarekin, Naizek jaso zuenez.
Gaiak hedabideetan presentzia hartu ostean, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak berak hitz egin zuen erakusketaz. ETA kultur fenomenotzat hartzea testuingurutik atera zela azaldu zuen, esan zuen 2016aren patronatuak talde armatua “zalantzarik gabe” baztertzen duela eta polemika eragin zuen esaldia berehala “zuzendu” zutela, La Vanguardiako albiste honetan leitzen denez.