Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » DSS2016EU » Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak
Eka23 1

Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak

Atalak: DSS2016EU

“Bakearen milia” erakusketak hainbat argazkilariri bidalitako mezua zabaldu denetik, polemika sare sozialetan zabaltzen ari da eta profesional batzuek uko egin diote egitasmoan parte hartzeari. Mezuan irakurtzen denez, erakusketaren antolatzaileek fotokazetariei eskatzen diete euren lanak doan erabiltzen uzteko, “irabazi asmorik gabeko” proiektua delako.

bakearen-milia-argazkilariei-gutunaK6 Gestión Cultural enpresak antolatu du Donostia 2016ko “Bakearen milia” erakusketa eta “bakearen inguruko hausnarketa” sustatzea du xede, kultur hiriburutzaren webgunean irakurtzen denez.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutakoaren arabera, 226.100 euroko aurrekontua du proiektuak eta fotokazetariek, sarean zabaldu duten idatzi baten bidez, galdetu dute ea nora bideratuko duten diru hori.

“Honelako eskaintzen aurrean engainatuta sentitzen gara, irainduta eta iruzurra egin baligute bezala, bai maila pertsonalean, bai kolektibo gisa; horrelako ekitaldi garrantzitsu bat –aurrekontuari erreparatuta behintzat– antolatu nahi izan dute protagonista izan behar zuten argazkiak ordaindu gabe”.

Sona handiko fotokazetariek sinatu dute salaketa: Alvaro Ybarra Zavala, Andres Martinez Casares, Maysun, Guillem Valle, José Colón, Alfonso Moral, Andoni Lubaki, Pep Bonet, Gervasio Sánchez, Raúl Gallego Abellan, Luis de Vega, Rafael Fabres, Manu Brabo, Ricardo García Villanova, Sergio Caro eta Diego Ibarra Sánchez.

“Gaizkiulertua” izan dela argudiatu du Donostia 2016k

Polemika zabaltzen hasi ostean, Donostia 2016ko iturriek azaldu dute K6 enpresaren eta argazkilarien artean “gaizkiulertua” gertatu dela.

Gipuzkoako hainbat museo (Irungo Oiasso, Ormaiztegiko Zumalakarregi, Añorgako Rezola museoa…) kudeatzen dituen K6k, bere aldetik, azaldu du “Bakearen milia” ez dela argazki erakusketa bakarrik, beste hainbat ekintza ere biltzen dituen egitasmoa baizik.

Kexa publiko egin duten bi argazkilariren lanak erakusketan erabiliko dituztela baieztatu daiteke: Andoni Lubakiren eta Manu Braboren lanak agentzien bidez eskuratu dituzte antolatzaileek azkenik.

Iruzkin bat

  1. Andoni Lubaki | 2016-06-24 at 7:35

    Gaizkiulertua bateri baino gehiago bidali diguten emailean “no contamos con presupuesto, porque como imaginareis, la exposición no tiene ningún fin lucrativo” jartzea? Nola gaizki ulertu daiteke hori? Beste esplikaziorik ba al du esaldi horrek? Tontotzat gaituzte?
    Eta bai, nire argazkiak jarriko dituzte, prentsa agentzietatik hartua erakusketa baterako, nire gogoz aurka izango da baina. NIK, PUBLIKOKI DIOT, EZ DUDALA NIRE ARGAZKIRIK AGERTZEA NAHI BAKEAREN MILIAN, EZ DUDALA NIRE IZENA AGERTZERIK NAHI BERTAN.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA