Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu diote Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari
Atalak: Herri kultura, Hiri eredua
Gazteak lanean Trinitate plazako auzo baratzean (argazkia: @ArranoBeltzaEus).
Uztailaren 20an hasiko da Donostiako Jazzaldia eta Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak kezka adierazi du: urtero jazz jaialdiaren babesle nagusia den garagardo marka iragartzeko kartel handi bat jartzen du Trinitate plazan, hain justu gazteek joan den apiriletik auzo baratzea martxan jarri zuten lekuan.
“Aurreko urtean ere jarri zuten, eta ‘Euskal Herrian euskaraz’ jartzen zuen baimendutako murala kendu zuten iragarki hori jartzeko”, azaldu du Gazte Asanbladak bere blogean. “Ez gara beldur baratzea kentzeko arriskua dagoelako baina idatzi honen bitartez auzotar guztietara heldu nahi dugu eta udalari gure ideia zein den argi eta garbi utzi nahi diogu honekin. Baratzeak bertan jarraitzea nahi dugu, eta ez dugu onartuko iragarki batengatik auzo proiektu hau zapuztea. Ez dugu esaten kartel hori ez jartzeko, baina baratzea errespeta dezatela. Izan ere, baratzea ez da inorena eta aldi berean denona da, baratzean denok dauzkagu eskubide berdinak eta edonork har dezake parte. Baratzea ez da gazte asanbladarena, denontzat dago tokia eta ez dugu uste inori kalte egiten ari garenik. Beraz, errespetatu ezazue denona den txokoa, denok zarete ongi etorriak bertara”.
Apiriletik martxan
Jazzaldia dela-eta argitaratu duten testuan auzo baratzearen ibilbidea ere errepasatu dute. Trinitate plazako goialdean dagoen lur zatia guztiz utzita zegoela esplikatu dute, baratzea egiten hasi zirenean aurkitu zuten panorama deskribatzearekin batera (“100 xiringa inguru, beira zatiak…”).
Letxugek eta tomateek lekua irabazi diote zikinkeriari, baina bidea ez da erraza izan apiriletik hona. Gazte Asanbladak azaldu duenez, baratzea martxan jarri eta bost egunera FCCko langileek, udaltzainen babesarekin, suntsitu egin zuten ortua. “Ordutik aurrera gauzak okertu ziren, identifikatuak egon ziren baina oztopo guztien gainetik, auzo baratzearen proiektua ez zen hor gelditu”. Horri esker, baratzeak emandako uztarekin lehen bazkaria egin dute jadanik.
Udalak proiektuari jaramonik ez diola egin kritikatu dute: “Ez dugu erantzunik jaso; duela bi hilabete eskatu genien bilera bat egiteko udaletxeko ordezkariekin baina ezer ez”.