Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
“Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Atalak: Espazio publikoaren erabilera, Herritarren aldarrikapenak, Kortxoenea
Europako Kultur Hiriburutzaren aurkako Donostia Saldu eta Suntsitu kolektiboak, Intxaurrondoko Letaman gaztetxeak eta hainbat musika taldek festa antolatu dute azaroaren 19an, Letamanen bertan. Jakinarazi dutenez, Mozal Legearen ondorioz, hirian 7.000 eurotik gorako isunak ezarri dizkie administrazioak herri mugimenduetako kideei, eta festan ateratako dirua kolektibo horientzat izango da. “Elkarbizitza gezurra da!” oihu egingo dute, beren hitzetan, “elkarbizitza gezurra da, menderatuen errealitateak ezkutatzeko erabiltzen denean”.
Festa 17:00etan hasiko da eta programa oparoa antolatu dute. Tartean izango dira, besteak beste, Des-Maskarada eta ondorengo kontzertuak: Pelayo y sus Malditos, Los Perros de Pavlov, Parasitos XXL, Beñaranks, Kimikari, Peuone, Hilkar, Kezka eta Zozo taldeak. Ondorengo artikulua zabaldu dute.
******
Elkarrekin bizitzea batak bestearengandik ikastea da, harremanetan egon eta besteen iritzia ulertzea, nahiz eta ez partekatu…
Urtebete baino gehiago da Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek sortutako mozal legea indarrean sartu zela, eta orduz gerotik, haren ondorioak jasaten ari gara. Donostian, esaterako, 7.000 eurotik gorako isunak pilatu ditugu azken hilabeteetan. Besteak beste, kaiaren pribatizazioa salatu eta espazioaren erabilera komunitarioa aldarrikatzeagatik, osasunaren alde eta errauskailuaren aurka egiteagatik, Kortxoenea gaztetxea eta kulturaren autogestioa defendatzeagatik, edo sinpleki eskubide zibil eta politikoak gauzatzeagatik.
Elkarrekin bizitzea zuk eta nik bat egitean sortzen dugun espazioa da ( ) Elkarrekin bizitzea proiektu komunetan murgiltzea da, denon onurarako.
Autoritateak pentsamendu bakarrean ontzen den helburu bakarra du, kultura bakarraren baitan: kapitalaren kulturan irabazia da lehentasuna. Hauxe da Kultura, hitz larritan idatziriko Kultura. Menderatzailea.
Kaleak, esperientziak eta etxeak hustu eta eraisten ditu autoritateak, ez baitu autogestioa atsegin. Autogestioak edozein talde soziali ezartzen zaion autoritate oro ezabatzea bait dakar.
Bizikide izatea “besteak” bezala ikusten ditugun pertsona horiekin guztiekin…
Donostiako Zinemaldi Alternatiboa 6 (+2) iragartzeko ere esan genuen: bizikidetza eman dadin premiazko baldintza da libertateak, norbanakoaren libertateak nahiz libertate kolektiboak errespetatzea. Praktikan, ordea, ahulen libertatea murriztuz zabaldu da boteretsuaren libertatea; eta hiriak azalean ditu antagonismoak, ikusi nahi duenarentzat ikusgai zapaldu eta zapaltzaileak. Goikoa eta behekoa. Betiko kontuak…
Elkarrekin bizitzea bata bestearen bizikide izatea da…
2016ko azaroak 2. San Bartolome auzoguneko etxebizitza hustu ondoren, Donostiako udaltzaingoak 27 pertsona etxe gabe utzi ditu. 6 lagun CIE edo Atzerritarrak Barneratzeko Zentro batean atxilo hartu dituzte, eta beste 3 adingabeentzako zentro batera eraman.
Elkarbizitza gezurra da, pertsonaren beharrak aintzat hartu gabe aukera berdintasuna aldarrikatzen duenean. Gezurra da, sozietateko harreman-botereei itsu-mutu-gor egiten dien heinean. Elkarbizitza gezurra da, menderatuen errealitateak ezkutatzeko erabiltzen denean. Eta gezurra delako egiten diogu iseka, irain eta erasoa. Elkarbizitza horretan sinesten ez dugulako. Egiazkoa izango den elkarbizitzaren alde egiteko.
Elkarrekin bizitzea gaitasun bat da; trebetasun bat harmonian espazio fisiko eta mentala partekatzeko, arazoak gainditzeko eta komunitate bat sortzeko. Bizitza komun bat sortzeko proiektua.
Elkarbizitza gezurra da, eta horregatik des-maskaratzen dugu. Mozorroa kendu. Hitza hil. Gezurra hil. Heriotzak galdera berrien aurrean jartzen gaituelako. Eta orduan esanahiak asmatu behar, zaharrak berritu. Hitza aintzat hartzeko. Munduko gauzak oraindik izenda daitezkeela frogatzeko. Mintzaira balioan jarri eta munduko gauzak hobetzeko. Hitza berriro bizi ahal izateko. Eta hitzarekin gu.