Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
Atalak: Herritarren aldarrikapenak
Deialdia zabaltzeko egin duten kartela.
Donostiako udaletxearen aurrean protesta gisa kontzentrazioa deitu dute azaroaren 16an hiriko hainbat taldek: Satorralaia, Errausketaren Aurkako Mugimendua, SOS Miracruz 19, Stop Desahucios, Eleak/Libre, LAB. EH Bildu eta Ahal Duguk ere babesa adierazi dute. Egun horretan “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” hasiko da. 18:30ean egin dute deialdia eta aipatu foro globalaren hasiera ekitaldia 19:00etan izango da udaletxean.
Jardunaldiak Miramar jauregian egingo dituzte azaroaren 17tik 19ra. Parte hartzeko izen emateak 100 emateak balio ditu.
“Indarkeria terrorista bukatu ondoren hirian arnasten den aldaketagiro berrian, herritarrak eta Donostiako Udala eskuz esku aritu dira erabakiak hartzeko fase eta esparruetan herritarren partaidetza sendotzeko asmoz. Kostalde atlantikoko hiri eder hau demokraziaren eta hiribizitza komunitarioaren eredu bihurtzen ari gara”, irakur daiteke jardunaldien harrera testuan.
Protesta deitu duten mugimenduek adierazi dutenez, “ozenki adierazi nahi dugu ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “Demokraziaren Munduko Hiriburua” dela onartzeko ere, Udal Gobernuak jardunaldi hauen aurkezpenean lotsagabeki dion moduan”.
Ondorengo elkarteek egin dute bat protesta deialdiarekin:
–Satorralaia bizilagunen mugimenduak “Metroa Donostian: Non da parte hartzea? Inposaketa da!” dioen pankarta eramango du, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan parte-hartzeko biderik ez dagoela eta instituzioek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatzeko.
–Errausketaren aurkako Mugimenduak kontzentratzera dei egin du, erraustegia gipuzkoarren osasunarentzat kaltegarria eta dirutza handia kostatzeaz gain, Foru Aldundiak gizarteari inolako konstultarik egin gabe aurrera eraman nahi duela uste duelako. Nahiz eta gizarte mugimenduetatik behin eta berriro eskatzen ari diren partehartzea eta adostasuna beharrezkoak direla hondakinen kudeaketan, Gipuzkoako Foru Aldundiak parte-hartze izenarekin erraustegiaren propagandarako jardunaldi batzuk antolatu ditu, errausketaren aldeko adituekin soilik.
–Donostialdeko Stop Desahucios plataformak ere kontzentraziora deitu du, eta “Por el derecho a una vivienda digna y asequible, sotp a la especulación” leloarekin kartelak zabalduko ditu. Donostian nozitzen dugun etxebizitzen eta higiezinen espekulazioa salatuko du, bai finantza-burbuilak eragindakoa eta bai azken aldian apartamendu turistikoen fenomenoak alokairuzko merkatuan areagotu duen espekulazioa, Donostia berriro ere estatu osoan alokairu garestienak dituen hiria bihurtuta. Espekulazio horren ondorioz etxebezizitza bat ordaindu edota alokatu ezin duten milaka donostiar hiritik kanporatuak dira.
–SOS Miracruz 19 taldeak ere kontzentrazioan partehartuko du, “Ez bota Miracruz 19″ pankartarekin.
–Eleak-Librek bat egiten du deialdiarekin eta Mozal Legea salatuz pankarta eramango du.
–LAB sindikatuak eramango duen pankarta hauxe izango da: “Donostia Capital Mundial de la Precariedad”.
–Irabazi Donostia taldeak bat egin du elkarretaratzearekin, sozietate publikoetan jasaten den gardentasun falta eta duela aste gutxi Anoeta Kiroldegia-ren administrazio kontseilutik bere taldea kanporatuz PNV-PSOEren udal gobernuak egin duen jauntxokeria (“cacicada”) salatzeko.
-Halaber, EH Bildu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Podemos-Ahal Dugu taldeetako zenbait ordezkari bilduko da elkarretaratzera.
Hirian prozesu partehartzaileak eskatzen dituzten beste pertsona eta talde guztei ere dei egin diete asteazkeneko elkarretaratzera biltzeko.
Parte hartzea