Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
“Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
Atalak: Azpiegiturak, DSS2016EU, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua
Donostiako udaletxearen aurrean protesta egin dute kolektibo eta eragile ugarik deituta, Demokrazia Zuzenaren Foro Globalaren irekiera ekitaldia baliatuz. “Donostia ez da eredugarria demokrazian, Donostiako Udalak jardunaldi hauen aurkezpenean dioen bezala”. Parte hartzeko mekanismoak eskatu dituzte ondorengo kolektiboek: Satorralaia metro pasantearen aurkako mugimendua, Eleak/Libre, Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Etxe Kaleratzeak Stop!, SOS Miracruz 19, Belartza 2 gelditu, Uliako Lore Baratzak, LAB eta. EH Bildu eta Podemoseko ordezkariak ere izan dira elkarretaratzean. Bakoitza bere pankarta, kartel edo aldarrikapenekin udaletxearen aurrean kokatu dira.
Harrera ekitaldira joan diren jardunaldietako parte hartzaile ugari interesatu dira herritarron aldarrikapenekin.
Jardunaldiak Miramar jauregian egingo dituzte azaroaren 17tik 19ra. Parte hartzeko izen emateak 100 emateak balio ditu.
“Indarkeria terrorista bukatu ondoren hirian arnasten den aldaketagiro berrian, herritarrak eta Donostiako Udala eskuz esku aritu dira erabakiak hartzeko fase eta esparruetan herritarren partaidetza sendotzeko asmoz. Kostalde atlantikoko hiri eder hau demokraziaren eta hiribizitza komunitarioaren eredu bihurtzen ari gara”, irakur daiteke jardunaldien harrera testuan.
Protesta deitu duten mugimenduek adierazi dutenez, “ozenki adierazi nahi dugu ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “Demokraziaren Munduko Hiriburua” dela onartzeko ere, Udal Gobernuak jardunaldi hauen aurkezpenean lotsagabeki dion moduan”.
Zenbait argazki segidan.