Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
D2016ko zuzendaritzari gutuna
Atalak: DSS2016EU, Inaugurazio ekitaldia, Iritzi artikuluak
Jaun andreak,
Idazki honen bidez, urtarrilaren 23an, Donostiako Maria Kristina Zubian buruturiko ikuskizunak sorrarazi zizkigun sentimenduak jakinarazi nahi dizkizuegu. Ikuskizunaren osagaiez eta ikuskizun osoaz ere luze hitz egin daiteken arren, gutun honetan, bertan euskarari eman zitzaion trataerari buruzko iritzia ematera mugatuko gara. Ez gainerako osagaiek aipamenik merezi ez zutelako, baizik eta gehien mindu gintuena euskararena izan zelako. Eta, era berean, jasotako mina agerian utzi nahi dugulako.
Lehenik eta behin. Euskara gure herriaren oinarrizko osagarria izanik eta bertsolaritza hain gure bereizgarri garrantzitsua, nola liteke bertsolariek ekitaldiari hasiera ez ematea eta ekitaldian bertan bertsolaritzak presentziarik ez izatea? Zail egiten zaigu ulertzea. Ez ote da euskara gure nazio-hizkuntza?
Bigarrenik. Nola liteke ETB2ri grabatzeko aukera ematea ETB1 bazter utziz, euskarazko telebista izan arren?
Hirugarrenik. Antolaketaren aldetik argibideak ematen arduratu ziren gehienak gaztelaniaz aritu ziren. Egon zen argibideak eman aurretik euskaraz nork ez zekien galdetu zuenik. Eta eskua pertsona bakar batek altxatu zuen arren, argibide-emaileak gaztelaniaz jarraitu zuen. Bukatzean, jendea joan zitzaion protesta egitera, eta haren erantzuna mingarria izan zen: luze joko omen zuen bietara hitz egiteak, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz. Hortik aurrera, agindu laburrak ematean bakarrik erabili zuen euskara.
Azkenik. Harrigarria egin zitzaigun ikuskizuna burutzeko zuzendari/arduraduna kanpotik ekartzea, hemen sortzailerik eta eskarmentudunik ez balego bezala! Hori ulertzea ere zail egin zitzaigun, benetan.
Azalpen hauek eman ondoren, eskaera sinple hau egin nahi dizuegu: zuekin gai horren inguruan hitz egitea. Gertatutakoak hausnarketa egitea merezi duelakoan gaude. Asko eskatzea al da?
Adeitasunez,
Bertan ‘Baga Biga Higa…’ kantatzen izandako kantari batzuk.
Pilar Etxabe, Rosi Garrido, Alberto Murua, Mikel Legorburu, Lutzi Oiarbide Aierbe, M.Carmen Oiarbide,Arantza Garaialde, Kandido Eizagirre, Ana Aleman, Elena Vazquez, Juan M. Sansinenea, Josune Otxotorena, Agurtzane Egizala, Jexux Arrizabalaga, Mertxe Larrañaga, Maria Jesus Elizegi, Mariapi Arratibel, Rafael Irastorza, Lurdes Arruti, Maria Jesus Imaz, Jose Irastorza, Ana Enbil, Ainhitze Irastorza, Dorleta Irastorza, Yolanda Olivan, Arantza Aldanondo, Neskur Pagola, M.Jose Astiz, Marijose Egaña, Eva Esnal, Imanol Arluziaga, Beatriz Fernandez, Santos Suberbiola, Jone Forcada, Rosa Otxe, Patxi Hernando, Miren Zalbide, Arantza Aierbe, Guilelrmo Etxebarria, Garikoitz Etxeberria, Intza Etxeberria, Urtzi Etxeberria, Arantza Arrizabalaga, Esti Ortolozaga, Felix Ibarra, Loli Agirreolea, Marielo San Martin, Loli Goienetxe, Puri Zubillaga eta Karlos Serrano.