Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Hiri eredua » Kontzentrazioak egingo dituzte astero Donostiako metroa geldiarazteko
Ots17 0

Kontzentrazioak egingo dituzte astero Donostiako metroa geldiarazteko

Atalak: Hiri eredua

Iazko abenduan metroaren aurka egindako manifestazioa San Martinetik pasatzen. Bertan egingo dituzte elkarretaratzeak astero (argazkia: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza).

Iazko abenduan metroaren aurka egindako manifestazioa San Martinetik pasatzen. Bertan egingo dituzte elkarretaratzeak astero (argazkia: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza).

Sator Alaia Donostiako metroaren aurkako plataformak hainbat ekimen iragarri ditu. Informazioa zabaltzea eta herritarrak mobilizatzea da taldearen xedea. Horretarako, asteazken honetatik aurrera, Metroaren proiektua geldiaraztea eskatzeko astero kontzentrazio bat egingo dute, 17:30ean FNACen elkartuta (Loiola kalea).

Datorren astelehenean berriz, otsailak 29, bizilagunen eta elkarteen asanblada orokorra deitu dute. Amarako Eskoletan elkartuko dira 19:00etan eta aztertuko dituzte Eusko Jaurlaritza alegazioei ematen hasi den erantzunak. Otsailaren 15eko EAEko buletin ofizialean argitaratu den Donostiako Metroaren (Lugaritz-Easo tartea) proiektuaren Ikerketa Informatiboa behin betiko onartzen duen ebazpenaz ere hitz egingo da.

Legez kanpoko prozedura?

Prozeduraren legezkotasuna zalantzan jar daiteke Sator Alaiaren ustez, Jaurlaritzak joan den azaroan Metroaren eraikuntza-proiektuak idazteko agindu baitzuen, Ikerketa Informatiboaren onarpena baino lehen.

Bestalde, Metroaren auzian eztabaida publikoa sustatzeko bi mahainguru egingo dituzte Koldo Mitxelenan datozen asteetan. Martxoaren 1ean, “Nork erabaki?” izenburupean, erabakietan herritarren partehartzeari buruz arituko dira Josu Larrinaga (EHUko “Parte Hartuz” ikerketa taldeko kidea), Gamonal auzoko (Burgos) bizilagunak, eta Sator Alaia batzarreko kideak.

Martxoaren 9an, Metroaren afera garraio publikoaren ikuspegitik aztertuko dute, honako hizlariekin: Jose Fran Cid (mugikortasun eta ingurumen aholkularia), Iosu iribar (Dbus-eko langile eta “Kurpil” sindikatuko lehendakaria), Oskar Bordes (Eusko Treneko langilea eta LABeko kidea), eta Raul Mendez (Metro Bilbao-ko langilea eta Bilboko Garraioen Liburu Zuria izeneko txostenaren egileetako bat).

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. “Kontzentrazioak egingo dituzte astero Donostiako metroa geldiarazteko”- ARGIAn (17.02.16) – Sator alaia - […] http://www.argia.eus/blogak/donostia-2016/2016/02/17/kontzentrazioak-egingo-dituzte-astero-donostiak… […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA