Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Alderdi politikoen 2016 » Donostia 2016ren inaugurazioa: gastua ez dago argi
Mar03 0

Donostia 2016ren inaugurazioa: gastua ez dago argi

Atalak: Alderdi politikoen 2016, Inaugurazio ekitaldia

inaugurazioa2

Elkarbizitzaren zubia izan behar zena polemika iturri bihurtu da, oraingoan gastuen kopuru zehazgabea dela-eta.

Martxoan sartuta, hiriburutzaren inaugurazio arrakastarik gabeak zeresana ematen jarraitzen du. Oraingoan, urtarrilaren 20tik 24ra bitarteko ospakizunen gastuak eman du hizketarako gaia: Gipuzkoako Ahal Duguk Foru Aldundiari kostuen azalpen zehatza eskatu dio eta erantzunak bi kopuru berri eman ditu. Zenbat eta gehiago galdetu, inaugurazioa garestiago atera dela dirudi.

Errepasa ditzagun urtarrilaren 20tik hona argitaratu diren diru kopuruak.

660.000 euro

Hansel Cerezak zuzendutako ikuskizuna Donostia erdiaren kritiken jo-puntuan egoten hasi zenean inaugurazioaren kostuei buruzko lehenbiziko datua argitaratu zen. 660.000 euro kosta zela irakurri genuen orduan Diario Vascon publikatutako albiste labur batean. Ordu erdiko ikuskizuna zela kontuan izanda, 22.000 euro minutuko.

1.456.521 euro

Baina Ahal Duguren galderari erantzunez Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako azalpenetan zera irakurtzen dugu: “urtarrilaren 20tik 24ra bitartean egindako inaugurazio ekitaldiek 1.456.521 euroko kostua izan dute”. Noski, ez dira Cerezaren ikuskizunaz bakarrik ari, inaugurazio ekitaldi guztiez baizik. Baina…

2.825.046 euro

… Aldundiak ondoren gastuen xehetasunak ematen ditu eta guztien batura egin ondoren, Ahal Duguk dio 2.825.046 eurokoa dela emaitza –sarean publiko egin duten dokumentuko zenbakiak batuta laugarren zenbaki bat ateratzen da, 2.807.239 euro–.

Bestalde, xehetasunei erreparatuz, Cerezaren ikuskizunaren benetako kostua hasieran esandakoa baino garestiago atera dela ondorioztatzen da: 800.053 euro, “inaugurazio ekitaldia diseinatu eta sortzea” eta “inaugurazio ekitaldiaren ekoizpena” kontzeptuak batuz gero.

Ahal Dugu: “Informazioa ez da nahikoa”

Jasotako dokumentuan ematen den informazioa ez du nahikotzat Ahal Duguk. “Ez dakigu zein irizpideren arabera ematen den ekitaldi batzuei buruzko informazioa eta beste batzuei buruzkoa ez; ezta zergatik kasu askotan ez dakigun gastu jakin batek zeri egiten dion erreferentzia”.

Alderdi moreak onartezintzat jo ditu inaugurazioko gastuei buruz emandako azalpenak eta zuzentzeko eskatu die erakunde arduradunei, “gizarteak eskubide osoa baitauka diru publikoa zertara bideratzen den jakiteko”.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Ia 15.000 euro gastatu ziren 2016aren inaugurazioko catering-ean | Donostiaren 2016 ertzak - […] gain, Itxasok gogora ekarri du 800.052 euro gastatu zirela ekitaldian bertan (martxoan konfirmatu zen zenbaki hori Ahal Duguk egindako…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA