Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » DSS2016EU » EusKarriak: euskararen normalizazioa bultza eta hizkuntza aniztasuna islatzeko proiektua
Mar10 0

EusKarriak: euskararen normalizazioa bultza eta hizkuntza aniztasuna islatzeko proiektua

Atalak: DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Tabakalera kanpoaldean eskegi dute Europako Hizkuntzen Mapa, bost metro zabal eta lau metro altu ditu.

Tabakalera kanpoaldean eskegi dute Europako Hizkuntzen Mapa, bost metro zabal eta lau metro altu ditu.

Donostia 2016 Fundazioak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak EusKarriak proiektua aurkeztu dute ostegunean Hirikilabs Hiri Laborategiaren egoitzan, Tabakaleran. Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa bultzatu nahi ditu egitasmo honek. Kalean kokatuta egongo direnez, herritarrek proiektuokin topo egitea da asmoa. Hizkuntzen egungo errealitatea hiru ardatz ezberdinetatik jorratuko dute: Europa mailan dagoen hizkuntza aniztasunetik; Donostian bertan aurki daitezkeen dozenaka hizkuntzen begiradatik eta euskararen normalizaziorako egindako lanetik.

Bertan izan dira Xabier Paya, Donostia 2016ren kultur programaren zuzendaria; Aroa Huarte, EusKarriak proiektuaren arduraduna Bagera Elkartean eta Iñaki Rifaterra, Europako Hizkuntzen Maparen egileetako bat.

Prozesu parte-hartzailea

Donostiako kaleetan barrena ezarriko diren euskarrien sorreran, 2015eko ekainetik urrira arte egindako parte-hartze prozesua dago. Alor ezberdineko 30 bat pertsona (hizkuntzen esparruko aditu/arituak, Donostiako herritarrak eta sortzaileak) elkartu ziren, zabaldu beharreko mezuak, euskarri originalak eta hauen kokapenak proposatu eta adosteko.

Euskarriak

Hizkuntzen sentsibilizaziorako sortutako lehenbiziko euskarria gaur Tabakalera kanpoaldean (Nestor Basterretxea plazan, zehazki) eskegi den Europako Hizkuntzen Mapa da. Bost metro zabal eta lau metro altu dituen egurrezko mapa honek, Europan dauden 91 jatorrizko hizkuntza irudikatzen ditu.  Egiatik, hiri erdialderantz pasabidea hartzera doazen herritarrek begien bistan izango dute gaurdanik Europako Hizkuntzen aniztasuna.

Ez dago Europako Hizkuntzen Maparen eredu bakarra; hizkuntzak bata bestearengandik bereizteak eta hauen hedadura geografikoa zehazteak dituen zailtasunagatik. Mapa honetan irudikatzen dena, CIEMENek landutakoa eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak (EHU) eguneratu eta Euskal Herrira ekarritakoa da.

Duela zenbait aste hasi ziren bigarren euskarria lantzen, hiztegi-makina delakoa. Euskaratik beste 50 hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, Topaguneak sortuta dituen hiztegiak oinarri hartuta, hiztegiak inprimatuko dituen hiztegi-makina sortzen ari dira hamar bat lagun Hirikilabsen, urtarrilean egindako deialdiari erantzunez. Hirikilabs-en oinarriekin bat eginda, euskara eta teknologia lotzen ditu prozesu berritzaile honek. Hiztegiaren hizkuntzak aukeratu eta unean bertan inprimatuko duen makina sortzeko beharrezko guztia diseinatu, programatu eta eraikiko dute. Udaberrian Donostiako leku ezagun eta jendetsu batean instalatuko da makina, bertatik igarotzen direnek hiztegiak eskuratu ahal izateko.

Gainontzeko EusKarriak Donostiako auzoetan barrena “azalduko” dira herritarrak ustekabean hartuko dituela, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Euskararen normalizazioa bultzatu eta hizkuntza aniztasuna islatuko dute Donostiako kaleetan - […] http://www.argia.eus/blogak/donostia-2016/2016/03/10/euskarriak-proiektua/ Mar10 0 […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA