Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Madrildarrok, erosi hemen zuen hiper luxuzko etxea
Atalak: DSS2016EU, Hiri eredua
Engel & Völkers inmobiliariak luxuzko etxeak saltzeko Donostia 2016 argudio gisa erabiltzen du
Erredakziora iritsitako prentsa oharrak honela dio: “Donostiako Engel & Völkers Inmobiliariak ekitaldi berezia antolatu du Madrilen, Donostiako, Hondarribiko eta Gipuzkoako berezitasunak eta potentzialitateak erakusteko eta Madrilgo Autonomi Erkidegoko erosleen eta inbertsoreen aurrean bere luxuzko etxebizitzak aurkezteko”.
Ostegun honetan Madrilgo Club Financiero Génova elkartean –PPren egoitza nagusitik 300 metrora– jarri dute hitzordua. 250 gonbidatu, etxe-saltzaileen bezeroen arteko selectoenak oharrean zehazten denez. Gero literatura pixka bat dator: Donostiaren eta Madrilen arteko ahizpatasuna goraipatzen da XIX. mendeaz geroztik Espainiako hiriburutik etorritako bainulariak gogoratuz –Francisco Franco Bahamonde izeneko gizontxoaz ez dira akordatu, pena–; eta nola ez, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren garrantzia nabarmentzen zaigu.
Baina goazen inporta duten gauzez hitz egitera: Espainiako Estatuarekin alderatuta Donostian eta Gipuzkoan etxe gehiago saltzen direla kontatzen du Engel & Völkers inmobiliariak eta prezioak EAEn gutxiago jaisten direla Errioxatik behera dagoen panoramarekin konparatuz. Nire buruari esaten diot: “Hori ez al da problema abantaila baino gehiago?”.
Ba testua idatzi duenarentzat ezetz dirudi, are gehiago, azken hilabeteetan EAEn etxebizitzak garestitu egin direla txalotzen du –“garestitu” esan ordez “revalorizar” aditza erabiliz; alkimia berbal bera erabiltzen dute hondakinak erraustearen aldekoek ere zaborren “balorizazioa” aipatzen dutelarik, portzierto–.
Eta zenbaki-saltsa baten ondoren dirua daukan jendeari helarazi nahi zaion mezura iristen gara: “Zalantzarik gabe, burtsako kotizazioen beherakada eta balio-merkatuen ziurgabetasun handia higiezinen merkatua suspertzen ari dira”. Esan dezagun argiago: burtsan zure sosak ikastolako atariko karamelua bezain erraz desager daitezke, beraz ez izan tontoa eta erosi ezazu etxe puska bat Donostian, ikusiko duzu nola hamar urte barru garestiago sal dezakezun.
Hain modu sinple eta friboloan eskubide bat, etxebizitza, salgai nola jartzen den ikusita idatziaren hurrengo paragrafoak saltoka irakurri ditut, “San Sebastián está pulverizando, progresivamente, todos los registros en materia turística”, “destino de moda”, “prestigio internacional en rankings como destino gastronómico”, “bajo el telón de fondo, además, de la celebración de SS2016EU”.
Nire hesteak ez dira oharraren bukaerara iristeko kapaz izan.