Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Hirigintzaz bezainbeste indarkeriaz
Atalak: DSS2016EU, Hiri eredua, Kortxoenea
[Markel Ormazabalen artikulua] Hustu. Eraitsi. Eraiki. Espazioa eta bere ekoizpena, munduko ekonomiaren azken hedapen zikloan jarduera gakoa izan dira. Bestela esanda, kapitalismo globala espazioaren ekoizpen eta suntsiketa prozesuaren bidez ahalegindu da berezko dituen kontraesanak gainditzen. Eta hegemoniaren abaroan saiatzen den kontsentsuak bezain beste ezaugarritzen du indarkeriak hirigintza neoliberala. Txanpon beraren ifrentzua.
Espazioaren jabetza eskuratzeko suntsikorra eta asimetrikoa den borroka-dinamikak bere baitan dakartza gatazkak, kontraesanak, eta gainditu ezinezko interesen norgehiagokak. Indarkeriak zorrotz aldarazi du populazioaren jokabidea, eta ondorioz, hiria ulertu eta egiteko moduak ere aldatu dira. Indarkeriak harreman sozialen haustura ezarri du. Lurraldea eta formak estratifikatu ditu, muga material eta birtualak gauzatuz; identitate, klase nahiz genero gatazkak ber-ezaugarrituz. Izuaren estetikak bir-diseinaturiko hirietan bizi gara. Beldurra are handiagoa izan, orduan eta zatikatuago sozietatea. Eta zatikaturiko hiria erraz menderatuko du izuak. Ez da indarkeria oro, ordea, halakotzat onartzen. Balizko kriminalitatearen gorakadaren ondorio den segurtasun eskari baztertzaile eta orokortuan dugula arreta, ezkutaturik edo zokoraturik hedatzen dira zatiketa, segregazioa, gentrifikazioa, lurraldearen jabetze espekulatiboa, ingurugiroaren degradazioa… Alegia, auzoan eraikin berria altxa eta, biharamunean kafea nahiz alokairuak gora egin duelako lekualdatu behar izatea, indarkeria daiteke.
Kortxoenea Gaztetxearen kaleratzean jazotako indarkeria, baina, esplizitu eta agerikoa da. Zalantzarik sortzen ez duena, forma eta moduengatik berria izan arren inguruotan. Seul, Delhi, Shangai, Pekin, Londres, Madril, Bartzelona…eta orain, baita Donostia ere. Kultur alternatibo eta autoeratuaren ikur bilakaturiko eraikinaren eraistearen ondotik, agintariek hain gogoko duten mundu mailako zerrenda horietako batean sartu da Donostia. Hirigintza eremuko espekulazio-kontuetan, ukabil-amerikar eta burdin-makilekin egiten den indarkeriaren kultura estreinatu duten hirien zerrendan, hain zuzen ere. Berriki, Academy of Urbanism-Hirigintzako Akademiak ematen duen Europako hirigintza sari bat irabazi du Donostiak. Epaimahaiak hiriko jardunbide onen adibideak ebaluatzen ditu hainbat arlotan, hala nola: lidergoa eta gobernamendua, erkidegoa, ongizatea eta ikasteko ahalmena. Eta ikasi dugu bai gure Donostia School of Medicine propio honetan. Kaleratze agindurik lortu ez duen enpresariak kosta hala kosta eraitsi asmo duen eraikina husteko soldatapeko asaltanteak kontratatzea, urruneko kontua zitzaigun; nahiz eta antzemanak ziren halako praktikak: Bilboko Maison 13 etxe okupatuan lehenik (2014), eta Donostian bertan Itsas Gain gune sozial okupatuan gero (2015). Irakurlea ohar bedi, ez gara segurtasun enpresa pribatuko langileez ari; diru truke urkoa jipoitzeko prest den uniformerik gabeko gizon usteko koadrilaz baizik. Soilik diruaren meneko, ordaintzailea autoritate bakar. Halakoek ebatsi dute, Kulturaren Hiriburuan, kultura berari buruzko auzia.
Interes politiko oinarrizkoena jabego pribatuaren balioen defentsa denean, jabego pribatuen interesek gidatzen dituzte botere erakundeak; baita erakundeok publikoak badira ere. “Udalari dagokiona da eraiste baimena eskatzen denean baimen hori ematea, hori ez da aukerakoa. ( ) bestela prebarikazioa litzateke” (Epailearen susmoa bestelakoa den arren). Eta hala, Kortxoeneako auzia “partikularren arteko zerbait” bilakatzen. Kultura zinegotzi Miren Azkarateren hitzak dira. Espekulatzaileen praktika mafiosoak bezainbeste izutzen du erakunde publikoek praktikari eman dioten babesak. Demokraziaren kontraesanik latzena ekonomikoa da; beldurra, berriz, kulturarena.