Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Azpiegiturak » Metroa geldiarazteko kontzentrazioa egin dute Kursaalen
Mar18 0

Metroa geldiarazteko kontzentrazioa egin dute Kursaalen

Atalak: Azpiegiturak, Hiri eredua

Kursaalean egindako elkarretaratzea.

Kursaalean egindako elkarretaratzea.

Metroa gelditzearen alde lanean ari den Donostiako Sator Alaia bizilagunen mugimenduak deituta, kontzentrazioa egin dute 80 lagunek ostiralean 12:30etik 13:00ra Kursaal jauregian egiten ari den Hiri Handien Sare Iberoamerikarraren (CIDEU) Kongresuaren aurrean. Deitzaileen esanetan, Donostian Metroa eraikitzeko egitasmoak “gure hirian egin nahi den astakeria eta zentzugabekeria” da eta horren aurkako salaketa eraman nahi izan dute bilkura horretara.

Prentsari igorritako oharrean diotenez, “lotsagarria” iruditzen zaie hiritarren parte-hartzeari buruz hitz egitea, “proiektu horren gainean erakundeek ez dutenean informaziorik eman ezta eztabaidarik sustatu ere”. Erakundeen gardentasun-eza, parte-hartze publikoa “larriki mugatzen duen tramitazio hertsia” eta bizilagunen argudio eta proposamenekiko “erdeinua” salatu dituzte.

“Metroaren justifikazio edo zuribide ofiziala, azpegitura horren eskariari buruzko zifra faltsuen gainean eta egiazko informazioa baino propaganda kutsu nabaria duten adierazpen triunfalisten gainean eraikia izan da” Sator Alaiako kideen ustez. “Aintzat hartu gabe utzi nahi dira bai Metroaren eraikuntzak udalearrian eragingo lituzkeen kalte larriak –besteak beste hirigintza alorrean eta DBus-en zerbitzuetan–, bai gastu sozialen kaltetan dakarren baliabide publikoen xahuketa, baita egungo garraio publikoko sare osoa hobetze aldera Topoaren eta hiriko autobus linea nagusien arteko osagarritasuna lantzeko proposatu diren alternatiba eraginkorragoak eta kostu ekonomiko arras txikiagokoak ere”.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Metroa gelditzea eskatzeko kontzentrazioan gaur 80 herritarrek Kursaaleko Hiri Handien Nazioarteko Kongresuaren aurrean / Concentrados hoy reclamando la paralización del Metro, ante el Congreso Internacional de Grandes Ciudades en el Kursaal – PREN - […] http://www.argia.eus/blogak/donostia-2016/2016/03/18/metroa-geldiarazteko-kontzentrazioa-egin-dute-k… […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA