Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Nazioarteko adituek babestu dute Kontseiluak sustatutako hizkuntza eskubideen protokoloa
Atalak: DSS2016EU, Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
Batzorde zientifikoa nazioarteko hamabost adituk osatuko dute (Arg: @DSS2016)
[Eñaut Agirrebengoaren artikulua] Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa marrazteko bilerak ari dira egiten egunotan Donostian. Bertan, Protokoloaren lehen zirriborroa egingo du batzorde zientifikoak, Donostia 2016 Fundazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatuta. Batzordea nazioarteko hainbat adituk osatuko dute.
Adituok hizkuntzalaritza eta zuzenbidearen alorrean sona handia duten akademikoak dira. Guztira hamabost izango dira, eta momentuz hamahiru aurkeztu dituzte. Martxoan Protokoloaren oinarriak finkatu zituen Talde Antolatzaileak, eta orain Batzorde Zientifikoak “ekarpen kualitatiboak” egingo ditu. Testua gizartearen ekarpenei irekiko zaie urtarrilean.
2016ko abenduan aurkeztuko dute Protokoloa, Donostian egingo den Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bileran. Honek jarraipena emango dio 1996an Bartzelonan aurkeztutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalari.
Protokoloaren prestakuntza, “ondobidean”
Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegiren esanetan, batzorde zientifikoaren eraketa urrats “oso garrantzitsua” da Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bileraren barruan. Bere iritziz, azken hau Donostia 2016ren programako “proiektu nabarmenenetakoa” da.
Kontseiluko idazkari nagusi Pau Bilbaok, bere aldetik, momentuaren garrantziari egin dio azpimarra: “Une honetan Europan hizkuntzen berreskurapenaren alde lan egiten duten gizarte eragileen ahalduntze historikoan beste urrats bat ematen ari gara”. Bestalde, protokoloaren prestakuntza bide onetik doala nabarmendu du, adieraziz adituek “prestasun handia” erakutsi dutela proiektuaren alde lan egiteko.
Batzorde zientifikoko kideak
Hauek dira orain arte aurkeztu dituzten kideak:
– Alexandra Buchler. Literature Across Frontiers erakundeko zuzendaria, eta Erresuma Batuko itzultzaile elkartearen zuzendaritzako kidea.
– Conchur O Giollagain. Gaelikoaren ikerketetan irakasle da Highlands Unibertsitatean
– Davyth Hicks. ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunaren Aldeko idazkari nagusia eta Eurolangeko zuzendaria.
– Robert Dunbar. Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea, zuzenbidean aditua.
– Elin Haf Gruffydd Jones. Mercator Institut for Media, Language aand Culture erakundeko zuzendaria.
– Ewa Chylinski. ECMI Gutxiengoen Aferetarako Europako Zentroaren lurralde zuzendaria Kaukason.
– Ferran Suay. Psikologian doktorea eta Valentziako Unibertsitatean psikobiologia irakasle
– Iñaki Martinez de Luna. Soziologoa, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabinetearen arduraduna.
– Iñigo Urrutia. Zuzenbide administratiboko irakaslea EHUn.
– Jaume Vernet. Zuzenbide Konstituzionalean katedraduna. Consell de Garanties Estatutàries de Catalunya erakundeko kidea.
– Johan Haggman. European Bureau for Lesse Used Languages bulegoko aholkulari ohia, eta Europako Batzordeko eta Parlamentuko aholkularia.
– Maria Pilar Garcia Negro. Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren idazleetako bat.
– Miquel Strubell. Linguamon hizkuntza aniztasunaren katedrako zuzendari ohia. Europako Kontseilurako aholkulari lanak egin ditu.