Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
San Joan baleontziaren erreplikak UNESCOren babesa izango du
Atalak: DSS2016EU, San Joan baleontzia
XVI. mendean eraiki zen toki berean egiten ari dira erreplika, Pasaiako Ondartxo moilan (Argazkia: Dani Blanco).
[Urko Apaolazaren artikulua] Albaola itsas kultur faktoriaren esanetan, proiektuaren “filosofiak” erakarrita jarriko du bere zigilua munduko ondareaz arduratzen den erakundeak.
Pasaian eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplikak babes garrantzitsua jaso du. UNESCOren irudia erabili ahal izango dute proiekturako, Gipuzkoako Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Pasaiako Udaleko eta Albaolako ordezkariek asteazken goizean prentsaurrean azaldu dutenez.
Xabier Agote Albaolako kidearen esanetan ondarearen arloko adituek “oso ondo baloratu dute proiektua, eta gaur hemen gaude ospatzeko UNESCOk babesa eman diola; horrek esan nahi du bere irudi korporatiboa erabili dezakegula, bere zigilua daukagu”.
Hain zuzen, UNESCOren urpeko ondarearen atalak bere zigiluan San Joan baleontziaren arrastoak dakartza, XVI. mende amaieran Kanadako Red Bayen ekaitz batek hondoratu zuen ontziak duen garrantziaren erakusle. 1970eko hamarkadan badia hartako uretan aurkitua, munduan ondoen kontserbatzen den XVI. mendeko ontzi zibila da, eta orduko euskal ontzigintzaz informazio baliotsua eskaintzeaz gain –Pasaian eraiki baitzuten–, baleazaleen bizimoduaz ere kontu asko jakin ahal izan dituzte hari esker. Red Bay-en zuten euskaldunek baleak ehizatzeko portu nagusietako bat, koipea ekoizteko fabrika ugari eraiki zituzten bertan, eta orain, Gizateriaren Ondare izendatu du UNESCOk.
Albaolako arduradunek azaldu dutenez, nazioarteko erakundeak babesa emateko gakoetako bat proiektuaren “filosofia” da. San Joan ontzi originalaren kontserbazio maila onari esker iturri zientifikoa duen erreplika zehatza egin dezakete, eta horretarako garai bateko antzeko materialak eta teknika berak erabiltzen ari dira gainera.
Bestalde, kultur faktoriak ekimen parte-hartzailea darama Pasaiako Ondartxo moilan. Kolaboratzaile ugariren laguntza jaso du eta eraikuntza bera ikasketa prozesutzat dauka. Hala, itsasoari, basoari eta sagardoari loturiko beste makina bat proiektutan ere badabil. Abenduaren 17 eta 18an, esaterako, Hernaniko Orona-Ideo eraikinean zura eta egurraren kudeaketari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Tknika eta Basquegur-ekin elkarlanean.
Ontzia garai bateko teknika berak erabiliz ari dira berreraikitzen eta modu parte-hartzailean (Argazkia: Dani Blanco)
Donostia 2016ko enbaxadore
San Joan ontziaren erreplika egiteko proiektuak bultzada instituzional nabarmena izan zuen Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin sinatutako akordioari esker. Horren arabera, baleontziak enbaxadore kultural lanak egingo lituzke, besteak beste. Azkenean, erreplika ez da 2019ra arte amaituko, baina ekimen ugari ditu aurreikusita 2016 urtean Itsasgileak programan.
Donostia 2016rekin izandako gorabeherek bestelako finantzazioa lortzeko zailtasunak ekarri dizkion arren, orain bide berriak ireki ditu Albaolak –esaterako baleontziaren zatiak diruz laguntzeko aukera– eta UNESCOren babesa, Agotek argitu zuenez ekonomikoa ez den arren, zentzu horretan ere uler liteke.
Albistea eman bezain laster, faktoriak Albaola Unesco izeneko bideoa jarri du Youtubeko bere kanalean, amaieran erakundearen zigilua duela.