Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Azpiegiturak » Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria”
Mai24 0

Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria”

Atalak: Azpiegiturak

Metro proiektuaren aurkako manifestazioa 2015eko abenduan (Arg.: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza).

Metro proiektuaren aurkako manifestazioa 2015eko abenduan (Arg.: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza).

Donostiako metro proiektua gelditzeko sortutako Sator Alaia mugimenduak aste honetan egingo diren bi ekintzatan parte hartzeko deia egin du. Batetik, ostegunean, maiatzak 26, gai horri buruz egingo den Udaletxeko osoko bilkuran elkartu eta egitasmoarekiko desadostasuna adieraziko dute. Bestetik, salaketa ekitaldia egingo dute larunbatean, Kontxako hondartzan.

Ostegunean goizean herritarrak Udaletxeko bilkura aretoan elkartzeko deialdia egin du Sator Alaiak, Metroari buruz bi mozio eztabaidatuko baitituzte. Lehenbizikoa  gutxi gorabehera 10:30ean jorratzen hasiko dela aurreikusita dago; hori dela-eta, 10:00etatik aurrera biltzen hasteko deia egin dute.

PPk proiektuaren finantzazioaz aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute lehenik. Popularren udal iturrien esanetan, “lanak hasteko gutxi falta da eta finantzazioa bermatu gabe dago oraindik. Hasiera batean Jaurlaritzak hartu behar zuen lanen kostua bere gain eta gero esan zuten Aldundiak ere parte hartuko zuela, baina ez da ezer segurtatu eta ez da zehaztu zer portzentaje finantzatuko duen erakunde bakoitzak”.

Bigarren mozioa EH Bilduk sartu du, eta Donostiarako garraio sisteman alternatibak sustatzea du helburu. Eztabaida 11:30ak aldera hasiko da.

Sator Alaiak, berriz, azpiegituraren “zentzugabekeria” salatuko du, Udalaren osoko bilkuran ez ezik, bi egun geroago Kontxako hondartzan egingo duen ekintzan. Arratsalde osoan zehar, proiektuak hondartzaren azpian egiten dituen 320 metroak irudikatuko dituzte gainazalean. “Kontxako hondartzaren azpian eraikitzea itxuragabekeria dela salatu nahi dugu”, dio Sator Alaiak, “hondartza alderik alde zeharkatuko du [trenbideak], itsasgorak estaltzen duen eremuan, 34 metroko sakoneran”. Egitasmoa Kostalde Legearen aurkakotzat jo du bizilagunen mugimenduak.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak - […] egunotan. Proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadurak biltzen ari dira, batetik; Kontxako hondartzan salaketa ekintza egingo dute larunbatean, bestetik; eta azkenik,…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA