Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Txistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko?
Atalak: DSS2016EU, Europar Batasuna, Herri kultura
Troikaren aurkako mezua plazan.
[Lander Arbelaitzen artikulua] Txistualdi ozena jaso du Europako ereserkiak Donostiako Plaza Berrian Danborradaren hasieran jo dutenean.
Modu tranpatian, festa eta politika ez direla nahastu behar irakurri diot bati Twitterren, aspaldi entzun gabeko ergelkeria, festena gauza isolatua izan eta boteretik beren proiektu politikoa bultzatzeko erabiliko ez balitz bezala.
Gudak eragin eta errefuxiatuei sartzen uzten ez dien EB, aberats eta gainontzeko guztion arteko aldea arriskutsuki handitzen doan EB, bere estatuen barnean eta mundu osoan milaka hizkuntzaren desagertzea ahalbidetzen duen Europar Batasunaren ereserkia, Danborradan. Bide batez esan, egun sinboliko honetan, bi pertsona hil dira pobrezian Boulevardean Europako Kultur Hiriburuan. EBren proiektu politiko hori identifikatzen duen konposizio musikala hain izaera herrikoia duen festa batean horrela kaltzadorearekin sartu eta sustatzea zer da ba ez bada politika?
Deialdia eta txistuak ere bai. Presoen dispertsioaren aurkako aldarriarekin berdin. Festetan, bizitzako gainontzeko esparru guztietan bezala, politika egiten da. Eta inongo konplexurik gabe.