Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Garbera merkatal gunea handitzeko lehen pausoa eman du Donostiako Udalak
Atalak: Azpiegiturak, Hiri eredua, Sailkatu gabea
Garbera handituak itxura hau izatea aurreikusten da: 2019rako egongo litzateke prest. (Donostiako Udala)
Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko (HAPO) izapide berriek ahalbidetuko dute aldaketa. Eremu komertziala 25.000 metro koadro handituko da; beste 80.000 gehiago izango dituzte aparkalekuek.
“Zentro komertzial berriak irekitzea ez da gure eredua. Donostiak kalitatezko merkataritzaren erreferentzia izaten jarraitzea nahi dugu, komertzio txikien erakargarritasuna mantenduta”. Ernesto Gasco sozialistak egindako adierazpenak dira, 2015eko urrian. Handik hilabete gutxira, baina, Garbera merkatal zentroa handitzeko lehen pausua eman du bera kide den udal gobernuak.
Astearteko plenoan onartutako izapideek Garbera handitzea ahalbidetuko dute. Hala, 25.000 metro gehiagoko eraikigarritasuna izango du proiektu berriak, eta 80.000 metro koadrotan handitu ahal izango da aparkalekua, beste 3.613 autorentzat lekua sortuz.
Ez da Unibal Rodamcok hura handitzeko asmoa duen lehen aldia. Mertakal zentruaren jabe da enpresa frantziarra, eta 2009an egin zuen lehen saiakera; orduan, 36.000 metro koadrotik 54.500era igaro nahi izan zuen. Eusko Jaurlaritzak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren babesarekin atzera bota zuen proiektua 2013an, baina Espainiako Auzitegi Gorenak enpresak aurkeztutako errekurtsoa onartu zuen 2015eko irailean. Aurrera egiteko, udalaren babesa behar du proiektuak.
Alegazioak, ezerezean
Garbera handitzeko asmoei aurkeztutako alegazioek bide laburra egin dute. Gipuzkoako Merkataritza Federazioak aurkeztutakoa atzera bota du udal gobernuak, epez kanpo aurkeztu dela argudiatuta. Horrez gain, ez du onartu EH Bilduren berraztertze errekurtsoa, “funtsgabea” dela iritzita.