Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Eneko Goia turismoaren gorakadaz: “Egoeraren arriskuez oso kontziente gara”
Atalak: Hiri eredua
Donostiako alkatearen ustez “ez da erraza” politika publikoekin etxebizitzaren prezioaren arazoari aurre egitea (argazkia: eaj-pnv.eus).
Eneko Goia Donostiako alkateari elkarrizketa egin dio Gara egunkariak igandeko zenbakian. 2016az, udan hirian izan diren trafiko-kolapso egoerez eta etxebizitzaren prezioaz hitz egin du, besteak beste.
Trafikoarekin izan diren arazoez galdetu dio Ramon Sola kazetariak, hiri erdigunean sartzeko mugak jarri behar ote diren jakin nahian. Udalak martxan jarri dituen mekanismoak aipatu ditu Goiak, aparkaleku periferikoak adibidez, baina nabarmendu du “jendearen ohiturak oso zailak direla aldatzen”.
Donostia “arrakastaz hiltzeko” arriskua?
Uda honetan inoiz baino gehiago nabaritu den turista-oldea kontuan hartuta Donostia “arrakastaz hil” ote daitekeen galdetu dio kazetariak. “Iragarpen apokaliptikoa” dela uste du alkateak. “Gauden egoerak aukerak eta arriskuak dauzka. Arriskuez oso kontziente gara. Uste dut zuhurtzia handia eduki behar dela, ez masifikazio eskemetara joan, alor urbanistikoan hartu behar diren neurriei buruz gogoeta egin eta abar”.
Nolanahi, ez du uste “erreala” denik Gipuzkoako hiriburua Bartzelonarekin edo Veneziarekin alderatzea. “Ongi dago horiei begiratzea zer nahi ez dugun jakiteko, baina gure egoerak ez dauka askorik ikusteko horrekin”.
Etxebizitzaren problema eta politika publikoak
“Hau hiri erakargarria da eta jende askok nahi du hemen bizi, eta horrek merkatuan inpaktua du” esplikatu du Goiak etxebizitzen prezioari buruz galdetu diotenean. Txomin Eneako proiektua eta etxebizitza publikoen alokairua jarri ditu eredutzat. “Gazterik gabeko hiri batek etorkizun konplikatua dauka”, gaineratu du. Baina udal eskumenen mugak ere nabarmendu ditu: “Etxebizitza librearen prezioa politika publikoekin borrokatzea ez da erraza”.
Kazetariak Espainiako Estatuko metro karratu garestiena daukan hirian geroz eta jende gehiago kalean bizi dela esan dionean, Goiak bi gaiak bereizi ditu, biak lotzea “demagogia” dela adieraziz.