Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Cerezaren zeremonia eta cerezanik eman ez duen zera
Atalak: DSS2016EU, Inaugurazio ekitaldia
Herritar asko dezepzionatu ditu 2016aren inaugurazio ekitaldiak.
[Gorka Bereziartuaren blogean] Asko hitz egin da, eta orokorrean oso gaizki, Hansel Cereza artista eta “zeremonia-sortzaileak” Donostia 2016 inauguratzeko antolatu zuen ikuskizunaz. “Mikel Laboaren bertsio modernizatu” gisa saldu zuten ikuskizuna #FAIL totala izan zen Twitterreko hizkeran esateko eta astelehenak jeneralean buru-mozteko egun onak izaten badira, imajina nola dagoen giroa Gipuzkoako hiriburuan 660.000 euro horretan xahutu direla jakin ondoren.
Komeni da burua nori moztu nahi zaion hautatzea ordea, eta horretan mundu guztia ez dago espektakulua deitoratzeko puntuan bezain ados. Baten batek, adibidez Felipe Juaristik, Urumea Donostiatik pasatzen dela probestuz Juan Karlos Izagirreren kontra kargatzeko baliatu du, erakutsiz ez dakiela ikuskizuna urrian lotutako zerbait izan dela.
Eta ez da, gainera, 2016an lanean ari den taldeak hartutako erabakia izan. Fundazioak –Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainiako kultura ministerioa– aukeratu zuen Cereza duela 100 egun inguru, lehiaketa publikorik gabe, metodo digital aurreratuenak erabiliz –alegia, atzamarrarekin–, korrika eta presaka inaugurazioan zerbait handia egin zezan.
Merezi du prozeduran arreta jartzeak, ikuskizuna mokordo samar ateratzea kontratazio-moduaren albo-kalte bat besterik ez baitzait iruditzen.
Diskurtsoaren eta praktikaren arteko aldea begi bistan geratu da Donostia 2016 hasi eta berehala: “parte hartzea” bezalako kontzeptuak aldarrikatzen dituen Kultur Hiriburuaren inaugurazio-ekitaldi nagusian goikoen politika egiteko modua ikusi dute herritarrek. Ordezkatzen ez dituen show garesti bat.