Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Iritzi artikuluak
Mar18 0

Museoak ez nau izango

Posted in DSS2016EU, Iritzi artikuluak

Markel Ormazabal Bagara, omen, dagoeneko Europako Kultur Hiriburu. Heldu eta hasi da. Argi eta txistu artean hasi ere. Ez kapital bakarra, baina Europako hiriburu, izan bagara. Ordea, eta espektakuluez (edo hauek sortu harrabotsez) harago, Kultura hitzaren esanahi, praktika eta kontraesanez behar baino gutxiago solastu, eztabaidatu, gogoetatu dugu. Hala uste dut. Eta aitzakia edo akuilurik ez zaigu falta izan. Bat ez, hamaika, eta askotarikoak. Ez naiz Tabakalera edo halakoetara egokitu...

Read More
Mar11 0

DSS2016: Kultura? Espektakulua? Simulakroa?

Posted in DSS2016EU, Iritzi artikuluak

Joseba Barriola Azken bost mende hauetan merkantzien eremua zabalduz joan da. Lurraren pribatizazioak eta langileen esklabotasunak bidea egin dute, lurra eta langilea merkantzia bihurtuz. Prozesu hau ez da amaitu. Globalizazio kapitalistarekin muturreraino ematen ari da. Ez da soilik babes soziala, hezkuntza eta osasungintzaren pribatizazioa, estatuen funtzio sozialen pribatizazioa eta/edo merkantilizazioa. ADN-a, jakintza, klima, haziak, sexualitatea, afektibitatea, zaintza, ezagutza eta...

Read More
Ots04 0

D2016ko zuzendaritzari gutuna

Posted in DSS2016EU, Inaugurazio ekitaldia, Iritzi artikuluak

Jaun andreak, Idazki honen bidez, urtarrilaren 23an, Donostiako Maria Kristina Zubian buruturiko ikuskizunak sorrarazi zizkigun sentimenduak jakinarazi nahi dizkizuegu. Ikuskizunaren osagaiez eta ikuskizun osoaz ere luze hitz egin daiteken arren, gutun honetan, bertan euskarari eman zitzaion trataerari buruzko iritzia ematera mugatuko gara. Ez gainerako osagaiek aipamenik merezi ez zutelako, baizik eta gehien mindu gintuena euskararena izan zelako. Eta, era berean, jasotako mina agerian utzi...

Read More
Urt15 0

Hiria erakusleiho eta gu maniki

Posted in Hiri eredua, Iritzi artikuluak

“Donostiarrek ulertu dute hiriarentzat erakusleiho bat dela”, esan du kultur hiriburutzari buruz Eneko Goia alkateak Gipuzkoako Hitzak egin elkarrizketan. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak honela jasotzen du “erakusleiho”: iz. Dendetan, kristalez itxitako eta kanpoaldetik ikusten den espazioa, bertako salgaiak erakusteko erabilia. “Erakusleihoa” hiriaren metafora gisa, beraz. Metaforak pentsatu egiten ditugu. Irakasle izan dudan Emmánuel Lizcanoren pentsamendua orriotara ekarriz:...

Read More
Abe14 0

Ezinezko efemerideak

Posted in Herri kultura, Hiri eredua, Iritzi artikuluak

Zinezkoak: kulturaren eremua sozietateko gatazka-gune da. Eta Josu Amezaga EHUko irakasleak bere tesian jaso bezala, gatazka horretan, klase menderatzaileek beren kultura hedatzen dute menderakuntza finkatu nahiean. Kultura, boterea, ideologia eta Marx nahiz Engelsen bizarrak. Klase menderatzailearen ideiak garaian garaiko ideia menderatzaileak dira, ideia nagusiak. Hegemonia, Gramsci eta izan zuten kartzelako barroteak. Menderakuntza inposaketa kulturaleko prozesu zoli baten bidez ematen da....

Read More
Urr29 0

McGuffin

Posted in DSS2016EU, Hiri eredua, Iritzi artikuluak

Urte luzez, haurrekin komunikatzeko moldetzat kontsideratua izan da istorioen kontakizuna. Sutondoak desegin genituen ez gero, aisialdira eta literatura analisira mugaturiko praktika. Egun, ordea, sozietateko eremu guztietan ezarri den diskurtso modua da. Pentsamendu narratzailea hedatu egin da: istorioek errealitatea eratzeko duten boterea berriz ediren dute historialari, legelari, ekonomialari edo fisikariek, kasu. Manager lanetan dabilen lagunak istorioak kontatu behar ditu langileak...

Read More

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA