Azken hamarkadako ezinbesteko dokumentalak (lehen zatia)1/2
Animaliak betidanik gustatu izan zaizkit eta txikitatik izan dut dokumentalenganako zaletasuna, hasiera batean naturari buruzkoak ikuste nituen eta telebistan emate zituztenak soilik. Baina orduan internet iritsi zen nire bizitzara, momentu hartatik aurrera sekulako mundu berri bat ezagutzeko zorian nengoen: DOKUMENTALAK.
Urteak pasa hala konturatzen joan naiz, film eta telesail askorekin pasatzen den bezala, zenbat harri-bitxirekin topo egin dudan interneti esker; VHS, DVD, Blu-ray edo edozein formatutan sekula atera ez diren maisulanak (edo urteak deskatalogatuak daramakitenak) . Izugarrizko amorruarekin bukatu izan ditut askotan hainbat eta hainbat dokumental pentsamendu berdinarekin: ” Hau jendeak ezagutuko balu!”.
Hori dela eta, barruan dudan tapoi hau irekitzeko, azken hamarkada honetan ikusi ditudan dokumental ezinbestekoenak aipatuko dizkizuet, ziur ez daudela egon beharko luketen guztiak, baina aspalditik merezi izan duten aipamen hori nahitaezkoa iruditu zait zerrenda hau osatzeko. Arbuioa sortaraziko dizuen bateonbat egongo dela ziur nago, baina eman aukeratxo bat eta ikusi, ez zarete damutuko eta. Oraingo honetan dokumental bakoitzaren balorazioa esaldi motzetan egiten saiatu naiz, irakurmena arinago eta zuzenago izan dadin, eta batez ere sinopsi aldetik geihegi ez kontatzeagatik. Hainbeste dira aipatu beharrekoak 2 ataletan banatuko ditudala (hurrengo astean falta direnak)
Grizzly Man
( Werner Herzog , 2005)
Werner Herzog eta bere dokumentalei buruz beste artikulu oso bat idaz nezake, baina momentuz, hontan jarriko dut arreta. Grizzly Man, 2005 ean aipatutako zuzendari Alemaniarrak egina; 1990 eta 2003 urteen artean Timothy Treadwell, zerbitzaria,aktorea eta alkoholiko izandakoa 14 urte pasa zituen Grizzly hartzen artean bizitzen. Berak grabatu zituen Alaskan egonaldiak eta animali hauenganako zuen obsesioa (100 bat ordu). Azken udara hortan, hainbeste maite zituen hartz horietako batek, bera eta bere neskalaguna irentsi zituen.
Dokumentalen arloan maisulan txiki bat, momentu beldurgarri eta basatiak dituena. Egia izan edo ez, ikus ditzakegun irudi harrigarri eta mingarriak bakoitzak bere iritzi propioa izan dezaten laguntzeko balio dute: 8,5/10
Dear Zachary: A Letter to a Son About His Father
(Kurt Kuenne, 2008)
Kurt Kuenneren dokumental bortitza, non bere hildako lagun bati buruz ahalik eta informazio gehien bildu eta hildakoaren semeari emateko asmoarekin hasten den.
Oso gogorra eta tristea baina era berean ezinbestekoa. Justizia inoiz eduki ez duen eta edukiko ez duen familia bati buruzko kronika perfektua bihurtzen den dokumental-omenadia. Gure bizitza arruntean gertaturiko ekintzak Hollywoodeko edozein gidoi baino izugarri eta sinestezinagoak direla frogatzen duen dokumentua; mota honetako lanei esker gustoko dut hainbeste genero hau: 9,5/10
Pura vida. The Ridge
(Pablo Iraburu, Migueltxo Molina, 2012)
Annapurnan, 7400 metrotara Iñaki Otxoa de Olza mendizalea hil zorian dago. Munduaren bestaldetik, Himalayan eman den historiako erreskaterik handiena martxan jarri da.
Pura vida dokumental bat baino askoz gehiago da. Ekoizpen perfektu eta irudi hipnotizatzaileak dituen lan magiko bat dugu eskuartean. Sergei Bogomolov, Robert Symzack, Mingma Dorje, Nima Nuru,Alexei bolotov (orain gutxi hildakoa)… eta batez ere Iñakiren istorioa eta bizitza kontatu eta gogoratu beharreko zerbait zen eta obra honekin askok ez d(it)ugu inoiz ahaztuko: 8,5/10
Exit Through the Gift Shop
(Bansky, 2010)
Thierry Guetta Los angelesen bizi den tipo frantsez bat da eta bere obsesio bakarra bideo kamerarekin ikusten duen guztia grabatzea da. Pixkanaka kaleko artean sartzen hasten da eta Bansky ezagutzen du, historiako “kale artista” ezagunena.
Kaleko artea, pop-a eta egia eta gezurraren arteko ispilu-joku interesgarri bat. Talentu handiarekin filmatua eta humore eta ironiaz josia: 7,5/10
Los niños de la estación de Leningradsky
(Hanna Polak, Andrzej Celinski 2004)
Errusiar ume askoren errealitatea isladatzen duen dokumentala, kasu honetan Moskuko Leningradsky tren estazio azpian bizi diren horiena. Beraien bizimodu, errutina eta amets suntsituetan murgiltzen gara,bizirauteko denetatik egin behar dutelarik.Moskun 30 000 bat ume bizi dira kalean, eskaileretan, zakar-ontzietan, tren estazioetan, estoldetan…lo egiten dutelarik.
Imaginatuko duzuen bezala OSO dokumental gogorra, egun txar bat izanez gero ikustea gomendatze ez dizuedana. 35minutu bakarrik irauten ditu, baina horrek ez du esan nahi hain denbora motzean ikusiko ditugun irudiak gure barnean betirako geratuko ez direnik: 7,5/10
Into the Abyss – A Tale of Death, a Tale of Life
(Werner Herzog, 2011)
Hemen gara berriz ere Herzog handiarekin, kasu honetan segurtasun handiko kartzela bati buruzko lanarekin. Bi hiltzaileen ibilbidea jarraitzen du, Texasen 2001 urtean 3 pertsona hiltzeagatik epaituak, Michael Perry eta Jason Burkett. Biek errugabe direla esaten dute, dokumental hontan parte hartu eta 8 egunetara Perry exekutatu egiten dute.
Herzogen jarrera dokumentalarekiko ez da heriotz zigorraren alde edo kontrako diskurtso bat sortzea, lan honen leitmotiba biolentzia eta desegindako familiak eguneroko gaia den komunitatera gerturatzea baizik. Eta neurri batean hilketen zergatia ulertzen saiatzea: 8/10
Gazta zati bat
(Jon Maia,2011)
Idiazabalen hasten da dokumental bikain honen istorioa, mundu guztian ezaguna bertako gazta itzelengatik. Bertako biztanleak beraien arteko diferentziak alde batera utzi eta helburu bati ekingo diote: mundu hontan zer izan nahi duten erabaki. Abentura honek bi momentu historiko bizi duten herrietara eramango gaitu: Eskozia eta Euskal Herria.
Artikulu hasieran aipatu dudan bezela “aspalditik merezi izan duten aipamen hori nahitaezkoa iruditu zait zerrenda hau osatzeko” , nola ez dut ba gure Herriari buruzko dokumental itzel hau aipatuko. Letra txikiz idatzitako istorio handi bat dat. Teknikoki dokumental paregabea eta gustu handiarekin filmatua. Jon Maiak zuzendua eta Juantxo Sardonen argazki zuzendaritzapean egina: 8,5/10
Paradise Lost trilogia
1996: Paradise Lost: The Child Murders at Robin Hood Hills
2000: Paradise Lost 2: Revelations
2011: Paradise Lost 3: Purgatory
(Joe Berlinger, Bruce Sinofsky)
Estatu batuetako Robin Hood Hills (Arkansas) hirian, hiru ume hilik eta torturatuak azaltzen dira. Badirudi hilketak konnotazio satanikoak dituela eta hori dela eta hiru gazte atxilotzen dituzte : Damien Echols,Jason Baldwin eta Jessie Misskelley
Lerro hauek idazten ari naizen bitartean oilo ipurdia jartzen ari zait dokumental hau gogoratzean:ikaragarria, beldurgarria, IZUGARRIA. Dudarik gabe ikusi dudan dokumentalik izugarrienetarikoa. Oso zaila iruditzen zait sentimendu guztiak lerro hauen bidez transmititzea eta hoberena zuzenean zuen kabuz ikustea da. Lehengo zatia 1996an grabatu zen Paradise Lost: The Child Murders at Robin Hood Hills. Bertan hiru gazte hauen epaiketa osoa ikus dezakegu, ezagun eta famili guztien testigantzak, entrebistak etabar. 2000 urtean ( Paradise Lost 2: Revelations ) pista eta testigantza berriak direla eta epaiketarekin hasten dira berriro, dirudienez gauza asko ez daude argi. Eta 2011 urtean pasako dena..Paradise Lost 3: Purgatory. MESEDEZ ikus itzazue hiru dokumental hauek, beste behin ere errealitateak fikzioa gainditu du eta: 10/10
Soupçons (The Staircase)
( Jean-Xavier de Lestrade, 2004)
2001eko Abenduak 9. Durham Ipar Karolina. Poliziak Hathleen Petersonen gorpua aurkitzen du bere etxeko eskaileretan. Lehenik eta behin istripu bat izan dela pentsatzen dute, baina egunak pasa hala bere senarra Michael Peterson atxilotuko dute.
Intriga telesail bat bezala estrukturatua, 8 ataletan zehar prozesu guztia ikusteko aukera izango dugu. Ez usteko biraketak egongo dira kasuan, momentu gogorrak, epaituaren impotentzia, duda ugari, prentsaren presioa..azken finean denetatik aurki daitekeen lan paregabea: 9/10
Capturing the Friedmans
( Andrew Jarecki, 2003)
Hasiera batean Friedmandarrek familia arrunt bat dirudite, baina egun batean afaltzen ari direla, polizia etxe barrura sartu , miaketa sakon bati ekin eta aita (Arnold) eta semea (Jesse) atxilotzen dituzte, zergatia? pederastia kasu batengatik epaituak izango dira.
Hondatzailea da Andrew Jareckien dokumental hau ikustea,ez baidago minutu bakarra ere kontatzen ari dena guztiz egia edo gezurra den jakiterik. ‘Capturing the Friedmans’ desberdina den lan horietako bat da, tratatzen duen gaiaz aratagoa doalako, gizakiaz, gizarteaz eta zergatik ez, zineaz eta dokumental beraren formatuari buruz pentsaraziko digulako : 8,5/10
Le cauchemar de Darwin (Darwin’s Nightmare)
(Hubert Sauper, 2004)
60garren hamarkada, esperimentu gisa, arrai mota berri bat sartu zuten “Victoria” lakuan: Niloko perka, animali hau hain zen bortitza, bertako espezie guztiak desagertarazi zituela, lakuak zuen berezko ekosistema deusestatuz. Segituan zabaldu zen lakuan zehar eta gaur egun mundu guztira esportatzen dute arrai hau. Hegazkinak iristen dira egunero bertara arrantza kargamendu berriak jasotzera eta ordainetan armak ematen dizkiete bertakoei, Afrikan dauden hainbat gerratetan erabiltzeko. Merkataritza leherkor honek, nazioarteko elkartasun hondagarri ugari sortu: umeak etxerik gabe, afrikar ministroak, Europar batasuneko komisarioak, tanzaniar prostituzioa eta errusiar pilotuak
Sistema kontsumista eta globalizatuak guztia suntsitzen du, ondorioei erreparatu gabe, hori da Darwin’s Nightmare dokumentalak salatu nahi duena. Gogorra, ezinbestekoa eta asko pentsaaraziko gaituen lan bikaina: 8,5/10
The Cove
(Louie Psihoyos,2009)
Taiji, Wakayama (Japón), bertan 23 000 izurderen sarraskia gertatzen da. Louis Psihoyos National Geographikeko argazkilari ohiak zuzendua eta kamara izkutu eta urazpiko mikrofonoekin grabatua 2007 urtean.
The cove James Bonden pelikulen dokumental bertsio bat dela esan genezake edo baita beldurrezko film bat ere ikus ditzakegun sarraskiekin. Hasieratik bukaeraraino Thriler bat ikusten ari garela dirudi, sekulako erritmo eta tensioarekin grabatua baitago. Tristea eta gogorra. Dokumentalean azaltzen den tipo japoniar horietako bati ostikada bat emateko gogoa piztuko dizuena: 9/10
Apocalypse: La 2ème Guerre Mondiale
(Daniel Costelle, Isabelle Clarke, 2009)
II mundu gerrari buruzko 5 ordu baino gehiagoko dokumental frantzesa, koloretan (txuri beltzeko irudi guztiak koloreztatuak izan dira) lehenago inoiz ikusi gabeko irudiak, gerra korrespontsalek grabatuak, soldaduek, hiritar pribatuek edota garai hortan errestistentzian zeudenak. 6 ataletan banatua.
Imaginatuko duzuen bezala, gogorra eta gupidagabea. Lan bikaina eta oso ongi estrukturatua, irudi izugarriekin. Ezinbestekoa, genero hontako dokumentalak gustoko izan edo ez ikusi beharrekoa: 9/10
Murderball
(Henry Alex Rubin, Dana Adam Shapiro, 2005)
Errugbi elbarri talde harrigarri bati buruzko dokumentala.
Interesgarria, harrigarria eta oso erraz ikusten dena. Zuzendarien intentzioa ez da inongo momentuan pena transmititzea, pertsonaiak diren bezala erakusten dizkigu eta hori da nire ustez lan honen ezaugarri nagusienetakoa: 8/10
The Imposter
( Bart Layton, 2012)
1994eko Ekainean, Nicholas Barclay, 13 urteko ume amerikar bat desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. 3 urte beranduago gertakariari buruzko albiste sinestezinak azaltzen dira: umea Espainian azaldu da, eta bere bahitzaileengatik torturatua izan dela dio. Familiaren izugarrizko pozaren ondoren, duda ugari datozkie burura : ¿Nola da posible beraien seme ilehoria, orain beltzarana izatea?
Sinestezina, izugarria eta liluragarria eskuartean daukagun istorio hau, minutuak pasa hala ahozabalik utziko gaituena. Muntaia eta ekoizpen bikainek izugarri laguntzen dute eta badirudi Thriller bat ikusten ari garela hasieratik bukaeraraino: 9/10
Ônibus 174
(José Padilha, 2003)
Dokumental brasildarra, 2000. urtean Rio de Janeiron autobus baten bahiketari buruzkoa. Telebistako irudiak, pertsonaien elkarrizketekin txandakatzen dituena.
Ikaragarria eta “beldurgarria”, zorroztasun eta zehaztasun handiarekin kontatua. Onibus 174 ikusi duen inor, ez da pertsona berdina izango, edozein latinoamerikar hiriburura joan, eta ixkinetan, pelotekin malabarismoak egiten ibiltzen diren umeak ikusten ditugunean, gure begiengatik ikusiak izatea espero dutenak, beste alde batera ez begiratzeko mesedez eskatzen diguten umeekin topatzen garenean: 9/10
Deliver Us From Evil
(Amy Berg, 2006)
Estatu batuetan eliza katolikoaren eskandalu sexualei buruzko dokumentala, zehazki Oliver O’Gradyren kasua , eliza modernoan historiako pedofilorik ezagunena. 20 urteetan zehar, hainbat eta hainbat ume bortsatu zituen.
Bikaina eta psikologikoki harrigarria. Aspaldi irakurri nuen kritika batek esaten zuen bezala”hain beldurgarria, Texaseko sarraskiak parke batetik ibilalditxo bat dirudiela”.Posible al da ekintza hauei balazta jartzea, elizako hierarkia berak babesten baldin baditu? Ikusi beharreko dokumentala :8,5/10
Catfish
(Henry Joost, Ariel Schulman, 2010)
Ezinbestekoa dokumental hau ikusterakoan zerri buruz doan zehazki ez jakitea; oso orokorrean: Nev 24 urteko argazkirali bat, Abby ezagutzen du internet bidez, Michiganen bizi den 8 urteko neska bat.
Hasiera batean badirudi adiskidetasun edo amodio istorio bat ikusten ari garela, baina aurrera joan hala suspense/thriller generoko dokumental bihurtzen da. Dokumental faltsua edo benetazko istorioa? ikusi eta iritzia eman, baina mesedez EZ irakurri zehazki zerri buruz doan: 8,5/10
Las alas de la vida
(Antoni P. Canet, 2006)
Carlos Cristo, gaixotasun sendahezin bat duen 47 urteko mediku bat da. Duintasunez hil edo bizitzeko duen bere eguneroko borroka hori grabatzeko erabakia hartzen du eta Zinema zuzendari den lagun bati deitzen dio, eta ahal izanez gero irribarrea protagonista nagusia delarik.
Gogorra, zoragarria, adoragarria,burutsua,mingarria, hunkigarria… mundu guztiak ikusi beharreko dokumentala, gaixotasunari eta heriotzari buruzko pelikula gutxik sortu dute nigan horrelako sentsazioa: 9/10
Hurrengo astean falta direnak…
nbsp;
7 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Aho zabalik uzteko moduko 20 dokumental ilun eta sinestezin | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] hilabete batzuk “Azken hamarkadako ezinbesteko dokumentalen” zerrenda batekin aritu nintzen, beraz ez errepikatzearren hortik kanpo dauden dokumentalak aipatuko […]
Joño!! Wikipedia eta IMDBRA sartu beharrean hemendik aurrera blog hontan sartuko naiz! GALANTA MUTIL!!
Eskerrik asko Gaizka! Aze blog puska zurea!! Segi horrela!
eskerrik asko bene-benetan! 😀
Aupa gaizka!!!Lehengo zatia pila gustatu zitzaidan eta dagoeneko serie bat ikusten ari naiz. Honako gomendio hauek ere ikusiko ditut, guzti guztiak.Milesker post hauengatik, dagoeneko hirugarrenaren zai!!!
mil eskerrrr!!! 😀
Buahhhhhhhhhhhh!!!!!!!!!!!!!!!!! Zelako materiala…Mila esker Gaizka etra segi hain fin!!!!!!!!!!!!!!!!!
mil esker benetan!! saiatuko naiz! ;D!