Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
Mar07 0

Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak

Atalak: Albisteak, Emakumea zineman, Telesailak


“Emakumezko protagonistak pantaila txikian”. Bai, zoritxarrez era honetako zerrendak osatzera behartua sentitzen naiz, ikusle orori lana erraztu eta pertsonaia bikain hauek merezi duten erakusleihoan kokatuz, ikusteko gonbitea luzatzeko. Zoritxarrez diot, martxoaren 8ko bezperan eta 2019an gaudela kontuan izanik, penagarria iruditzen zaidalako telesailen ozeano zabal honetan,  irudi femenino protagonistak bilatzea ez delako erraza, eta gauzak (oso) apurka aldatzen ari diren arren, kosta egiten delako irudi maskulinoak gailentzen ez diren telesailak nabarmentzea.
Apurka aldatzen ari dela diot, geroz eta telesail biribilagoak esportatzen ari diren Europa iparraldeko hotzera salto eginez adibidez nabarmen ikus daitekeen zerbait delako.  Nordic noir deituriko thriller ilunak, naturarekin erlazionaturiko suspensezko istorioak eta bertako politika hankaz gora jartzeko gai diren ekoizpenak: gehienek, bi euskarri nagusitan oinarritzen dituzte euren tramak. Alde batetik, gizarte kritika ziztatzailea; eta bestetik, pertsonaia sakonez osaturiko gidoiak. Kasu gehienetan gainera, pertsonaia horiek emakumeak izaten dira. Indar handikoak, erabakitzaileak eta ausartak. Ezinezkoa da telesail hauek ulertzea haiek gabe. Imajinatzen al duzue, Ameriketako hiru telesail garrantzitsuenen protagonistak emakumeak izango balira? Niri oraindik kosta egiten zait.

Fenomeno honen aitzindari izan zen Forbrydelsen bikaina. Zalantzarik gabe, telebistak azken urteetan eman duen pertsonaia sakon eta konplexuenetarikoa:Sarah Lund detektibea. Ekoizleek ordura arte erakusten zen emakume tradizionalaren irudia hausteko intentzioarekin sortua. Lund ausarta eta nekaezina da, baina batez ere, bere itxuraz eta sexualitateaz kezkatzen ez den emakumea. Sofie Gråbøl aktorea sormen prozesu horren parte izan zen eta hainbat eztabaida izan zituen Søren Sveistrup gidoilariarekin. Bere ikuspuntua ezinbestekoa izan zen Lunden hazpegiak definitzeko. Iraganeko misterioa mantentzetik arroparen aukeraketaraino, bereziki azpimarragarria da inguratzen duen ororekin daukan isolamendu emozionala.
Gerora etorri ziren Bron/broen telesail bikaineko Saga Noren edo Borgen telesaileko Birgitte Nyborg ahaztezina.

Baina adibide nordiko horietatik kanpo, esan bezala, azken urteetan emakume protagonistak izan dituzten telesailen zerrenda osatzea erabaki dut. Hor doa:

The Handmaids Tale


 

Protagonista: June Osborne

Borgen


 

Protagonista: Birgitte Nyborg

Killing Eve

Protagonistak: Villanelle eta Eve Polastri

The Good Wife/ Fight

Protagonista: Alicia Florrick / Diane Lockhart

Orphan Black

Protagonista: Sarah Manning

Happy Valley

Protagonista: Catherine Cawood

The Honourable Woman

Protagonista: Nessa Stein

Fargo

Protagonista:Peggy Blumquist

 
 

Bron/Broen

Protagonista: Saga Noren

Big Little lies

Protagonistak: Madeline Martha Mackenzie, Celeste Wright eta Jane Chapman

Girls

Protagonista: Hannah Horvath

Fleabag

Protagonista: Fleabag

The Crown

Protagonista: Queen Elizabeth II

Homecoming

Protagonista: Heidi Bergman

Orange is the new black

Protagonista: Piper Chapman

Forbrydelsen

Protagonista: Sarah Lund

The Fall

Protagonista: Stella Gibson

Parks & Rec

Protagonista: Leslie Knope

The Marvelous Mrs. Maisel

Protagonista: Miriam ‘Midge’ Maisel

Sharp Objects

Protagonista: Camille Preaker

Horící ker

Protagonista: Dagmar Buresová

Russian Doll

Protagonista: Nadia Vulvokov

 

Homeland

Protagonista: Carrie Mathison

Feud

Protagonistak:  Joan Crawford eta Bette Davis

Olive Kitteridge

Protagonista:  Olive Kitteridge

Wentworth

Protagonista:  Vera Bennett, Liz Birdsworth

 

Top of the Lake


 

Protagonista:  Robin Griffin

 
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA