Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
Ots22 0

"Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?

Atalak: Albisteak, Making of, Telesailak


Zinea.eus atariak eman zuen albistea: “Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu berri duenez, azken lau urteetako joera gorakorrari eutsi zion iaz ere Bizkaian egindako errodaje kopuruak. Hala erakutsi dute zabaldutako datuek: orotara, 128 grabaketa egin dira 2018an”

Datu pozgarritzat hartzen dira beti datu hauek, baina zifra hauek aitzakiatzat hartuz, orain hilabete batzuk mahai gainean jarri nuen eztabaida berreskuratu nahiko nuke: Epe luzera begira, onura ala kaltea sortzen du gure inguruan errodajeen joera gorakorra? (kanpotik datozen errodajeei buruz ari naiz batik bat)

Game of Thrones kasua

Orain hilabete batzuk, telesail ospetsuaren atal batzuk Euskal Herrian errodatu behar zituztela iragarri zutenean, sekulako zalaparta sortu zen. Baina eztanda mediatiko hori alde batera utzita,  baleike.eus web orrialdean azaltzen ziren iruzkin batzuk piztu zuten alerta txikia nire garunean,  “Game of thrones” bezalako ekoizpen erraldoi bat Zumaian grabatzea, onuragarria ala kaltegarria da?

Sin título-2

Baleike.eus web orrian sorturiko eztabaida txikia

Onurak?

Denboran eta batez ere distantzian, adibide gertukoena Bardeetako errodajea izan zen arren -bisitariak %41 baino gehiago igo dira geroztik- Euskal herritik kanpo egingo dugu salto, 18.000 biztanle inguru dituen, Osuna (Sevilla) herrixkan izan zen errodajea aipatzeko.  2014ko grabaketari  esker, urteak itxita zeramatzan plaza bat berreraiki zuten eta gaur egun turismoa da bertako diru-sarrera iturri nagusia. Mundu osoko hainbat argitalpenetan azaldu da, GQ aldizkari famatuan azaldu zen artikulu honetan adibidez ” Pixar estudioek marrazturiko herrixka idiliko bat bezala”deskribatu zuten. Geroztik,  bisitariak %75 baino gehiago igo dira.
khalessi-osuna-rodaje--478x270
Andaluzian grabatu ziren beste kokalekuak kontuan izanda, hiru aste irauten dituen grabaketa baterako: lan talde sortzeko 150 kontratazio inguru egin ziren, inguruko herri eta hirietan bizi ziren 4000 figurante, hotel desberdinetako 500 gela baino gehiago erreserbatu zituzten eta errodajean barrena ibiltzeko 200 ibilgailu baina gehiago alokatu.
JuegoTronos2

game_of_thrones_dubrovnik_tekst

Dubrovnik-en egon zen errodaje egun horietako bat

Begirada apur bat urrunago jarriz, Kroazian kokaturiko Dubrovnik hirian adibidez, 57 euroren truke, 3 orduko tour moduko bat egiteko aukera dago, telesail arrakastatsua grabatu zen kokaleku guztiak ezagutuz. Bisitariak, harresira igotzeko aukera dute, guda odoltsuak imajinatzen dituzten bitartean, Arya Stark-en arrastoak jarraituko dituzte eta errodaje horren atzean egon ziren xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango dute.
Turismoa ikaragarri igo da geroztik eta mapa espezifikoekin batera, tour tematikoak eskaintzen dituzten enpresak ere azaldu dira, Viator edo Zicassoesaterako.
PLAN_eng.cdr  PLAN_eng.cdr
Aurreko argitalpenean jaso nuen iruzkin bat:

Hemen, beste hainbat gauzatan bezala, okerreko ordenean egiten ari dira gauzak, edo itxura hori ematen du honek behinik behin:
Lehendabizi turismoaren kudeaketa plan bat diseinatu eta gero turismoa erakarri beharrean, lehendabizi jendea erakarri eta gero ikusiko dugu zer egin horrekin…
Zumaia herri industriala izateari buruz… ezin esan hori ona edo txarra ote den. Luzera begira, badirudi EHko joera (agian Europako alde askotakoa ere izan daitekeena) industriak behera egin eta bestelako merkatuez bizitzea dela. Industriarik pisutsuena behintzat ekonomia ahulagoetara desplazatzeko joera nabarmena da. Ingurugiroari dagokionean, soilik gureari begiratuz gero ona izan daitekeela ere esan genezake. Egokiena tarteko zerbaitera heltzea zatekeen: industria berde batera egitea, eta hori kudeatzeko industria hori hemen mantentzea. Horretarako, baina, merkatuak hori baloratu beharko luke, koste estra horren sostengua izan dadin…
Tira, ez da erraza!!

Kalteak

Baina onurak oso argi izanda, zein kalte sor ditzake horrelako errodaje batek epe labur eta batez ere luzera begira?
Ingurumena
Efektu berezietarako sortzen diren eztandak, argiztapen ikaragarriak, eraikitzen diren dekoratu eta agertoki erraldoiak eta abar. Kaliforniako unibertsitateak (UCLA) 2006 urtean argitaratutako ikerketa baten arabera (www.environment.ucla.edu/reportcard/article1361.html), bertako ingurumenean, Hollywood-eko zinemaren eta telebistaren industriak, hotel, ehungintza, automobil ala aeronautika sektoreek baino eragin kaltegarriagoa duela zioen. Petrolio industriak soilik gainditzen zuela maila hori. Urteko 140 000 tona partikula kutsakor baina gehiago sortuz eta Los Angeles hirian azaltzen den smog horren erantzunkideetako bat bilakatuz. Eta zertan da kaltegarria zehazki errodaje bat? Aurre eta postprodukzio faseak kontuan izan gabe, mota honetako “ohiturak” aurki daitezkeelako Hollywood-eko edozein errodajeetan:
incendio_ush
*Diesel argi instalazio bat behar izaten dute, grabaketa set guztiak argiztatzeko. Egunean 18-20 ordu egon daiteke piztuta, astean 6 egun, 5-10 astez (ala gehiago).
*Kamioi eta furgoneta ugari erabiltzen dira, grabaketa ekipo guztia garraiatzeko (kamera, argia, tripodeak..) eta baita errodaje batean lanean dabiltzan ehunka pertsonak ere.
*Catering-etan plastikozko ehunka edalontzi eta plater erabiltzen dira. Ur botila ugari botatzen dituzte eta horrekin batera, alferrik galtzen den ura. Jendeak ez duelako errodaje guztian zehar botila gainean duela alde batetik bestera ibili nahi.
*Arte alorrean erabiltzen den material gehiena bota egiten da. Material berriak izaten dira. Apenas dagoen berrerabilpenaren inongo kulturarik. Eztandez beteriko efektu bereziak, kotxeekin jazarpen ikusgarriak, errodaje setak eraikitzeko erabiltzen den egur mordoa…
Making-of-Game-of-Thrones-Season-5-14
*Aro digitalean gauden arren eta kalte hau pixkanaka murrizten ari den arren, egunero hainbat paper pakete erabiltzen dira oraindik, gidoi ala sekuentzia konkretuen testuak inprimatzeko. Baita errodaje amaieran hurrengo eguneko planning-a banatzeko
*Kokaleku naturaletara grabatzera doazenen, izaki bizidunengan eta bertako ekosisteman izaten duten inpaktua oso larria izaten da. Adibide lotsagarri bat, “The Beach”filmean gertatu zen. 20th Century Fox, Tailandiako naturaguneen babesen araudiari jaramonik egin gabe, Phi Phi irlako hondartza zeharo suntsitu baitzuten. Eta hori gutxi balitz, urteen poderioz, eta filmak hartutako ospearen eraginez, milioika turista joaten direlako urtero irla hori zapaltzera.

Turismo masiboa

Blog honetan bertan jaso nuen iruzkin batekin azaltzea iruditu zait aproposena:

“Zumaiar bezala, ez dut zalantzarik telesail ospetsua gurean grabatzeak aukera asko ekarriko dizkiola herriari. Ordea, aukerekin batera datoz arrisku nagusiak.
Esan nahi dudana da, ni benetan kezkatzen nauena ez dela errodajea jasangarria izango den edo ez (horrek ere kezkatzen nau, baina ekiditeko errazagoa iruditzen zait, nahi bada behitzat) baizik eta gerora datozen aukera horiek guztiek (turismoaren gorakada…) beraiekin dakartzaten arriskuek.
Zumaian ondotxo dakigu 8 apellidos filmaren ondoren bisitarien gorakada oso nabaria izan dela. Beti izan ditugu bisitariak, baina film horrek mugarri bat markatu du. Hala ere, gaur gaurkoz oraindik ez dakigu oso ondo etorkizunean ugalduko diren bisitari horiek nola kokatu turismo eredu jasangarri eta integral batean.
Zumaia herri industriala da, zorionez. Ez da Zarautz, udatiarren paradisua, udan populazioa hirukoizten duen herri bat. Herriko ekonomiari aukera berriak zabaltzen ari zaizkio (Flyscha eta Geoparkea, orain film eta telesailak…) baina beldur nahiz horrek ez ote duen ekonomiaren “terziarizazio” bat ekarriko. Hau da, hirugarren sektorera bolkatuko den herria bihurtzea, horrek berarekin baitakartza lan baldintza prekarioagoak, besteak beste.
Iruditzen zait ondo erabaki behar dela zein izango den ekonomia lokalaren zutabea, zein izango den bertan turismoaren lekua, zer nolako turismoa (eta zer nolako turistak) nahi ditugun gure herriarentzat, eta nola bermatu aukera horiek probestea herrian urte osoan bizi direnei kalteak eragin gabe (nagusiki herrian baldintza duinetan lan eta bizi ahal izateko).
Azterketa hori egin gabe dugu, eta esango nuke herri osoak parte hartu beharko lukeela horretan. Orain, kolpera, telesail honen kontua etorri da. Eraginak (onak zein txarrak) berehala hasiko gara nabaritzen, eta iruditzen zait orain dela momentua turismo ereduari buruzko eztabaida publikoa mahai gainean jarri, eta herriko sektore ezberdinen arteko adostasunez, etorkizuneko Zumaiak (eta bertan turismoak) zein ezaugarri izan behar dituzten finkatzeko.”

Beraz…

Interesgarria izan liteke Euskal Herria kanpoko hainbat proiekturen grabaketa  kokaleku bihurtzea, baina beti ere aipaturiko kalte horiek sahiestuz, turismo masiboaren arazoa geroz eta larriagoa bilakatzen ari den honetan batez ere. Horren gain, ezinbestekoa errodaje jasangarri baten alde arraun egitea ere oso garrantzitsua iruditzen zait.  Azken urteotan adibidiez, talde ugari mobilizatu dira konpromiso ekologista baten alde. Hollywood_Goes_Green_LogoAEBko elkarte zinematografikoaren eskutik bultzaturiko jardunbide egokien gida ala “Hollywood Goes Green” izeneko ekimenak sortuz esaterako. Mugimendu guzti hauek, estudioek,  ingurumenarekin, modu arduratsuan lan egiteko konpromiso hori sendotzeko helburuarekin sortu dira: sortzen diren hondakin  guztien %65a birziklatzea, erregaiak  biodieselarengatik ordezkatzea, kontsumo baxuko bonbillak erabiltzea, mezu elektronikoak paperezkoengatik ordezkatzea, paper birziklatua ahalik eta gehien erabiltzea, izar guzti horien hegazkin pribatuak kendu eta  hegaldi konbentzionalengatik ordezkatzea, set guztiak material birziklatuekin eraikitzea… Horrez gain, “Environmental Media Association” elkarteak, zigilu berde moduko bat banatzen du urtero, ahalegin kontziente eta jasangarriak egiten dituzten filmei.  Azken urteetan adibidez, “Jurassic World” ,  “X-Men ”, “Fifty Shades of Grey ” eta   “The Theory of Everything” bezalako filmek zigilu hori lortu dute.

04
 
 
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA