Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Ez ukitu urrutiko kontrolagailua!
Ots11 2

Ez ukitu urrutiko kontrolagailua!

Atalak: Gomendioak, Telesailak

Captura de pantalla 2014-02-10 a las 14.49.29
Hasierako kredituen helburuetako bat ,segundu bakar batzuetan , ikuslea aurrean duen telesailaren mundu edo ambientazioan sartzea da; telesail horren izaera markatu eta aurkeztu, bere nortasuna erakustea azken finean. Segundu batzuk non ikusleak, urrutiko kontrolagailuari aurrera jarraitzeko botoiari emateko tentazioa duen edo pantailari arretarik ez jartzekoa, baino kasu askotan gomendagarriak dira oso osorik ikustea, baita “errepikapen moduan” jarri eta gozatzea. Hori dela eta bilduma txiki honekin natorkizue, momentu honetan telesailen munduan ikusgarrienak iruditzen zaizkidan hasierako tituluekin:

True Detective

 
Artiukulu hau indartsu hasteko, momentu honetan 4garren atala emititu berria den telesaila bikain honen tituluak komentatuko ditut.  Kreazio hipnotiko hau, Elastic-ek ekoiztua eta Antibody estudio australiarrak diseinatua da.  Art of title web orrialdean, arte zuzendariak esplikatzen du nola argazki eta erretratu zatitu batzuetatik hasiz, pertsonaien barne zatiketa hori irudikatu nahi zuen, baita Louisianako ambientazioa eta paisaien garrantzia adierazi. Irudien gainjartze horrek sortzen du titulu hauen emaitza bikain hau. Diseinuak The Handsome Family-ren Far From Any Road abestiarekin ahokatzen da, aurrez telesailaren ekoizle taldearengatik aukeratua.

 

 Bron/Broen eta Les Revenants

 
Ikus behar duzun atmosferan murgiltzen zaituen telesailen ildotik jarraituz, 2 europar aurki ditzakegu, Bron/Broen danimarkar-suediar telesaila, 2 hiriren irudiak ikus daitezkeena Copenhague eta Malmo, Oresund zubia erdian dutela,  Hollow talk,  Choir of young believersen abestia erantsia duena; eta bestalde Les Revenants frantziarra Mogwai talde eskoziarraren Hungry Face abesti bikaina entzuten dugun bitartean pertsonai batzuen irudiak ikusi eta mendi artean aurkitzen den frantziar herrixka hau aurkezten digularik.
 


 

Orange is the new black

Regina Spektorren You’ve Got Time abestia entzuten den bitartean kartzelan izan diren emakume batzuen lehen planoak ikus ditzakegu (benetako emakumeen irudiak dira). Ideia ez zen pertsonaia nagusiaren istorioa kontatzea soilik, baita kartzela horretako “kideak” irudikatzea, horregatik hasierako titulu hauen garrantzia.



 

Carnivàle, Deadwood eta Game of thrones

Angus Wall  da Carnivàle, Deadwood eta Game of throneen hasierako tituluen arduraduna. Guztiz ezberdinak beraien artean baina sekulako lanak. Batetik, hasierako kredituez hitz egiterakoan beti aipatzen den klasiko horietako bat Carnivale. HBOren telesail honek ona eta txarraren arteko borroka du ardatz nagusia, titulu hauetan argi eta garbi irudikatzen den bezala. Tarot karta, garai hartako irudi eta anbientazioarekin nahastuz murgiltzen gaituena. Bestetik Deadwood Western mundu hartan murgildu eta kokarazten gaituena. Eta azkenik Game of thronesen lan ikusgarria, non famili eta talde bakoitzaren kokapena ezagutarazten digun, estrategia joko bat balitz bezala eta istoriaren kokapen eta mapa konkretuak seinalatzen dizkiguna, Leonardo da Vincik sortu zituen makinen erreferentzia irudikatuz, guzti hau Ramin Djawaden musika zoragarriarekin.
 



 

Beste ezinbesteko batzuk…

 
Tony Sopranorekin batera bere etxerako norabidea elkarrekin egiten dugu kotxez Woke up this morning Alabama 3 taldearen kantarekin batera

The pacific eta Band of brothersen titulu zoragarriak..


 
Mad men

 
Dexter

 
American Horror story

 
Treme

 
Six Feet Under

 
True Blood

 
Nip / Tuck

 
Nurse Jackie

 
Boardwalk emprire

 
Weeds

 
Eta azkenik bitxikeria moduan lehen aipatu dudan Dexter telesailerako egin zuten lehen “animatika”, introak zuen ideia nagusiarekin eta Psicosis filmaren musikarekin…

2 Iruzkin

  1. grison09 | 2014-02-11 at 9:11

    joe!!! a ze harri bitxiak! bikaina artikulua!!!

    Reply
  2. Sustrela | 2014-02-11 at 11:14

    OSO OSO artikulu ona! zorionak!

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Hustu giga guztiak! Zure mp3an derrigorrez eraman behar dituzun telesailen abestiak. | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] urteko serie onenaren musika desberdina dela, iluna, astuna…telesaila bera bezala. Jarraian True detectiven abesti puskak (eta bide batez, ez…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA