Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » "Ez kezkatu alaba maitea, etorkizuna bikaina izango baita"
Ots12 0

"Ez kezkatu alaba maitea, etorkizuna bikaina izango baita"

Atalak: Albisteak, Pelikulak, Sailkatugabeak

214696-martin-scorsese-new-york-review-of-books copia
Martin Scorsesek bere alaba Francescari idatzitako eskutitza, La Repubblica italiar egunkarian 2014ko Urtarrilaren 2an argitaratua:
Francesca maitea:
Etorkizunari buruz hitz egiteko idazten dizut. Nire munduaren leiarren bidez ikusten dut. Mundu honen erdi-erdian egon den,  Zinemaren leiarraren bitartez.

Azken urteetan konturatu naiz, hazten joan naizen heinean zinemari buruzko nuen ideia hori, txikitatik erakutsi dizkizudan pelikula horiek  eta mundu guztiaren ahotan zeudenak, bere amaierara heltzen ari direla. Ez egin diren pelikula horiek, baizik eta etortzear daudenei buruz ari naiz.
Ez dizut egonezina sortarazi nahi. Ez ditut lerro hauek izaera etsikorrarekin idazten. Guztiz alderantziz, uste dut etorkizuna bikaina izango dela.
Betidanik jakin genuen pelikulak negozio bat zirela, eta zinemaren arte hori baldintza ekonomikoekin topo egin izatea posible zela. Zentzu horretan ,60 eta 70garren hamarkadan hasi ginen guztiek ez genuen itxaropen handirik. Bagenekien gogor lan egin beharko genuela maite genuena babesteko. Ziurrenik garai zailak igaro beharko genituela.  Eta mentalizatuak ginen, edozein momentutan pelikula bat egiterakoan sortzen diren elementu ez egonkor horiek, prozesua guztiz minimizatuko zuela, baita suntsitu ere. Eta zein da aurretik ikusi ezin daitekeen elementu hori? zinea, eta prozesu horretan lan egiten duen jendea.
Ez dut nire aurretik negozioaren bideari buruz idatzi duten guztia errepikatuko. Eta egungo tendentziaren “kontra” doazen hainbat zuzendariren lanak  izugarrizko poza sortze du nigan – Wes Anderson, Richard Linklater, David Fincher, Alexander Payne,Coen anaiak, James Gray eta Paul Thomas Anderson. Azkeneko honek gainera The master filma 70mm grabatu eta bukatzeaz gain, formatu honekin hainbat hiritan proiektatzea lortu zuen. Zineari buruz kezkatzen den edozein, eskerrak eman beharko genioke.


Izugarrizko irudiak graba ditzakezu, gaur egun lor daitezkeen kamerekin.Soinua graba dezakezu. Montatu, nahasketa egin eta kolore akatsak zuzendu zure etxetik mugitu gabe. Hau dena, gaur egun posible da.


Emozioa sortarazten dute nigan, mundu guztian zehar pelikulak egitea lortzen duten artistak, Frantzian, Hego Korean, Ingalaterran, Japonian, Afrikan. Geroz eta zailagoa da, baina halere grabatzen segitzen dute.
Ez dut uste, zinea eta pelikulak egitearen negozioa momentu zail batean daudela esatearekin ezkorra naizenik. Ikus-entzuneko entretenimendua eta zinea bezala ulertzen dugun hori norabide ezberdinetara bideratuak daudela ematen du. Etorkizunean, ziurrenik, zinema areto bezala ezagutzen dugun hori desagertu egingo da , eta zine areto txiki, online sistema eta iragarri ezin ditudan leku eta egoerak menpean hartuko dute zinema.
Orduan, zergatik diot etorkizuna bikaina izango dela? Lehen aldiz historian oso diru gutxigatik pelikulak egin daitezkeelako. Ni gaztea nintzenean guztiz pentsaezina zen zerbait. Garai horretan aurrekontu gutxiko filmak salbuespenak ziren baldintza beharrean.Orain alderantziz. Izugarrizko irudiak graba ditzakezu, gaur egun lor daitezkeen kamerekin.Soinua graba dezakezu. Muntatu, nahasketa egin eta kolore akatsak zuzendu zure etxetik mugitu gabe. Hau dena, gaur egun posible da.
Halere, pelikula bat egiterakoan azaldu diren hainbat eta hainbat aurrerapen teknologiko hauei buruz gauza oso garrantzitsu batez gogoratu behar zara: herramintek ez dute pelikula egiten, zu baizik. Askatzailea da, kamara hartu grabatzen hasi eta Final Cut programarekin dena juntatzea. Baina pelikula bat egiterako garaian, egin beharrekoa, beste gauza bat da. Eta hor ez dira bidezidorrak existitzen.
Nire lagun eta aholkularia zen John Cassavetes bizirik balego, ziurrenik gaur egun dauden aurrerapen eta teknologia guztia erabiliko zuen. Baina betidanik esaten zidana esango luke orain- lanari zure esfortzu guztia eskeini behar diozu, eta pelikula hasiera batean grabatzera eraman zintuen dizdira hori babestu behar duzu. Dizdira hori zure biziarekin babestu. Nekea eta kompromezuaren kontra babesten genituen garai hartan grabatzen hain garestia ziren film horiek . Etorkizunean, beste faktore batetik babestu beharko duzu: korrontea jarraitzearen tentazioa eta filma ez hondoratzea.
Ez da zine kontua bakarrik. Ez dago bidezidorrik ezertarako. Ez dut esaten guztiak zaila izan behar duenik. Bakarrik diot, dizdira horrek ematen dizun ahotsa, zure ahotsa dela. Hori da zure barneko argia, Kuakeroek zioten bezala.

Zu zara. Hori da egia.
Maitasun osoz.
Aita.
 

Eskutiz originala ingelesez

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. 100% Eusko label: azkeen urteetako ezinbesteko euskal laburmetraiak | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] hasi baino lehen, orain aste batzuk aipatu nizuen Scorsesek bere alabari idatzitako eskutitzaren zati bat ekarri nahiko nuke hausnarketa…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA