Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Dokumentalak » Aho zabalik uzteko moduko 20 dokumental ilun eta sinestezin
Abu12 6

Aho zabalik uzteko moduko 20 dokumental ilun eta sinestezin

Atalak: Dokumentalak, Gomendioak

Fear copia
Orain hilabete batzuk “Azken hamarkadako ezinbesteko dokumentalen” zerrenda batekin aritu nintzen, beraz ez errepikatzearren hortik kanpo dauden dokumentalak aipatuko dizkizuet gaurkoan. Sekulako lan pila aurki ditzakegu eta ia egunero aritzen naiz sarea goitik behera miatzen bitxikeria edo ekoizpen harrigarrien bila. Ez naiz inoiz nekatuko, zuei dokumentalen munduan murgiltzearen ahalegina egiten. Ezin duzue imajinatu ere egin zer nolako harri bitxiak topa ditzakezuen, irudikatu ezinak diren gai eta istorioak jorratuz. “Azken hamarkadako ezinbesteko dokumentalak”  eta Azken hamarkadako ezinbesteko dokumentalak (bigarren zatia)ren ostean, gaurkoan: Aho zabalik uzteko moduko 20 dokumental ilun eta sinestezin; bai istorioarengatik, bai kontatzeko moduagatik edo baita bertan azaltzen diren protagonista xelebre, nazkagarri, krudel, beldurgarri, sinestezin eta harrigarriengatik; hori bai, ohar gisa, gehienek gai eta irudi gogor eta lazgarriak dituzte, beraz ongi irakurri sinopsia ikusten hasi baino lehen.

Triumph des Willens 

( 1935, Leni Riefenstahl)
 
3123Triumph_des_Willens
 
Hasteko Leni Riefenstahli (zuzendaria) buruzko lerro batzuekin hasi nahiko nuke.  Berta Helene Amalie “Leni” Riefenstahl (1902ko abuztuaren 22 – 2003ko irailaren 8) Alemaniako atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria izan zen, haren filmen estetikarengatik eta zinemagintzan emandako aurrepausoengatik ezaguna. Haren lan ospetsuenak Nazi Alderdiaren aldeko dokumentalak dira . Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, zinema industriak arbuiatu zuen. Hori dela eta, Leni Riefenstahlek argazkilaritzari ekin zion.
 

Bundesarchiv_Bild_152-42-31,_Nürnberg,_Leni_Riefenstahl_mit_Heinrich_Himmler

Leni Riefenstahl kamerarekin frogak egiten


 
Dokumental konkretu honetara saltoz eginez gero; Alemania, 1934. Hitler orain urte bete iritsi da boterera. Nuremberg hirian alderdi nazionalsozialistak garaipenaren ospakizunekin dihardu. Ikus ditzakegun irudiak nazien aldeko propagandatzat hartu genitzake. Bertan, beraien arraza eta pentsatzeko modua goresten baita. Oilo ipurdia jartzeko modukoa.
 
 

Interview with a Cannibal


1981eko uztailaren 13a, bere bi maletak hartuta, Issei Sagawa izeneko japoniar batek Boulogneko basoetarako bidea hartu zuen, Pariseko kanpoaldean kokatua dagoen parke bat. Maleta horien barruan, bere klasekide baten gorpu zatikatua zegoen. (Sagawak hiru egun lehenago tiroz hil eta bere gorpuaren zati batzuk jan zituen Renée Hartevelt izeneko emakume Holandarra.)
Segituan atxilotu zuten. ” Jateko helburuarekin hil dut” esan omen zuen Isseik txostenen arabera. Reneeren gorputz zatiak  hozkailu barruan aurkitu zituzten.
sagawa_023
Sagawa garun gaixotasuna zuela adierazi zuten, epaiketa baten egoteko gai ez zegoela esanez. Parisen espetxeratu zuten baina oso epe motzerako , frantziarrak nekatu egin baitziren “emakume jalearen” gastuak ordaintzeaz eta deportatua izan zen segituan. Hutsune legal arraro batzuen ostean eta txosten psikiatriko xelebre bat eta gero, mediku japoniarrek “ez du garuneko gaixotasunik, baina deabruak hartuta zegoela” adierazi zuten.
1986ko abuztuaren 12an, Sagawa Tokioko ospitale psikiatrikotik atera zen. Geroztik aske bizi da.
 
 

Zoo

( 2007, Robinson Devor)
r3jJDHe7YDV69af5WW2uVPNZekh
Mr. Handsen istorioa, zaldi batekin zituen ihesaldi-sexualak zirela eta Seattlen hil zena. Hortik aurrera Robinson Devor zuzendaria, zoofiloen mundu sekretuan murgiltzea erabakitzen du. Bai kontatzeko moduagatik eta baita gaiarengatik, ZOO oso proposamen erradikala da. Benetako pertsonetan oinarriturik dago baina aktoreengatik interpretatuak, fikziozko dokumental antzeko bat sortuz.
 
 
 

Earthlings

( 2005, Shaun Monson)
earthlings-poster1
Joaquin Phoenix narratzaile lanetan azaltzen den dokumental gogor honen efektua, izugarria izan da jende askorentzat, bizitza aldatzearen punturaino (edo behintzat bizitza ikusteko modua). Ezkutuko kamerak erabiliz gaur egungo gizartean, animaliek jasaten dituzten egoera latz eta gogorrak salatzen ditu, 5 ataletan zatituz: maskotak, elikadura, larruak, entretenimendua eta esperimentazioa. Oso irudi gogorrak azaltzen dira bertan eta pertsonalki izugarri kosta zitzaidan dokumental osoa ikustea, edo behintzat begirada pantailatik kendu gabe.
 

 

Workingman’s Death

( 2005, Michael Glawogger)
working_hg
Donasseko meatzari Ukraniarrak: ikatzaren bila erortzear dauden lurrazpiko zulo ilunetatik arrastaka dabiltzan “ilegalak”. Indonesian, sufrezko saskiak gora eta behera eramaten dituzten pertsonak. Port Harcourt, Nigeria: Duintasunez xoxa batzuk irabazteko, egunero odol bainuak ematen dituzten larrutzaile afrikarrak. Azken finean, mende hasiera honetan egiten diren lan arriskutsu eta gogorrenak salatzen dituen dokumentala. Beldurgarria eta latza.
 
 
 

 A lomos de la bestia

( 2011, Jon Sistiaga)
la-bestia-tren
Piztia (“la bestia”): Mexiko gurutzatu eta Estatu batuerara iristeko asmoz , egunero ehunka erdialdeko amerikar igotzen diren trena . Helmugara iritsi baino lehen, askok bizia galtzen dutelarik.
 
 
 

The suicide forest

(2010)

 
Urtean 100 pertsonatik gora aukeratzen dute Japonian kokatzen den baso hau, buruaz beste egiteko. Nahikoa da Aokigahara basoaren landaretzan metro batzuk barneratzea hilketa masiboen seinaleak aurkitzeko : hezurdurak arroparekin, urka sokak lurrean botata, agurtze eskutitzak eta abar. Hainbeste gorpu aurki daitezke bertan, Yakuzek arloteei dirua ematen dietela bertara joan eta hildakoei lapurreta egiteko.
bosque_suicidios_japon
jyukai

 
 
 

The iceman tapes

(1992)

Richard “The Iceman” Kuklinski (1935ko apirilaren 11 – 2006ko martxoaren 5a) epaitutako eta zigortutako hiltzailea izan zen. Atxilotutakoan aitortu zuenez, guztira 200 pertsona baino gehiago hil zituela adierazi zuen, haietako batzuk ageriko motiborik gabe, teknika hobetzearren edo modu berri bat probatzearren.
New Yorkeko mafiako giroan parte-hartze garrantzitsua izan zuen Kuklinskik hainbatetan. Jaso zuen kontratu oro burutu zuela, oztopoak oztopo, aldarrikatzen zuen. “The Ice Man” (Izotzezko Gizona) ezizena zuela, mafiako hainbat familiarentzat lan egin zuen. Izan ere, jatorri poloniarra edukita, ezin izan zen inongo familiako kide bihurtu, eta, ondorioz, guztiek berau kontratatzeko eskubidea zeukaten. Honela, Carmine Galante eta Paul Castellano mafiaburuen hilketan parte hartu zuen.

 

 
 

Bulgaria´s abandones children

( 2007, Kate Blewett)
Bulgaria’s Abandoned Children
OSO gogorra, latza eta hondagarria. Kate Blewett eta BBC telebista kateak Mogilino (Bulgaria) izeneko herrixkarako bidea hartu zuten dokumental hau grabatzeko. Bertan Mogilino Social Care Home izeneko umezurtz-etxe bat aurkitzen da. 75 ume inguru “bizi” dira bertan, minusbaliotasun eta malformazioak direla eta bere gurasoengatik utziak.
Ume hauek, urteak daramatzate ohean etzanda, askok ez dakite ibiltzen, sekula inork ez dietelako eskua eman ohetik laguntzen altxatzeko. Ez dakite hitz egiten, inor ez delako kezkatu ere egin erakusten. Ez dakite idazten, irakurtzen. Lurretik arrastaka dabiltza eta hezurrak guztiz malformatuak dauzkate. Gauez giltzapean uzten dituzte, inongo medikuren arretarik jaso gabe, beraien “zaintzaileak” lotara lasai-lasai doazen bitartean.
 

Jesus camp

( 2006, Heidi Ewing, Rachel Grady)
jesuscampservices
 
Umeentzako kristau kanpamendu bati buruzko dokumentala, Ipar Dakotan kokatua. 6 urteko umeei ” jaungoikoaren armadaren soldadu kristau” izaten irakasten dietena. “Jaungoikoaren kanpamendu” hauetan, milioka umeei, kristautasun ebanjelikoa irakasten diete “kristorentzat Amerika konkistatu” dezaten eta estatu batuetako etorkizun politikoaren parte izan daitezen.
Dokumental honetan, “Kids on Fire” izeneko kanpamendura doazen 3 umeren esperientzietan oinarrituz (Levi 12 urtekoa, Tory 10 eta Rachel 9), kontakizun gordin eta harrigarria ikus dezakegu. “Aztiak jaungoikoaren etsaiak dira. Harry potter biblian azalduz gero, heriotz zigorrera kondenatua izango zen”
 
 
 
 

There´s something wrong with Aunt Diane

( 2011, Liz Garbus)
wrong-way-crash-2009jpg-7324c9fc401a27b7
Diane Schulerren erruz eragindako kotxe istripu batean 8 pertsona hil ziren. HBO ekoizturiko dokumental honetan bere bizitza aztertzen du eta istripu honen arrazoiak ulertzen saiatu.
 
 
 
 

Honest Man: The Life of R. Budd Dwyer

( 2010, James Dirschberger)

hqdefault

 
Robert «Budd» Dwyer (St. Charles, Misuri, 1939 – Harrisburg  1987), politikari amerikarra.  Prentsaurreko bat  zuzenean (eta telebistan)  ematen ari zela, bere buruaz beste egiteagatik ezaguna.
 
 
 

Talhotblond

( 2009, Barbara Schroeder)

talhotblonde

 
Interneten bidez hiru pertsonen artean sorturiko maitasun “istorioa” (eta zerbait gehiago…) azalarazten duen dokumentala.
 
 
 

The Hammer Maniacs

Dnepropetrovsk (1)

 Dnepropetrovskeko “maniakoak” edo “3 Guys 1 Hammer” bezala ezagutzen diren 19 urteko 3 mutil. Hilabete batean 21 pertsona hil zituzten, mailu bat erreminta nagusia zutelarik. Telefono mugikorrarekin grabatzen zituzten ekintza guztiak eta hori gutxi balitz biktimen hiletetan azaltzen ziren.
 
 
 

Cropsey

( 2009, Barbara Brancaccio, Joshua Zeman)
cropsey_web
Orain urte batzuk, Estatu batuetako Staten island hirian bizi ziren gurasoek, umeak etxetik ez irteteko munstro bati buruzko elezahar bat asmatu zuten. 80 garren hamarkada hasieran ordea, kondaira hau egi bihurtu zen, umeak desagertzen hasi baitziren.
 

 
 
 
 

Just Melvin: Just evil

( 2000, James Ronald Whitney)
0
Zuzendariaren familiari buruzko dokumental beldurgarria, hiru belaunalditan zehar alkoholismoa eta intzestua protagonistak direlarik.
 
 
 

Louie Theroux Behind Bars

( 2008, Stuart Cabb)
_44347110_bars.416
Louis Theroux kazetari ospetsua San Quintineko kartzelan barneratzen da, Kaliforniako zaharrena eta segurtasun neurri zorrotzenak dituena. 2 asteetan zehar Theorux, kriminal arriskutsuenekin elkarbiziko da.
 
 
 

Catfish

( 2010, Henry Joost, Ariel Schulman)
top2010-catfish
Ezinbestekoa dokumental hau ikusterakoan  zerri buruz doan zehazki ez jakitea; oso orokorrean: Nev 24 urteko argazkirali bat, Abby ezagutzen du internet bidez, Michiganen bizi den 8 urteko neska bat.
Hasiera batean adiskidetasun eta amodio istorio bat ikusten ari garela diruedien harren, ezusteko biraketa bat sortuko da suspense/thriller generoko dokumental bihurtzen delarik. Dokumental faltsua edo benetako istorioa?
 
 
 

Tabloid

(2010, Errol Morris)
tabloid1
Joyce McKinneyren istorioa kontatzen digun dokumentala. 70garren hamarkadan maite zuen gizona bahitzeko asmoz, estatu batuetatik Ingalaterrara bidaiatu zuen emakumea. Etxola batera eraman eta lotu ostean sexua praktikatzen jardun zituen hainbat egun.
Baina hau istorioaren hasiera besterik ez da: talde-prostituzioa, txakurren klonazioa, hainbat ihesaldi eta abar baitaude.
 
 

No es pais para mujeres

( 2014, Jon sistiaga)
fotonoticia_20140206144243_644
Emakumeek Indian “bizi” duten egoera lazgarria salatzen duen dokumentala. 2013an orduro, emakume bat hilik azaldu zen eta  20 minuturo bortxatua.

 
 

6 Iruzkin

  1. Kirikiño | 2014-08-12 at 9:07

    puf!! izugarriak aipamen guztiak…

    Reply
    • gizagirre | 2014-08-12 at 9:08

      bai halaxe da, eta gogorrak.. 🙁

      Reply
  2. Ander | 2014-08-12 at 9:41

    Asko ez ditut ikusi eta apuntatu ditut. Bestalde, ez dakit “dokumental” generoan sartzen diren baina, adibidez, Van Der Keuken, Akerman, Marker, Benning, Hutton eta Heise-ren zenbait pelikula gehituko nituzke

    Reply
    • gizagirre | 2014-08-12 at 10:17

      aportazio bikaina Ander!!! mil esker!

      Reply
  3. Aitor | 2014-08-13 at 7:19

    Nik “The act of killing” faltan botatzen dut. Indonesian komunistak hil zituzten tipoak dira protagonistak.

    Reply
    • gizagirre | 2014-08-14 at 6:48

      Mil esker idazteagatik!! hasieran komentatu dudan bezala, orain arte aipatu ez ditudan dokumentalak bakarrik erantsi ditut. THE ACT OF KILLING ( guztiz ados, ezinbestekoa), orain aste batzuk aipatu nuen http://www.argia.eus/blogak/gaizka-izagirre/2014/07/01/udarako-igandeak-freskatzeko-6-film-6-telesail-eta-6-dokumental/ eskerrik asko!! ;D

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA