Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Abu27 0

Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

Atalak: Albisteak, Film laburrak, Pelikulak

f1_4348
Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten ekoitzitako lau lanek osatuko dute film sorta.

Bi estreinaldiak Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, eta saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat.

ATEAK ZABALDUZ

(JUANMI GUTIÉRREZ)

img_19179

Oarsoaldeko OKUPA mugimenduari buruzko dokumentala. Herri-imajinarioak OKUPA mugimenduarekin lotzen dituen estereotipoen atzean errealitate konplexu bat dago; gure irudipenen arabera historiak baztertuta zeuzkan ideologia eta bizimodu batzuetara atzera egitera garamatzan errealitate aberatsa.

FIVE DAYS TO DANCE

(RAFA MOLÉS, PEPE ANDREU)

fp_622005
Goiz batean, dantzari bikote bat institutu bateko ikasgela batean agertuko da. Astelehena da eta nerabeei agertokira igo eta dantzatzeko bost egun dauzkatela iragarriko diete. Aste bat gauzak aldatzeko. Epea laburra da, baina erronka, handia: munduak geldiarazten gaituenean, pertsonak mugiaraztea. Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dira koreografoak. Gizona, herbeheretarra; emakumea, donostiarra.
 
 

I AM HAITI

(RAÚL DE LA FUENTE)

img_19181 (1)

Mundu mailako estreinaldia
Haitin, zonbifikazio-sistema bat dago. Diotenez, zerbait gertatzekoa bada benetan gertatuko da eta inork ezin du eragotzi. Celeur artista buduaren inspirazioaz baliatzen da bere eskulturak sortzeko. Karibeko uharte horretako errealitate konplexuaren islak dira.
 
 

LANTANDA

(GORKA GAMARRA)

fp_623510_5996

Mundu mailako estreinaldia
Kreolera da Ginea Bissauko herritar gehienek erabili ohi duten hizkuntza. Hala ere, ez da hizkuntza ofiziala. Hainbat belaunalditako musikari eta idazleek beren hizkuntza aukeratzeko arrazoia azalduko dute, beren lanen bitartez.

NOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN)

(OSKAR TEJEDOR)

fp_621922_1

Biarritzeko Malandain Balletak koreografia berria estreinatuko du, Versalleseko jauregian, Euskadiko Orkestrak zuzenean interpretatutako musikarekin. Dokumentalak obra berri honen prestaketa jasoko du, ballet konpainia baten eta orkestra sinfoniko baten sorkuntzaren egunerokoaren barruko jarraipena eginez, ikusleak ezagutzen ez duen alderditik: giza-alderditik.

SEÑALES DE VIDA: NÉSTOR BASTERRETXEA(BIZI SEINALEAK: NÉSTOR BASTERRETXEA)

(GENTZANE MARTÍNEZ DE OSABA, ALEXANDER GARCÍA DE VICUÑA)

fp_623773

Néstor Basterretxea artista polifazetikoaren bizitzari eta lanari buruzko dokumentala da. Bidaia horretan, bere izaera eta lan-molde berezia ezagutuko ditugu, baita XX. mendeko kulturan eta arte garaikidean izan duen eragina ere.

Kimuak katalogoko film laburrak

Zinemira sailaren barruan, era berean, 2014ko Kimuak katalogotik aukeratutako film labur sorta bat ere izango da. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko ekimena da, eta bere helburua urteko film labur nabarmenenak zabaltzea da. Kimuak sortak, aurten, zazpi film labur barne hartuko ditu.
Film labur horietako hiru, gainera, Zabaltegi sailean ere emango dira: Koldo Almandozen Hubert le Blonen azken hegaldia / The Last Flight Of Hubert Le Blon, Asier Altunaren Soroa eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen.

ANÓMALO (ANOMALOA)

AITOR GUTIÉRREZ
Hiru agurek une dibertigarriak igarotzen dituzte beren prismatikoekin kiroldegi bateko igerileku estalitik emakume bat zelatatzen. Igerilekuko beiratea beren ezkutua da, eta, aldi berean, begiratokia. Baina gaur gauean, Luis, Darío eta Pedro atzera bueltarik ez duen gertaera baten lekuko izango dira.

DON MIGUEL

KOTE CAMACHO
Eugenio, aizkora eskuetan duela, Don Miguelen botikan agertuko da, zorionez gainezka. Azken honek paper batzuk sinatzea nahikoa da bankuak Eugeniori eskatu duen dirua mailegatzeko. Baina sinatu eta Eugenio pozik utzi beharrean, Don Miguelek tratu bat proposatuko dio.

HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LAST FLIGHT OF HUBERT LE BLON

KOLDO ALMANDOZ
Umetan sorgin-orratzekin amestu zuen eta bere ametsa beteta hil zen motor arloko aitzindari baten istorioa.

SAILOR’S GRAVE (MARINELAREN HILOBIA)

VUK JEVREMOVIC, CARLOS SANTA, CECILIA TRASLAVIÑA, JUAN CAMILO GONZÁLEZ, JOSÉ BELMONTE, ISABEL HERGUERA, WANG LIMING, CHENG KEMEI, RICHARD REEVES, KOLDO ALMANDOZ
Naufragio baten laztura, ahaztutako itsasargi baten kanpaiak eta itsasoaren joan-etorria baliatu dira itsasoaren inguruko ipuin hau osatzeko. Sailor’s Grave tailer baten emaitza da. Hain zuzen ere, hilotz dotorearen jolasean oinarritutako lan-metodoa jarraitzen da, hau da, sortze-mekanismo kolektibo batean datza eta parte-hartzaileek batak bestearen marrazkiak manipulatzen dituzte, modu horretara intuiziozko eta ezusteko narrazio bat osatuz.

A SERIOUS COMEDY (KOMEDIA SERIO BAT)

LANDER CAMARERO
Iraq Short Film Festival-eko zuzendari Nizar Rawi-k,komedia bat egitea erabakitzen du, bere jaialdian genero honetako ezer aurkezten ez dela eta gogaituta. Honekin, bere herrialdean komediaren produkzioa sustatzeaz gain, munduak irakiarrei buruz duen irudia aldatu nahi du.

SOROA

ASIER ALTUNA
Lur elkorra, eguzkia, haizea. Prozesio batek zeharkatuko du paisaia. Haien otoitzen oihartzunak euria ekarriko du.

ZARAUTZEN EROSI ZUEN

AITOR ARREGI
Mireni, kafea ordaintzerakoan, askotan txandapasa egiten diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzen denean, ez da beste behin etsipenean erortzeko prest egongo.
 
 
 

Euskal ekoizpenak aurtengo Zinemaldian:

  • DIXIE ETA MATXINADA ZONBIA, Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendua (Belodromoa)
  • UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDÍA / VASCONIAKO HISTORIA BAT: EUSKALDUNTZE BERANTIARRA, Josu Venerok eta Alberto Santanak zuzendua (ETB-ren Gala)
  • HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LAST FLIGHT OF HUBERT LE BLON, Koldo Almandozek zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)
  • LASA ETA ZABALA / LASA Y ZABALA, Pablo Malok zuzendua (Sail Ofiziala – Lehiaketaz kanpo)
  • LOREAK, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua (Sail Ofiziala)
  • NERUA, UN VIAJE A LA ESENCIA, Iván Miñambres Urquijok zuzendua (Culinary Zinema)
  • SOROA, Asier Altunak zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)
  • LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS, Roberto Castónek zuzendua (Zuzendari Berriak)
  • TXIPIRONES EN SU TINTA (TXIPIROIAK BERE TINTAN), Xabier Gutiérrez Marquezek zuzendua (Culinary Zinema)
  • ZARAUTZEN EROSI ZUEN, Aitor Arregik zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)

 

Erabat edo zati batean euskarazkoak diren filmak
  • ATEAK ZABALDUZ, Juanmi Gutiérrezek zuzendua (Zinemira)
  • DIXIE ETA MATXINADA ZONBIA, Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendua (Belodromoa)
  • UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDÍA / VASCONIAKO HISTORIA BAT: EUSKALDUNTZE BERANTIARRA, Josu Venerok eta Alberto Santanak zuzendua (ETB-ren gala)
  • HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LAST FLIGHT OF HUBERT LE BLON, Koldo Almandozek zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)
  • LASA ETA ZABALA / LASA Y ZABALA, Pablo Malok zuzendua (Sail Ofiziala – Lehiaketaz kanpo)
  • LOREAK, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua (Sail Ofiziala)
  • NOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN), Oskar Tejedorrek zuzendua (Zinemira)
  • LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS, Roberto Castónek zuzendua (Zuzendari Berriak)
  • ZARAUTZEN EROSI ZUEN, Aitor Arregik zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)

 

Euskarara bikoizturiko haurrentzako filmak (Zineuskadiren parte hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren baitan)
  • ERNEST & CELESTINE, Benjamin Rennerrek eta Stéphane Aubierrek zuzendua
  • FRIENDS: MONONOKESHIMA NO NAKI / FRIENDS: NAKI ON THE MONSTER ISLAND (FRIENDS – ABENTURA MUNSTROEN UHARTEAN), Takashi Yamazakik zuzendua
  • KON-TIKI, Joachim Roenningek eta Espen Sandbergek zuzendua
  • THE NUT JOB (HURRAK ETA LAPURRAK), Peter Lepeniotisek zuzendua
  • TARZAN, Reinhard Kloosek zuzendua
  • WALKING WITH DINOSAURS (DINOSAUROEN ARTEAN), Barry Cookek eta Neil Nightingalek zuzendua
  • L’EXTRAVAGANT VOYAGE DU JEUNE ET PRODIGIEUX T. S. SPIVET / THE YOUNG AND PRODIGIOUS T. S. SPIVET (GAZTE HARRIGARRIA, T.S. SPIVET), Jean-Pierre Jeunetek zuzendua

 

Euskarazko azpitituluak dituzten beste sail batzuetako filmak
PERLAK
  • BANDE DE FILLES / GIRLHOOD, Céline Sciammak zuzendua
  • CATCH ME DADDY, Daniel Wolfek zuzendua
ZABALTEGI
  • CHALLAT TUNES / CHALLAT OF TUNIS, Kaouther Ben Haniak zuzendua
  • FELICE CHI È DIVERSO / HAPPY TO BE DIFFERENT, Gianni Ameliok zuzendua
  • IM KELLER / IN THE BASEMENT, Ulrich Seidlek zuzendua
  • RED ARMY, Gabe Polskyk zuzendua
ZINEMIRA
  • FIVE DAYS TO DANCE, Rafa Molések eta Pepe Andreuk zuzendua
  • NOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN), Oskar Tejedorrek zuzendua
CULINARY ZINEMA
  • FOODIES, Thomas Jacksonek, Charlotte Landeliusek eta Henrik Stockarek zuzendua
  • LITTLE FOREST – NATSU & AKI / LITTLE FOREST – SUMMER / AUTUMN, Junichi Morik zuzendua
  • RECIPE, Erick Khook zuzendua
  • SOUL OF A BANQUET, Wayne Wangek zuzendua
SAVAGE CINEMA
  • ON ANY SUNDAY – THE NEXT CHAPTER, Dana Brownek zuzendua
  • VALLEY UPRISING, Nick Rosenek eta Peter Mortimerrek zuzendua
DOROTHY ARZNERREN ATZERA BEGIRAKOA
  • ANYBODY’S WOMAN
  • CHRISTOPHER STRONG
  • DANCE, GIRL, DANCE
  • MERRILY WE GO TO HELL
  • NANA
  • THE BRIDE WORE RED
EASTERN PROMISES ATZERA BEGIRAKOA
  • DOM / THE HOUSE, Zuzana Liovak zuzendua
  • IZTOCHNI PIESI / EASTERN PLAYS, Kamen Kalevek zuzendua
  • KLASS / THE CLASS, Ilmar Raagek zuzendua
  • LOST AND FOUND – SIX GLANCES OF A GENERATION, Stefan Arsenijevicek, Nadezhda Kosevak, Mait Laasek, Kornél Mundruczók, Jasmila Zbanicek eta Cristian Mungiuk zuzendua
  • NIČIJA ZEMLJA / NO MAN’S LAND, Danis Tanovicek zuzendua
  • SALA SAMOBÓJCÓW / SUICIDE ROOM, Jan Komasak zuzendua

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA