Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Dokumentalak » Aurtengo Zinemaldira joateko 25 proposamen
Ira10 0

Aurtengo Zinemaldira joateko 25 proposamen

Atalak: Dokumentalak, Gomendioak, Pelikulak, Zinemaldia 2014

festival_san_sebastian copia

Egun batzuk besterik ez dira falta aurtengo Zinemaldirako eta hasi gara pixkanaka zer ikusi dezakegun pentsatzen. Urtero bezala, sail desberdinak aurki ditzakegu: Ofiziala, Zabaltegi, Perlak, Zuzendari berriak eta abar. Aldez aurretik gomendioak egiteko garaian konplikatua izan daiteke, gehienetan loteria antzeko bat izaten baita. Zinemaldiaren xarma horietako bat, ezezagunak diren film eta ekoizpenetan murgiltzea da, ezusteko maisulanak aurkitu baititzakegu, baina baita film nekagarri eta aspergarriak.
Aurten ez duzula “arriskatu” nahi? orduan zurea, “PERLAK” saila da. Espainian argitaratu gabeko urteko film luze nabarmenen aukeraketa. Sail honetako filmek kritikaren txaloak nahiz sariak jaso dituzte nazioarteko beste zinemaldi batzuetan.  Ideia bat egiteko, azken urteetan sail honetan ikusi ahal izan ditugun filmak: Inglorious Basterds, Gravity, Argo, Children of men, Prisoners, Little miss sunshine, Babel eta abar. Bestalde esan behar da,  film guzti hauen ibilbide komertziala askoz luzeagoa dela (batzuk Oskar sarietara iritsi dira), eta ziur, zinema aretoetan ikusteko aukera izango ditugula.
Beraz nire gomendioa sail guztien arteko “popurri” bat egitea, hau da, film ezezagunak hartu, perlak saileko pare batekin nahastu, eta beste sail desberdinekoekin  batera zuen  zerrendatxo  bat osatzea. Eginkizun horrekin laguntzeko, hementxe nire proposamenak:

 

The Drop

(Michaël R. Roskam)
banner-the-drop-drop_film_1
James Gandolfini aktoreak hil baino lehen egin zuen azkeneko filma eta Michaël R. Roskam zuzendariaren bigarren lana ( aurrekoa Bullhead gomendagarria). Mystic River eta Gone baby gone egilearen liburu berrian oinarritua.

En chance til / A Second Chance

(Susanne Bier)
A Second Chance Movie Pic
Susanne Bierrek (2011n, Oscar saria irabazi zuen, Hævnen filmarekin) eta Anders Thomas Jensenek egoera sinesgaitzei aurre egin behar dieten pertsona arrunten inguruko istorio hunkigarria aurkeztuko digute.
 
 

Autómata

(Gabe Ibáñez)
antonio-3
Zientzia fikziozko istorioa, etorkizun hurbilean kokatua. Bertan, Antonio Banderasek Jacq Vaucan ROC enpresa zibernetikoko aseguru-agentearen rola antzezten du. Segurtasun-protokoloak urratu dituzten automatekin lotutako kasu arraro batzuk ikertuko ditu.
 
 

La isla mínima

(Alberto Rodríguez)

La-isla-mínima-2

Alberto Rodríguezek (Grupo 7) berriz ere zinema beltzari heldu dio istorio honekin. Ideologikoki aurkakoak diren bi poliziei espedientea irekiko diete eta paduretako herri urrun batera, bi neraberen desagerketa ikertzera zigortuko dituzte.

 
 

Haemu / Haemoo

(Shim Sung-bo)
Haemoo
Benetako itsas abenturak oinarri dituen kontakizuna. Legez kanpoko etorkinak garraiatzen dituen arrantza-ontzi baten ahaleginek sekulako hondamendia eragingo dute, tripulazioa erotzerainokoa, hain zuzen.
 

Loreak

(Jon Garaño, Jose Mari Goenaga)
safe_image.php
Sail ofizialean Euskaraz lehiatuko den lehen filma. Hiru emakumeren inguruko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak hiru bizitza desberdinetan izango duen eragina. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak azaleraziko dizkiete.
 
 

Lasa eta Zabala

(Pablo Malo)
img_19026
Lasa eta Zabala euskal errefuxiatuak bahituak, torturatuak eta erailak izan ziren1983. urtean. Hamabi urte geroago, Iñigo eta Fede abokatuak, hiltzaileak identifikatuak izan daitezen nahi dute, euren usteak, baita biziak ere, jokoan jarriz.
 
 

Red Army

(Gabe Polsky)
RedArmy-2014-1
Dokumental honen aztergaia Sobietar Batasuna eta haren kirol-historiako dinastia loriatsuena da: Armada Gorriaren hockey taldea.
 

Magical girl

(Carlos Vermut)
Magical-Girl1-e1406210701640
Carlos Vermut (Diamond Flash) zuzendariaren film berria. Pertsonaia sorta bat xantaia ilunen sare batean harrapatuta geratuko dira, non sena eta arrazoia tragikoki borrokatuko diren.
 
 
 

Escobar: Paradise Lost

(Andrea Di Stefano)
nt_14_paradise-lost-1
Nick Kolonbiara doa da anaia bisitatzera , ezustean  María izeneko neska gazte eder batez zeharo maiteminduko da. Dena ezin hobeto doakiola dirudi,  neskaren osaba ezagutzen duen arte: Pablo Escobar…
 
 

20,000 Days on Earth

(Iain Forsyth, Jane Pollard)
exclusive-poster-for-nick-cave-s-20000-days-on-earth-166021-a-1406180668-470-75
Drama eta errealitatea bateratzen ditu, Nick Cave musikari eta nazioarteko kultur ikonoaren bizitzako fikziozko 24 orduetan.
 
 

 The Disappearance of Eleanor Rigby

(Ned Benson)
EleanorRigby_FirstPic_Small_zpsd2ec07aa
Eleanor eta Conor oso maiteminduta daudela dirudi, baina ezusteko batek harremanari eragingo dio.
 
 
 

Futatsume no mado / Still the Water

(Naomi Kawase)
TNX-4007-still_the_water
Naomi Kawaseren fim berriak 16 urteko gazte baten istorioa kontatzen du. Kaikok, gorpu bat ikusten du itsasoan. Bere lagun Kyokoren batera aurkikuntza misteriotsu hori argitzen saiatuko dira.
 

Kis uykusu / Winter Sleep

(Nuri Bilge Ceylan)

Kis-Uykusu-2

Aydinek Anatoliako hotel txiki bat gobernatzen du. Babesleku bat da, baina baita erresuminak sutuko dituen irteerarik gabeko toki bat ere. Canneseko zinema-jaialdian Urrezko Palmorria irabazi zuen.

Mommy

(Xavier Dolan)
mommy1
Xabier Dolanek Cannesko zinema-jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia lortu du film honekin. Hiperaktibitatea daukan hamabost urteko seme arazotsuaz arduratu behar duen alargun baten istorioa da.
 

Relatos salvajes

(Damián Szifrón)
postedin-image-9062
Berdintasun ezak, bidegabekeriak eta bizi dugun munduaren exijentziak estresa edo depresioa eragiten diote jende askori. Batzuk lehertu egiten dira. Haien inguruko filma da honakoa.
 
 

The Salt of the Earth

(Wim Wenders, Juliano Ribeiro Salgado)

the-salt-of-the-earth

Sebastião Salgado argazkilariaren bizitza eta lana azken bidaietan lagun izan zuen semeak, Julianok, eta argazkilari eta zinemagile ere baden Wim Wendersek ezagutaraziko dizkigute.
 
 

Boyhood

(Richard Linklater)

boyhood-poster

Urteko pelikula onenaren 2014ko FIPRESCI Sari Nagusia Richard Linklaterren “Boyhood”-ek jasoko du. Fikziozko drama, aktore-talde berarekin hamabi urtez filmatua. Pelikulak Masonen ibilbidea jasotzen du, sei urte dituenetik hamarkada bat baino gehixeago igaro arte. Tarte hori aldaketaz, lekualdaketaz eta eztabaidaz beteta dago, hainbat ikastetxe ezagutuko ditu, lehenengo maitasun-kontuak…

Valley Uprising

(Nick Rosen, Peter Mortimer)
Stone-Masters
Yosemite bailarako eskalatzaileek irudikatu zuten kontrakultura amerikarrari buruzko istorio handia.
 
 

Güeros

(Alonso Ruizpalacios)
20142287_2_IMG_FIX_700x700
Tomás nerabeak, anaiak eta haren lagun minak lagunduta, Mexiko Hirian bidaia bat egingo du, Bob Dylani negar eginarazi zion Epigmenio Cruz rock-izar mitikoaren bila.
 
 

La tercera orilla

(Celina Murga)
52fa74cc8d939_510x339
Nicolás gaztea hiri txiki batean bizi da,  ama eta anaiarekin. Aita berriz ere bere bizitzan agertzean, bien artean tirabirak sortuko dira.
 

Im Keller / In the Basement

(Urich Seidl)
53d1fcc3513a3_b
UIrich Seidl zuzendariak, Veneziako zinemaldian aurkeztu zuen lan berria. Austriarrek beren sotoekin daukaten harremana deskribatzen saiatzen da eta  soto horien berezitasunak definitzen ere.
 
 

Negociador

(Borja Cobeaga)
fotograma-de-negociador-de-borja-cobeaga-600x350
Manu Aranguren ETArekiko negoziazioetan Espainiako Gobernuaren mintzaide gisa aritzen den euskal politikaria da. Laster ikusiko denez, ez da ekintza serio eta ondo pentsatua; alderantziz, kasualitateek, akatsek edo gaizki-ulertuek baldintzatuko dute elkarrizketa.
 
 

El último adiós de Bette Davis

(Pedro González Bermúdez)
bette
Dokumentalean, aktoreak 1989ko Donostia saria jasotzeko  egin zuen bisita berregiten da. Zinemaldiaren historiako kondaira handietako bat da.
 
Eta denbora izanez gero (hori izaten da arazoetako bat) azken bi proposamenak. Oso interesgarriak urtero antolatzen dtuzten “Atzera begirako tematikoak” , kasu honetan:
 

 Eastern Promises


Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua 50 filmetan da aurten 62. Zinemaldiak eskainiko duen atzera begirakoaren izenburua. Zikloak Bigarren Mundu Gerra ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziren herrialdeetan 2000. urtetik hona ekoitzitako zinema eskainiko du. Haren bitartez zinematografia horien sormen-aberastasuna ezagutuko dugu, baita azken hamarkadako talentu berriak ere. Hala, aurreiritzi eta estereotipo guztiak baztertzea lortu nahi dugu, eta herrialde horietako errealitatera hurbiltzea, bertakoen eskutik.
 
 

Dorothy Arzner


 
Dorothy Arzner (1897-1979) Hollywoodko urrezko aroan zuzendari gisa ibilbide profesionala egitea lortu zuen emakume bakarra izan zen. Ez da halako besterik egon AEBetako zinemaren historian. Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak omenaldia egin nahi dio Arznerren lanari. Arzner aitzindaria izan zen emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean, eta bere estilo eta nortasun bereziak ospe handia eman zioten Hollywoodko estudio-sistemaren barruan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA