15 maisuak: Gaur egungo zuzendari onenak
Historiako zuzendari onenen zerrenda egin beharko bagenu, bertan: Hitchcock, Billy Wilder edo Ford bezalako izenak sartuko genituzke. Ikusleen artean izen bat aukeratzeko esango banu, ziur portzentaia oso altu batek Kubrick aukeratuko lukeela. Baina gaurkoan, jardunean dauden zuzendari onenen zerrenda egitea tokatzen da, gaur egungo 15 maisu horiek nortzuk diren azaltzea. Esan beharrik ez dago, zerrenda oso subjektiboa dela, beraz zuen gustokoenak beheko iruzkinean gehitu ditzakezue.
–ez daude lehentasunen arabera sailkatuak, besterik gabe 15ak aipatuko ditut-
1.David Fincher
Momentu honetan, mundu mailan dagoen zuzendari onena ez bada, bost onenen artean dagoela ziur. Bere azken fimak -Gone girl- akatsak dituen arren, nabarmentzeko modukoa iruditzen zait bere filmografia bikainaren barrruan. ( ez galdu Gorkaren artikulu hau).
- Alien³ (1992)
- Se7en (1995)
- The Game (1997)
- The Fight Club (1999)
- Panic Room (2002)
- Zodiac (2007)
- The Curious Case of Benjamin Button (2008)
- The social network (2010)
- The Girl with the Dragon Tattoo (2011)
- Gone Girl (2014)
Nire ustez bere maisulanak, Zodiac, Seven, The fight Club eta The Social Netwok dira. Zoragarriak lau pelikulak, batez ere Zodiac eta Seven. Maila bat beherago Gone girl eta The Girl with the dragon Tatoo jarriko nituzke, oso fim indartsuak eta eraginkorrak baina hutsegite txiki batzuekin. Eta agian flojoenak (baina pelikula paregabeak), The Game eta Panic Room.
2.Denis Villeneuve
(Kanada, 1967)
Sekulako meritua zuzendari kanadariar honek duena, bost pelikulekin soilik handienen artean sartu baita. Momentuz oso ezaguna ez den arren, ziur nago zeresan handia emango duen zuzendaria izango dela.
- Maelstrom (2000)
- Polytechnique(2009)
- Incendies (2010)
- Enemy (2013)
- Prisoners (2013)
2010 urtetik hona egin duen guztia bikaina, batez ere Incendies (Oskar sarietan atzerriko film onenaren saria) eta Prisoners, film borobilak biak.
3.Paul Thomas Anderson
( Kalifornia, 1970)
Eztabaida sortzen duen zuzendari horietakoa. Orokorrean bere pelikulek jendea banantzen baitute, edo zoragarriak iruditzen zaizkizu edo ulertezinak eta zentzurik gabekoak, ni lehengoen multzoan sartzen naiz.
- Sydney (1996)
- Boogie Nights (1997)
- Magnolia (1999)
- Punch-Drunk Love (2002)
- There Will Be Blood (2007)
- The Master (2012)
Magnolia eta There Will be Blood bere bi maisulanak. Orain bi urte estreinatu zen The Master, izugarria baita ere. Boogie Nights urteen poderioz kultuzkoa bilakatu den film horietakoa. Eta beste biak -Punch-Drunk love eta Sydney- ezezagunenak, baina nabarmentzekoak baita ere.
4.Quentin Tarantino
( Tennesse, 1963)
Aurkezpenik behar al du zuzendari honek? Bakarra eta imitaezina. Bere estiloa, argumentu eten, elkarrizketa original eta bortizkeria odoltsuan oinarritzen da. Aldi berean, ezaguna da zinemari buruzko duen jakinduria entziklopedikoarengatik.
- My Best Friend’s Birthday (1987)
- Reservoir Dogs (1992)
- Pulp Fiction (1994)
- Four Rooms (“The Man from Hollywood” atala) (1995)
- Jackie Brown (1997)
- Kill Bill (Vol. 1 2003, Vol. 2 2004)
- CSI: Crime Scene Investigation telesailaren atala (2005) ‘“Grave Danger: Vols. I & II”
- Grind House (“Death Proof” atala) (2006)
- Inglourious Basterds (2009)
- Django Unchained (2012)
Film guztietatik atera daiteke etekina, eta oso zaila batzuk aukeratzea, baina nire Top-a: Pulp Fiction, Inglorious Basterds, Django eta Reservoir dogs, izugarriak eta zinemaren historiarako betiko geratuko diren maisu lanak.
5.Michael Haneke
( Munich, 1942)
Nire zuzendari kuttunenetarikoa. Estilo bakarrekoa, bortitza eta gupidagabea. Baina guzti hori islatzeko sekulako sutilezia eta zorroztasuna erabiltzeko gai dena.
- Der siebente Kontinent (1989)
- Benny’s Video (1992)
- 71 Fragmente einer Chronologie des Zufalls (1994)
- Funny Games (1997)
- Code Unknown (2000)
- La Pianiste (2001), 2001eko
- Le Temps du Loup (2003)
- Caché (2005) (Hidden) 2005eko
- Funny Games (EEBBko remake-a) (2008)
- Das weiße Band (2009)
- Amour (2012), 2012ko
Filmografia bitxia eta berdingabea, bere bi maisulanak Amour eta Das weiße Band, izugarriak eta latzak. Caché, Funny Games eta Code Unknown bikainak.
6.Roman Polansky
( Polonia, 1933)
Mundu guztiak ezagutzen duen polemikaz haratago, zuzendari bikaina eta zoragarria. Sekulako filmografia duena eta istorio bortitz eta harrigarriz beterikoa.
- Venus in Fur (2013)
- Carnage (2011
- The Ghost Writer (2010)
- Oliver Twist (2005)
- Pianista (2002)
- The Ninth Gate (1999)
- Death and the Maiden (1994)
- Bitter Moon (1992)
- Frantic (1988)
- Pirates (1986)
- Tess (1979)
- Le Locataire (edoThe Tenant) (1976)
- Chinatown (1974)
- What? (edoDiary of Forbidden Dreams) (1973)
- Macbeth (1971)
- Rosemary’s Baby (1968)
- The Fearless Vampire Killers (edo Dance of the Vampires) (1967)
- Cul-de-Sac (1966)
- Repulsion (1965)
- Plus belles escroqueries du monde, Les (edo The Beautiful Swindlers) (1964)
- Nóż w wodzie (edo Knife in the Water) (1962)
- Ssaki (edo Mammals) (1962)
- Gros et le maigre, Le (edo The Fat and the Lean) (1961)
- Gdy spadają anioly (edo When Angels Fall Down) (1959)
- Lampa (edo The Lamp) (1959)
- Dwaj ludzie z szafą (edo Two Men and a Wardrobe) — film laburra (1958)
- Morderstwo (edo A Murderer) (1957)
- Rozbijemy zabawę (edo Break Up the Dance) (1957)
- Uśmiech zębiczny (edo A Toothful Smile) (1957)
- Rower (edo Bicycle) (1955)
Ez dut bere filmografia osoa ikusi- ia guztia bai-, baina ikusi ditudanen artean The Pianist, The Ghost Writer, Chinatown, Le locataire, Rosemarys baby eta Repulsión.
7.Clint Eastwood
(Kalifornia, 1930)
Zerrenda osoko zuzendari zaharrena, zinemaren historiako ikono eta mito bizidun bat . Pelikula zoragarriz josia. Bestalde esan behar da 2009tik gaur arte maila nabarmen jetsi duela.
- 2014 Jersey Boys
- 2011 J. Edgar
- 2010 Más allá de la vida
- 2009 Invictus
- 2008 Gran Torino
- 2008 El intercambio
- 2006 Cartas desde Iwo Jima
- 2006 Banderas de nuestros padres
- 2004 Million Dollar Baby
- 2003 Mystic River
- 2002 Deuda de sangre
- 2000 Space Cowboys
- 1999 Ejecución inminente
- 1997 Medianoche en el jardín del bien y del mal
- 1997 Poder absoluto
- 1995 Los puentes de Madison
- 1993 Un mundo perfecto
- 1992 Sin perdón
- 1990 El principiante
- 1990 Cazador blanco, corazón negro
- 1988 Bird
- 1986 El sargento de hierro
- 1985 El jinete pálido
- 1983 Impacto súbito
- 1982 Aventurero de medianoche
- 1982 Firefox, el arma definitiva
- 1980 Bronco Billy
- 1977 Ruta suicida
- 1976 El fuera de la ley
- 1975 Licencia para matar
- 1973 Primavera en otoño
- 1973 Infierno de cobardes
- 1971 Escalofrío en la noche
Kuttunenak argi dauzkat: Million dollar baby eta Mystic River.
8.Steven Spielberg
(Ohio, 1946)
Behin baina gehiagotan errepikatu dudan zerbait da, baina enaiz nekatuko, zinemaren historiak eman duen zuzendari onena (edo 5 onenetarikoa).Bere filmografia ikusiz batera hazten joan naizena. Haren filmetako hizpide nagusiak, gai gogorrak (Holokaustoa Schindler’s List, esklabotza Amistad filmean, gerra Saving Private Ryan-ean, eta terrorismoa Munich filmean), umeen xalotasun edo inozentzia hori islatzea (Close Encounters of the Third Kind, E.T. the Extra-Terrestrial, Hook eta A.I. Artificial Intelligence, eta ekoizle gisa Goonies eta Super 8) eta familiaren barneko harremanak, batez ere aitaren edo amaren eza.
- Duel (1971)
- The Sugarland Express (1974)
- Jaws (1975)
- Close Encounters of the Third Kind (1977)
- 1941 (1979)
- Raiders of the Lost Ark (1981)
- E.T. the Extra-Terrestrial (1982)
- Indiana Jones and the Temple of Doom (1984)
- The Color Purple (1985)
- Empire of the Sun (1987)
- Indiana Jones and the Last Crusade (1989)
- Always (1989)
- Hook (1991)
- Jurassic Park (1993)
- Schindler’s List (1993)
- The Lost World: Jurassic Park (1997)
- Amistad (1997)
- Saving Private Ryan (1998)
- A.I. Artificial Intelligence (2001)
- Minority Report (2002)
- Catch Me If You Can (2002)
- The Terminal (2004)
- War of the Worlds (2005)
- Munich (2005)
- Tintin: Red Rackham’s Treasure (2006)
- Abraham Lincoln Project (2007)
- Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull (2008)
- The Adventures of Tintin (2011)
- War Horse (2012)
- Lincoln (2012)
Argumentuak, oso errazak: Indiana jones, Jaws, Saving Private Ryan, Schindler List, Empire of the sun, E.t… I Z U G A R R I A!
9.Coen anaiak
(Minneapolis 1954.1957)
Beste bi zuzendari handi, humore beltz eta berezko istorio borobil horiekin, ezinhobeto islatzen dituzte beraien kezka eta buruhausteak. Elkarrekin idatzi, zuzendu eta ekoiztu dituzte filmak, nahiz eta hasieran Joel zinema zuzendari eta Ethan ekoizle gisa agertu kredituetan. Bitxikeria moduan, Roderick Jaynes ezizena erabiltzen dute askotan tituluetan azaltzeko.
- 2013 A propósito de Llewyn Davis
- 2010 Valor de ley
- 2009 Un tipo serio
- 2008 Quemar después de leer
- 2007 No es país para viejos
- 2006 Paris, je t’aime (segment “Tuileries”)
- 2004 Ladykillers
- 2003 Crueldad intolerable
- 2001 El hombre que nunca estuvo allí
- 2000 O Brother!
- 1998 El gran Lebowski
- 1996 Fargo
- 1994 El gran salto
- 1991 Barton Fink
- 1990 Muerte entre las flores
- 1987 Arizona Baby
- 1984 Sangre fácil
Guztien gainetik film bat aipatu behar dut, The Big Lebowski, nire ustez zinemaren historiako humorezko film onena. Muerte entre las flores, Fargo, Barton Fink eta No es pais para viejos zoragarriak.
10.Wes Anderson
(Texas, 1969)
Hanekerekin batera zerrenda osoko zuzendari pertsonalena eta berezko estilo hori film guztietan ezinhobeto itsasten duena. Minutu bat bakarra nahikoa izaten da Wes Andersonen pelikula bat ikusten ari garela jakiteko. Gorrotatua batzuengatik baina beste askorengatik mirestua.
- 2014 El gran hotel Budapest
- 2012 Moonrise Kingdom
- 2009 Fantástico Sr. Fox
- 2007 Viaje a Darjeeling
- 2004 Life Aquatic
- 2001 Los Tenenbaums. Una familia de genios
Urteen poderioz, pelikulen maila gorantz nabarmen egin dutela argi dago. Borobilena, Hotel Budapest: 100% Wes Anderson. Moonrise kingdom eta Fantastic Mr fox bikainak.
11.Christopher Nolan
(Londres, 1970)
Oroimena, psikologia eta ametsen gaia etengabe tratatzen ditu bere filmetan. Pelikula berri bat estreinatu behar duen bakoitzean, sekulako ikusmina sortzeko gaitasuna duen zuzendaria, ziurrenik onena arlo honetan.
- 2014 Interstellar
- 2012 El caballero oscuro: La leyenda renace
- 2010 Origen
- 2008 El caballero oscuro
- 2006 El truco final (El prestigio)
- 2005 Batman Begins
- 2002 Insomnio
- 2000 Memento
- 1998 Following
Orokorrean filmografia osoa nabarmenduko nuke, agian kaskarrena Insomnio izan liteke.
12.Spike Jonze
(Rockville, 1962)
Bideoklipak eta laburmetraiak egiten hasi zen zuzendari hau ( gaur egun ere egiten ditu). Lau pelikulekin soilik ordea, jende askoren miresmena pizten jakin izan du, idazten dituen gidoi original eta bitxiengatik batez ere.
1999 | Being John Malkovic |
2002 | Adaptation |
2009 | Where the Wild Things Are |
2013 | Her |
Film aipagarriena 2013 urteko Her, zorgarria.
13. Michael Mann
(Chicago, 1943)
Akziozko film bikainak ezinhobeto egiten dakien zuzendaria. Wisconsinen literatura ingelesa eta Londresen zinemagintza ikasketak egin ondoren bere lehen lanak gidoigintzan izan ziren. 70eko hamarkadan hasi zen zuzendari moduan lan egiten, film laburretan eta telebista saioetan. Urte batzuen ondoren, Thief filmarekin estreinatu zen eta geroztik The Last of the Mohicans, Heat edo Ali bezelako film arrakastatsuak egin ditu.
- 2009: Public Enemies
- 2006: Miami Vice.
- 2004: Collateral.
- 2001: Ali.
- 1999: The Insider
- 1995: Heat.
- 1992: El último mohicano.
- 1986: Manhunter.
- 1983: The Keep
- 1981: Thief.
Aipagarrienak, The Insider, Collateral eta Heat.
14. Werner Herzog
(Munich, 1942)
Hainbat dokumental eta pelikula bikainen zuzendaria. Bere dokumentaletan azaltzen diren pertsonaia eta istorioei etekin izugarria ateratzen jakin izan duena.
Pelikulak
- Signos de vida (1968).
- También los enanos empezaron pequeños (1970).
- Fata Morgana (1971).
- Aguirre, la cólera de Dios (1972).
- El enigma de Kaspar Hauser (1974).
- Corazón de cristal (1976).
- Stroszek (1977).
- Nosferatu, vampiro de la noche (1979).
- Woyzeck (1979).
- Fitzcarraldo (1982).
- Donde sueñan las verdes hormigas (1984).
- Cobra verde (1988).
- Grito de piedra (1991).
- Invencible (2001).
- La salvaje y azul lejanía (2005).
- Rescate al amanecer (2007).
- Teniente corrupto (2009).
- My Son, My Son, What Have Ye Done (2010).
Dokumentalak
- El país del silencio y la oscuridad (1971).
- Ecos de un reino siniestro (1990).
- Las campanas del alma (1993).
- El pequeño Dieter necesita volar (1997).
- Mi enemigo íntimo (1999).
- La rueda del tiempo (2003).
- El diamante blanco (2004).
- Grizzly Man (2005).
- Encuentros en el fin del mundo (2008).
- La cueva de los sueños olvidados (2010).
- Into the Abyss (2011)
- Happy People: A Year in the Taiga (2011)
- On Death Row (2012)
Nabarmentzekoak batez ere dokumentalak, Grizzly man, Into the Abyss eta bere hasierako filmak.
15. Martin Scorsese
(Nueva York, 1942)
Ezinezkoa eta barkaezina horrelako zerrenda bat egitea Martin Scorsese erraldoia bertan sartu gabe. Spielberg-ekin batera historiako zuzendari onenetarikoa. Maisu lanez jositako filmografia bikainarekin
- 1967: Who’s that knocking at my door?
- 1973: Mean Streets
- 1974: Alice Doesn’t Live Here Anymore
- 1976: Taxi Driver
- 1977: New York, New York (película)
- 1980: Raging Bull (
- 1982: The King of Comedy
- 1985: After Hours ).
- 1986: The Color of Money
- 1988: The Last Temptation of Christ
- 1990: Goodfellas
- 1991: Cape Fear
- 1993: The Age of Innocence
- 1995: Casino
- 1997: Kundun
- 1999: Bringing Out the Dead
- 2002: Gangs of New York
- 2004: The Aviator
- 2006: The Departed
- 2010: Shutter Island
- 2011: Hugo
- 2013: The Wolf of Wall Street
Goodfellas izan liteke ziurrenik historiako nire film gustukoena. Filmografia osotik agian, 3-4 izan litezke kaskarragoak, beste guztiak izugarriak.
Hauexek ba 15 hautatuak, badakit bidean Lynch, Lars Von trier, Mallick, Coppola, Linklater, Yimou, Jim Jarmusch edo Woody Allen bezalako zuzendariak utzi ditudala. Guzti hauekin konparatuz gero, nigan interes gutxiago pizten dutelako agian.
Ados zerrendarekin? Gehitzekorik?
Roy Andersson