Tarkovsky zinegilearen filmak interneten ikusgai
Andréi Arsényevich Tarkovski , sobietar zine zuzendari eta idazlea. Serguéi Eisenstein aparte utzita, Errusiako zinemaren ordezkari handienetakoa eta Zinemaren historian garrantzitsuenetarikoa izateagatik ezaguna. 1962an, ospe handia eman zion filma zuzendu zuen, Ivanen haurtzaroa eta Cannesko eta Veneziako zinemaldietan sariak jaso zituen. Argi dago mundu osoak ez duela jakin bere obraz gozatzen. Bere filmak irudikorrak dira, baina baita oso luzeak ere, eta ikusteko zailak askotan....
Read MoreEuskaraz errodaturiko ezinbesteko film eta dokumentalak
Orain hilabete batzuk, Euskal laburmetraiak eta Euskarazko azpitituluekin ikus ditzakegun film onenak aipatu nituen, bada garaia beraz, Euskaraz errodaturiko filmei, merezi duten tartea eskaintzeko. Eider Garaikoetexeren artikulu interesgarri honek dioen bezala: “Euskal zinema, industria bezala ulertuta, 80ko hamarkadan jaio zen. Euskaldunen eta zinemaren arteko harremana, ordea, ez da atzo goizekoa. Zinemaren abenturari Europako beste herrikideek abiatutako momentuan ekin zitzaion...
Read More96 minutu Alfred Hitchcock-ekin
Sir Alfred Joseph Hitchcock zinema zuzendari eta ekoizle ingelesa izan zen, thriller eta beldurrezko generoetan maisulan ospetsuen egilea. Lanean Erresuma Batuan hasi bazen ere, 1938tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan errodatzen hasi zen, eta 1956an, hango hiritartasuna erdietsi. 60 urteetan zehar 50 film baino gehiago zuzendu zituen. Dudarik gabe zinemaren historiak eman duen zuzendari onenetarikoa eta baita nire gogokoenetarikoa ere. Egunen batean luze eta zabal hitz egingo dut...
Read More2014ko telesail eta mini-serie onenak
Urtero bezala, American Film Institute erakunde famatuak urteko 10 telesailen zerrenda osatu du, bertan: Game of thrones, Mad men, Jane the Virgin, Orange is the new black, Fargo, The Americans, Transparent, Silicon Valley, The Knick eta How to Get Away With Murder azaltzen dira. Alde batetik argi dago, Los Angelesetik haratago ez dutela begiratu ere egin nahi eta bestetik True detective bezalako maisulan bat kanpoan uztea, miniserie gisa kontsideratzen dutelako ez dela bidezkoa. Beraz,...
Read More2014ko film onenak
Abenduan gaude dagoeneko eta urteroko erritua egitea tokatzen da. Bai, halaxe da, urte amaierara iritsi eta TOP famatuak gora eta behera sarea betetzen hasten dira. Kasu honetan, nire ustez urte honek eman dituen film onenen zerrendarekin natorkizue. (kontuan hartuta, Birdman, A Most Violent Year, Whiplash, Unbroken, Foxcatcher, Inherent Vice eta abar ez ditudala oraindik ikusi) 20- STARRED UP Zuzendaria: David Mackenzie Aktoreak: Ben Mendelsohn, Rupert Friend, Jack...
Read MoreTelesailak: mugarik gabeko fenomeno globala?
“Gaur egungo zinema onena, telebistatik dator”, zenbat aldiz entzun dugu esaldi hori? Azken urte hauetan, pantaila txikia duin bihurtzen hasiak dira telesailak. Kalitate eskaseko eta exijentzia murritzeko produktu eta saioekin lotu izan da betidanik, baina ikuspegi hori, guztiz aldatu da. Lehen “zinemazaleei” buruz hitz egiten genuen soilik, orain “seriezaleak” fenomenoa ere agertu da. Izugarri harritzen nauen zerbait da, eta pelikulekin gertatzen denaren guztiz alderantzizkoa:...
Read MoreZergatik da Interstellar film bikaina?
Christopher Nolan zuzendariaren zinemak sentimendu hain kontrajarriak sortzen ditu, bere filmak soilik gorrotatu edo maitatu egin daitezkeela dirudiela , tarteko iritzirik gabe. Bere azken lanarekin -Interstellar- efektu hori hamar aldiz biderkatu eta mundu guztiak iritzi bat izan dezan zinema aretoetara bultzarazi du, bi alde horietako batean kokatzeko. Badirudi film hau ez ikusteak, hainbat elkarrizketa eta eztabaidetatik at geratzeko arriskua sor dezakeela. Nire kasuan, estreinatu eta...
Read More
Iruzkin berriak