Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Zergatik da Interstellar film bikaina?
Abe02 0

Zergatik da Interstellar film bikaina?

Atalak: Gomendioak, Pelikulak

AAAAAA

Christopher Nolan zuzendariaren zinemak sentimendu hain kontrajarriak sortzen ditu, bere filmak soilik gorrotatu edo maitatu egin daitezkeela dirudiela , tarteko iritzirik gabe. Bere azken lanarekin -Interstellar-  efektu hori hamar aldiz biderkatu eta mundu guztiak iritzi bat izan dezan zinema aretoetara bultzarazi du, bi alde horietako batean kokatzeko.  Badirudi film hau ez ikusteak, hainbat elkarrizketa eta eztabaidetatik at geratzeko arriskua sor dezakeela.  Nire kasuan, estreinatu eta hiru aste beranduago ikusteko aukera izan dut, hau da sarea sekulako iritzi eta analisi ugariz josita dagoenean. Alde batetik beraz, sekulako ikusmina eta bestetik zuhurtasuna.

Ziztu bizian pasa zitzaizkidan 169 minutu beranduago, lerro hauek idazteko beharrean sentitu naiz, aurten Boyhood filmarekin gertatu zitzaidan efektu berdina sortu duelako nigan, hau da  ikusi eta aste bete beranduago oraindik buru barruan izatea. Egunak pasa eta oraindik garunean dauzkazun film horien zerrendan sartzeko moduko hautagai bikaina.

url

Askotan botatzen dudan merkezurreko speech horietako batek dio, berdin diola mundu guztiari film bat txarra iruditzea, garrantzitsuena zure barnean izan duen eragina da; zure sabelean eta bihotzean efektua izan duen ala ez, barneraino sartu zaizun eta ezkutuko sentimendu horiek piztu dizkizun ala ez. Interstellar filmaren kasuan barneraino heldu zait. Argi dago ez dela borobila eta aipatuko ez ditudan akatsak nabarmenak direla, baina funtsezkoarekin geratuz gero eta sentimenduak soilik azaleraziz, lan zoragarri baten aurrean gaudela iruditzen zait. Horretan datza hain zuzen alde eranginkorrenetarikoa, zuzendari honek lehen aldiz, istorioaren bihotzari eskaini diola zati garrantzitsu bat;  xehetasun horiek, non ikuslea emozionalki konekta dezan lortzen duen. Zergatik uste dut Interstellar film bikaina dela?
 
(KONTUZ! hemendik aurrera SPOILER arriskua)
 
Hasteko momentu konkretu hauek sekulako zirrara sortu zutelako nire barnean:

 

1- Lehenengo planetatik bueltan (olatu erraldoiarena alegia), School (David Oyelowo) ikusi eta zenbat denbora pasa den galdetzean, “21 urte baina gehiago” pasa direla erantzuten duen unea:

interstellar-screenshot-david-oyelowo

2-Zizare zuloa lehen aldiz ikusten dutenean eta School-ek ematen duen argibidea.

main-qimg-63b13b53f5fccb259ec198d623b9dff1

3- “Ur planetan” daudenean

2014, INTERSTELLAR

 4-  Cooper (Matthew McConaughey)  22 urte beranduago bere seme-alaben grabaketak ikusten dituenean

interstellar-movie-picture-2-film-review-interstellar-reminds-me-why-i-keep-wanting-to-make-motion-pictures

 5-  Ontzia apurtzear dagoela, azkeneko aldiz bueltak emanez egokitu behar denean eta Hans Zimmer haundiaren musika entzuten den bitartean

yldxxeuw6wx7ep6zkqbe

 6- Cooper, lurrera bueltatzeko intentzioz eta zizare zuloa igarotzen ari dela, bapatean etxeko liburutegi barnean/atzean/ behean/ezkerrean…?  azaltzen denean.

interstellar-bookshelf-ft

Sekuentzia konkretuez haratago:

* Hainbat momentutan Kubrick etorri zitzaidalako burura

itqx0aiiason42o705ed

Nolan-ek askotan aitortu du Kubrick zuzendariarenganako duen mirespena. Filmean azaltzen diren hainbat sekuentzia, elkarrizketa eta ideia omenaldi txiki bat izan litezke, 2001: A Space Odyssey filmari batez ere.

sfvzd2hh5v6zm8rsgnwv

 

* “Nahaste-borraste  zoragarrarri honengatik (click irudia handitzeko):

interstellar-timeline-diagram

*Aktoreen zerrenda

5

Matthew McConaughey geroz eta aktore hobea iruditzen zait. Anne Hathaway gehiegi gustatzen ez zaidana, baina kasu konkretu honetan nahiko ongi dagoela uste dut.  Jessica Chastain, “Eurekaa” momentu lotsagarri hori kenduta, bikain.Casey Affleck, gehiago aprobetxa zitekeen , baina aktore bikaina dudarik gabe. Michael Caine, BETI bezala bikain. Matt Damon, agian gutxien gustatu zitzaidana, baina istorioak eskatzen zuen neurrikoa.

* Hans Zimmer

62272

Zinemaren historiako konposatzailerik onenetarikoa dudarik gabe. Hemen baino lan hobeak izan dituen arren, ezinhobeto.

* Zientzia eta arrazoimena VS bihotza eta sentimenduak

corn

Hasieran aipatu dudan bezala, zuzendari honek lehen aldiz, istorioaren bihotzari eskaini dio zati garrantzitsu bat;  xehetasun horiek, non ikuslea emozionalki konekta dezan lortzen duen.” Zientzia-arrazoimena” eta “bihotza-sentimenduen” arteko dualtasun horren borroka horren nahasketa, pertsonaietan ezinhobeto islatuak daude, Cooper adibidez: astronauta eta baserritarra era berean.

*TARS robota

giphy-1

Aipamen berezi bat merezi zuen “pertsonaia” zoragarri honek. Sinplea, konplikatua, sofistikatua eta apala era berean. Digitalki egina ez egotearen erabakia, bikaina.

interstellar-tars-saves-the-day

*70mm

Hasiera batean – Christopher Nolan proiektuaren barruan ez zegoenean- Interstellar formatu digitalean proiektatu behar zuten, baina zuzendari hau formatu analogikoaren heriotzaren aurkari handienetarikoa denez, 70mm egitea erabaki zuen. Erabaki paregabea nire ustez, filmak behar duen errealismo horri, izugarri laguntzen diolako. Bide batez, ez al zaizue harrigarria iruditu film hau 3D formatuan estreinatua ez izatea? (aspaldi esan nuen etorkizunik gabeko formatua zela)


 
Nola baloratu Interstellar azken finean? anbibalentzia handiarekin, asmatze zoragarriak dituelako, ikuslea ahozabalik uzteko modukoak  eta alde negatibo txiki batzuk.  Baina guztia osotasunean hartuz film sinesgarria, hunkigarria, karga zientifiko handia duena eta BIKAINA.
 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA