Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » 2014ko telesail eta mini-serie onenak
Abe19 3

2014ko telesail eta mini-serie onenak

Atalak: Gomendioak, Telesailak

Sin título-1
Urtero bezala, American Film Institute erakunde famatuak urteko 10 telesailen zerrenda osatu du, bertan: Game of thrones, Mad men, Jane the Virgin, Orange is the new black, Fargo, The Americans, Transparent, Silicon Valley, The Knick eta How to Get Away With Murder azaltzen dira. Alde batetik argi dago, Los Angelesetik haratago ez dutela begiratu ere egin nahi eta bestetik True detective bezalako maisulan bat kanpoan uztea, miniserie gisa kontsideratzen dutelako ez dela  bidezkoa. Beraz, barruan dudan egonezin hau kanporatzeko, nire zerrenda propioa osatzea erabaki dut, aurtengo telesail eta mini-serie onenen zerrendarekin alegia:
 

14- THE DRIVER

The-Driver
Vince McKee ( David Morrissey, ezaguna The Walking dead telesailan The governor izateagatik ) taxi gidaria da istorio onen protagonista. Kriminal batek, txofer moduan lan egiteko eskatzen dion momentuan, bere bizitzak sekulako biraketa jasango du.
 

13- PREY

john-simm-prey
Marcus Farrow da istorio honen protagonista. Burutu ez duen krimen bat leporatu zaion Manchesterreko polizia bat eta justiziarengandik ihesean dabilena. 3 ataleko telesail-motza. Ez da ingeles-drama polizial tipiko horietako bat, egikera motel eta zaindua duena, baizkik eta akzioz eta erritmoz jositako ekoizpena baizik.
 

12- OVER THE GARDEN WALL

overthegardenwall-580x326
10 atalez osaturiko animaziozko miniseriea. Ez da ohikoa horrelako zerrenda batean “umeei” zuzenduriko ekoizpenak aipatzea baina nik uste merezi duela. Baso misteriotsu batean galdurik dauden bi ume Wirt (Elijah Wood) eta Greg,  etxerako bidean jasaten dituzten abenturak ikusteko aukera izango ditugu . Saihestezina, lehen minututik Ghibli estudioko filmak burura etortzea. Harribitxi animatu bat eta ezinbestekoa.
 
 
 

11- THE KNICK

140811_r253181-690
Telesail bitxi, ezberdin eta basatia. Steven Soderbergh zuzendari ospetsuak ekoiztua, XXgarren mende hasieran New Yorkeko ospitale bateko langileen bizitza profesionala eta pertsonala azalarazten duen telesaila dugu eskuartean. Medikuntzaren alde ilunera murgiltzen gaituen lan ausarta eta ezohikoa. Clive Owen aktore ezaguna, bikain  John W. Thackery mediku  drogazale, matxista eta arrazistaren paperean.
 

10- THE HONOURABLE WOMAN

6586642-high-.jpg
Hugo Blick , 2011 urtean ”The shadow line” telesail bikaina zuzendu zuen, aurten berriz  ”The honorauble Woman” ekoizpenarekin datorkigu. Nessa Stein da protagonista, arma enpresa bateko arduradun ospetsua. Ekialde hurbileko bake prozesuen barneko makinariaren parte dena. Intriga eta tentsioa nahasten dituen thriller labirintiko aparta. Tekniko bikaina. Pertsonaia sakonez beterikoa eta interpretazio bikainez osturikoa. Gidoi konplexua eta oso landua era berean. Pixkanaka harrapatuko zaituena, baina konturatu orduko askatuko ez zaituena.
 
 

9- INSIDE Nº9

competir-True-Detective-llama-Inside_PLYIMA20140225_0011_4
6 atalez osaturiko antologia bat, humore beltz, thriller, beldur klaustrofobiko eta gidoi aldetik biraketa harrigarriekin. Oso serie originala eta ikusteko erraza. Atal bakoitza independientea bestearekiko eta bi protagonista nagusiak paper ezerberdinen artean mugitzen direlarik. Nabarmentzekoa inongo momentuan espero ez dituzun gidoi biraketak, eta genero aldaketarekin nola egiten duen jolas. Izugarria batez ere bigarren atala “A quiet night in” Buster keaton eta Chaplinen filmei omenaldi bat.
 
 

8- REMEMBER ME

624
3 atalez ostaturiko beldurrezko telesail-motza. Michael Palin (Monty Phyton kideetako bat)  aktore ezaguna protagonista duela. Istripua jasan eta gero, bakarrik bizi den aiton bat zahar etxe batera eramaten dute. Ihesean dabilela dirudi, baina zertaz?  Beldurrezko film klasikoen kutsuak zipriztinduriko telesail bikaina eta harrigarria. Giropen zoragarri eta oso landuari esker guztiz murgiltzen gaituena
 
 
 

7- THE AFFAIR

dztNt2b
Azken orduko ustekabe horietako bat.  Lehen atal oso eraginkor eta bikain bati esker, hasieratik harrapatzeko gaitasuna duen telesaila.  Nabarmentzekoa aktore guztien lana eta batez ere gidoi aldetik dituen etengabeko biraketak. Zein garrantzitsua den ikuspuntu desberdinak ezagutzea eta ikustea ezta? telesail honekin zehatz-mehatz ikusi eta ezagutuko ditugu.
 
 
 

6- THE LEFTOVERS

the-leftovers
The leftoversen  inguruan,  Damon Lindelof, LOST telesailaren sortzaileetako batek esan zuen: “telesail honek erantzunak baino, galderak sortaraziko ditu zure garunean”. Esaldi hori abiapuntutzat hartuz hasi behar gara telesail bitxi hau ikusten. Bapatean, munduko biztanleriaren %2a desagertu egiten da. Inork ez daki non dauden eta zer gertatu den. Ikuslea bi mutur ezberdinetan banatzeko gaitasuna duen telesail horietakoa: bikaina irudituko zaizu edo txorakeria bat, ni lehengoen multzo barruan nago. Atmosfera bikaina,misterio eta suspensez beterikoa. Arraroa, erakargarria eta ezberdina. Esaldi batekin definituko nuke telesailaren mezua: Berdin dio desagerturiko pertsonak non dauden, garrantzitsuena bertan gelditu direnak dira, eta nola birmoldatuko dute bizitza maite dituzten pertsonak ondoan ez eduki arren.
 
 

5- THE MISSING

1414088542814
2006ko Udara. Aita, ama eta semea Frantziako herrixka txiki batera doaz oporrak igarotzera. Mundialeko finala dela eta, Ama hotelean geratzen den bitartean, Aita eta semea partida telebistaz ikustera doaz taberna batera. Bapatean umea desagertu egiten da…
Lehen begiradan, mila aldiz ikusi dugun istorioa dirudien arren, kontatzeko moduan telesail desberdin batean bilakatzen du. Bi denbora-momenturen artean salto eginez azaltzen digute istorioa, umea desagertu eta 8 urte beranduago eta justu desagertzen den momentua. Lehen minututik harrapatzen duen telesail horietakoa. Mundu guztia susmagarritzat hartzen dugun gidoi aldakor eta aurretik asmaezina. Nabarmentzekoa James Nesbitt aktorearen lana. Aste honetan igorri dute azken atala eta dudarik gabe, eztabaidarako modukoa.
 
 

 4- OLIVE KITTERIDGE

6a00d8341bfb1653ef01b8d097715a970c
25 urteetan zehar,  matematikako irakaslea den Olive Kitteridge-en bizitza kontatzen duen drama sakona eta sentimenduz beterikoa. Elisabeth Strouten Pulitzer sari batean oinarritua.  Bikaina, garratza, iluna, tristea eta suntsitzailea era berean.  Depresioa, garun gaixotasuna eta batez ere tinko eta gupidagabe pasatzen den bizitza horri buruzko ikerketa sakona eta latza. Aktore guztiak bikain, baina nabarmentzeko nola ez, Frances McDormand, izugarri.
 

3- FARGO

FARGO -- Pictured: Martin Freeman as Lester Nygaard -- CR. Matthias Clamer/FX
Coen anaien Fargo pelikulan oinarrituriko telesaila. Urteko beste estreinuetako bat. Humore beltzez josia eta Coen anaien filmeei erreferentziaz betea. Gidoi bikaina. Aktore guztiak zoragarri batez ere Billy Bob Thornton. Ezinbestekoa.
 

2- HAPPY VALLEY

Happy Valley
Bahiketa baten inguruko drama bortitza. Telesai ingeles askok bezala gidoi borobilekoa eta 6 ataletan soilik  istorio bortitz bat kontatzeko ahalmena duena.  Aktore guztiak bikain  batez ere Sarah Lancashire. Petsonaia konplexu eta sakonez osaturiko drama milimetrikoa. Tentsioa plano guztietan bizi eta sentimenduak  keinu bakoitzean arnasten ditugun trama erakargarri batekin topatu dugu aurrez aurre. Coen anaien kutsuak zipriztinduta baina Ingalaterrar erara.
 
 

1- TRUE DETECTIVE

true-detective-ggg
Aurkezpenik behar du telesail onek? Rust Cohle eta  Martin Hart dira istorio honen protagonistak. Hiltzaile bat, desagertze misteriotsuak…URTEKO SERIEA dudari gabe. Izugarria, iluna, gogorra, paregabea, antologia dramatiko bat. Pertsonaien ikerketa metodiko eta milimetrikoa eskaintzen digun maisu lan bat. Matthew McConaughey IZUGARRI.   Gidoia, argazkia, musika…guztia dago era perfektuan bata besteari itsatsia sinfonia perfektu baten moduan. Aho zabalik uzteko modukoa.

3 Iruzkin

  1. Arantxa Zabala | 2014-12-19 at 15:38

    Kaixo: Baditugu gabonetarako etxeko-lanak. Eskerrik asko zerrendagatik. True Detective IZUGARRIA!!!!

    Reply
    • gizagirre | 2014-12-20 at 7:00

      ez horregatik!! mil esker zuri!

      Reply
  2. Anonimoa | 2014-12-20 at 9:00

    Ba ez da ipurterrea izateagatik baina TRUE DETECTIVE ez zait iruditu hainbesterakoa. Aktoreak oso onak dira, baina historiak zeozer gehiago behar duela uste dut. beste denak ez ditut ikusi ta eskertzen dira horrelako zerrendak.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. True detective: bigarren denboraldiko lehen irudiak | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] True detective-en bigarren denboraldiaren errodajea martxan da. Los Angeles hirian ari dira grabatzen Colin Farrell, Rachel McAdams eta Taylor Kitsch aktoreekin.…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA