Urrezko globoak 2015: apustuak martxan!
Iritsi dira 2015ko Urrezko Globoak, Hollywooden dagoen atzerriko prentsak sortutako zinema eta telebista sariak alegia. 1944. urtean sortuak, zinema eta telebista arloetako saririk nagusienak dira, Oscar eta Emmy Sarien ondoren, hurrenez hurren. Hasieran zinema Sariak baino ez baziren ere, 1956an telefilm eta telesailetarako kategoria berriak sortu zituzten. Tina Fey eta Amy Phoehler aktoreek gidatuko dituzte 2015ko Urtarrilaren 11an Los Angelesen banatuko diren sari hauek.
Aurreko urteetan MAD MEN, HOMELAND eta MODERN FAMILY telesailekin gertatu dena –ia sari guztiak eramatea alegia– baietz aurten THE AFFAIR eta TRANSPARENT telesailekin gertatu? BOYHOOD filmak irabaziko al ditu aurtengo sari guztiak? Animaziozko film onenaren izendapenak, azken urteetako kaskarrenak al dira? Zergatik ez daude inzendatuak , Whiplash eta Nightcrawler bezalako film bikainak ? Sorpresarik egongo al da? nork irabaziko du eta nork irabazi beharko luke? Hona hemen sari garrantzitsuenekin eginiko nire kiniela, egin apustu zuek ere!
FILMAK:
Film onena (Drama sailean)
“Boyhood”
“Foxcatcher”
“The Imitation Game”
“Selma”
“The Theory of Everything”
Nork irabaziko du?
Boyhood film zoragarriaren urtea izango dela ziur nago. Urrezko globoen mekanika arraroa dela eta bere bi lehiakide gogorrenak – Birdman eta Foxcatcher- sakabanatuak daude, beraz BOYHOOD. Halere The Imitation Game bezalako film bat – batez ere Weinstein atzean dagoela kontuan hartuz- sorpresa eman lezake.
Nork irabazi beharko luke?
Boyhood
Film onena (komedia/musikala sailean)
“Birdman”
“The Grand Budapest Hotel”
“Into the Woods”
“Pride”
“St. Vincent”
Nork irabaziko du?
The grand budapest hotel eta Birdman dira guztien gainetik aipagarrienak. St Vincent-ek ere sorpresa eman lezake.
Nork irabazi beharko luke?
Dudarik gabe, Birdman.
Zuzendari onena
Wes Anderson | The Grand Budapest Hotel
Ava DuVernay | Selma
David Fincher | Gone Girl
Alejandro G. Iñárritu | Birdman
Richard Linklater | Boyhood
Nork irabaziko du?
Egia esan edozein zuzendarik irabazi lezake, baina agian Ava DuVernay.
Nork irabazi beharko luke?
Richard Linklater. Sekulako lana egin baitu 12 urteetan zehar grabaturiko maisulan horrekin- Boyhood- aktoreei naturaltasun paregabea itsatsiz.
Gizonezko aktore onena (Drama sailean)
Steve Carell | Foxcatcher
Benedict Cumberbatch | The Imitation Game
Jake Gyllenhaal | Nightcrawler
David Oyelowo | Selma
Eddie Redmayne | The Theory of Everything
Nork irabaziko du?
Nahiz eta aktore bikaina izan, aurten merezi ez duen Benedict Cumberbatch-ek irabaziko duela uste dut. Bestela Eddie Redmayne, Stephen Hawking-en paperean.
Nork irabazi beharko luke?
Jake Gyllenhaal IZUGARRI, Nightcrawler film bikainean (bide batez, nola izan liteke film honek izendapenik ez izatea?) edo Steve Carrel aktore handiak, azkenean merezitako aintzatespena jasotzeko.
Emakumezko aktore onena (Drama sailean)
Jennifer Aniston | Cake
Felicity Jones | The Theory of Everything
Julianne Moore | Still Alice
Rosamund Pike | Gone Girl
Reese Witherspoon | Wild
Nork irabaziko du?
Julian Moore.
Nork irabazi beharko luke?
Rosamund Pike ala Julian Moore, biak bikain.
Gizonezko aktore onena (komedia/musikala sailean)
Ralph Fiennes | The Grand Budapest Hotel
Michael Keaton | Birdman
Bill Murray | St. Vincent
Joaquin Phoenix | Inherent Vice
Christoph Waltz | Big Eyes
Nork irabaziko du?
Michael Keaton ala Christoph Waltz.
Nork irabazi beharko luke?
Michael Keaton, azken urteetako “comeback” ikusgarriena.
Emakumezko aktore onena (komedia/musikala sailean)
Amy Adams | Big Eyes
Emily Blunt | Into the Woods
Helen Mirren | The Hundred-Foot Journey
Julianne Moore | Maps to the Stars
Quvenzhané Wallis | Annie
Nork irabaziko du?
Julianne Moore-ek Still Alice filmarengatik saria eramango duenez, Amy Adams.
Nork irabazi beharko luke?
Ez daukat batere argi, baina Quvenzhané Wallis oraindik gazteegia dela uste dut horrelako saltsetan ibiltzeko.
Gizonezko bigarren aktore onena
Robert Duvall | The Judge
Ethan Hawke | Boyhood
Edward Norton | Birdman
Mark Ruffalo | Foxcatcher
J.K. Simmons | Whiplash
Nork irabaziko du?
Robert Duvall alde batera utzita (nahiz eta beti bezala bikain egon), beste edozein.
Nork irabazi beharko luke?
Edward Norton bezalako aktore erraldoi batek Urrezko globo bakar bat izatea ez da posible. Beraz Edward Norton, nahiz eta J.K. Simmons zoragarri egon “Whiplash” filmean.
Emakumezko bigarren aktore onena
Patricia Arquette | Boyhood
Jessica Chastain | A Most Violent Year
Keira Knightley | The Imitation Game
Emma Stone | Birdman
Meryl Streep | Into the Woods
Nork irabaziko du?
Jessica Chastain ala Patricia Arquette.
Nork irabazi beharko luke?
Meryl Streep aktore bikaina dela, nik uste mundu guztiak dakiela, . Baina nazkatuta nago, modu automatikoan urteroko izendapen guztietan egotea. Beraz Meryl kenduta edozein.
Gidoi onena
Wes Anderson | The Grand Budapest Hotel
Gillian Flynn | Gone Girl
Alejandro G. Iñárritu, Nicol´s Giacobone, Alexander Dinelaris, Armando Bo | Birdman
Richard Linklater | Boyhood
Graham Moore | The Imitation Game
Nork irabaziko du?
Wes Anderson, Graham Moore ala Alejandro González Iñárritu.
Nork irabazi beharko luke?
Boyhood zoragarria, baina gidoi aldetik ez da beste munduko ezer. Gone girl ere bikaina baina liburu batean oinarritua dago eta ez da guztiz borobola, beraz The Imitation Game, Birdman ala The Grand Budapest Hotel.
Soinu banda onena
Alexandre Desplat | The Imitation Game
Jóhann Jóhannsson | The Theory of Everything
Trent Reznor, Atticus Ross | Gone Girl
Antonio Sanchez | Birdman
Hans Zimmer | Interstellar
Nork irabaziko du?
Alexandre Desplat.
Nork irabazi beharko luke?
Antonio Sanchez (Birdman)
Atzerriko film onena
“Force Majeure Turist”
“Gett: The Trial of Viviane Amsalem Gett”
“Ida”
“Leviathan”
“Tangerines” (“Mandariinid”)
Nork irabaziko du?
Ida.
Nork irabazi beharko luke?
Ez ditut bostak, ikusi baina ikusi ditudanen artean, Ida.
Animazio film onena
“Big Hero 6”
“The Book of Life”
“The Boxtrolls”
“How to Train Your Dragon 2”
“The Lego Movie”
Nork irabaziko du?
Big hero 6
Nork irabazi beharko luke?
Azken urteetako maila kaskarrena dudarik gabe sail honetakoa. Big hero 6 baina besteak baztertu ditudalako.
_____________________________________________________________________________________________
TELESAILAK:
Telesail onena (Drama sailean)
“The Affair”
“Downton Abbey”
“Game of Thrones”
“The Good Wife”
“House of Cards”
Nork irabaziko du?
Orain urte batzuk MAD MEN telesailarekin gertatu zen bezala, eta aurreko urteetan HOMELAND, ziur nago aurten The Affair telesailarekin errepikatu egingo dela. Hau da, “telesail berri-nahiko ona” baina sari hauen ostean, gehiegizko meritua emango zaiona. The Affair dudarik gabe.
Nork irabazi beharko luke?
Aurtengo estreinu bakarra The Affair dela kontuan hartuz, horixe. Baina bestela THE GOOD WIFE.
Telesail onena (komedia/musikal sailean)
“Girls”
“Jane the Virgin”
“Orange Is the New Black”
“Silicon Valley”
“Transparent”
Nork irabaziko du?
The affaire-kin esan dudan bezala, komedia sailean MODERN FAMILY izan da azken urteetan nazkatu arte errepikatu dena. Aurtengo sarietatik aurrera ZIUR, Transparent izango dela.
Nork irabazi beharko luke?
Orange is the new black.
Gizonezko aktore onena (drama sailean)
Clive Owens | The Knick
Liev Schreiber | Ray Donovan
Kevin Spacey | House of Cards
James Spader | The Blacklist
Dominic West | The Affair
Nork irabaziko du?
Dominic West.
Nork irabazi beharko luke?
Clive Owen ala Liev Schreiber.
Emakumezko aktore onena (drama sailean)
Claire Danes | Homeland
Viola Davis | How to Get Away With Murder
Julianna Margulies | The Good Wife
Ruth Wilson | The Affair
Robin Wright | House of Cards
Nork irabaziko du?
Ruth Wilson.
Nork irabazi beharko luke?
Julianna Margulies. (Noiz jasoko du telesail bikain honek, merezitako aintzatespena?)
Gizonezko aktore onena (komedia/ musikal sailean)
Louis C.K. | Louie
Don Cheadle | House of Lies
Ricky Gervais | Derek
William H. Macy | Shameless
Jeffrey Tambor | Transparent
Nork irabaziko du?
Jeffrey Tambor.
Nork irabazi beharko luke?
Louis C.K.
Emakumezko aktore onena (komedia/ musikal sailean)
Lena Dunham | Girls
Edie Falco | Nurse Jackie
Julia Louis-Dreyfus | Veep
Gina Rodriguez | Jane the Virgin
Taylor Schilling | Orange Is the New Black
Nork irabaziko du?
Julia Louis Dreyfuss.
Nork irabazi beharko luke?
Taylor Schilling.
Miniserie onena
“Fargo”
“The Missing”
“The Normal Heart”
“Olive Kitteridge”
“True Detective”
Nork irabaziko du?
A ze duelua sail honetakoa! True detective ala Olive Kitteridge.
Nork irabazi beharko luke?
Baina TRUE DETETIVE telesailak eraman beharko luke guztia!
Gizonezko aktore onena Miniserie batean
Martin Freeman | Fargo
Woody Harrelson | True Detective
Matthew McConaughey | True Detective
Mark Ruffalo | The Normal Heart
Billy Bob Thornton | Fargo
Nork irabaziko du?
Matthew McConaughey ala Billy Bob Thornton
Nork irabazi beharko luke?
Matthew McConaughey.
Emakumezko aktore onena Miniserie batean
Maggie Gyllenhaal | The Honorable Woman
Jessica Lange | American Horror Story: Freak Show
Frances McDormand | Olive Kitteridge
Frances O’Connor | The Missing
Allison Tolman | Fargo
Nork irabaziko du?
Frances McDormand.
Nork irabazi beharko luke?
Frances McDormand ala Maggie Gyllenhaal. Bidez batez, nola liteke Frances O’Connor-ek -The Missing telesaileren Ama- izendapena izatea?
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks