80ko hamarkadako telesail mitikoak
Azken urteotan badirudi nostalgia edo malenkoniaren gaia modan dagoela, izugarri hunkitzen gara haurtzaroko jostailu, liburu edo filmak burura etortzen zaizkigun bakoitzean. 80garren hamarkadan jaiotakoak zehazki, nostalgia horren ordezkari ofizial moduko bilakatu gara. Hori dela eta gaurkoan, hamarkada horretako telesail mitikoak aipatzera nator, belaunaldi horretakoak garen kide guztiak, buruz dakizkigun abesti, pertsonaia eta izenburuekin.
Parker Lewis Can’t Lose
(Parker Lewis-ek ez du sekula galtzen)
Parker Lewis-ek ez du sekula galtzen (ingelesez Parker Lewis Can’t Lose) Clyde Phillipsek sortutako komediazko telesail amerikarra da. 1990eko irailaren 2an estreinatu zen FOX telebista-katean eta 1993ko ekainaren 13ra arte iraun zuen, 3 denboralditan 73 atal eman ondoren.
Euskal Herrian euskaraz eman zuten ETB 1en.
Telesail honek, Santo Domingo Bigarren Hezkuntzako Eskolako ikaslea den Parker Lewis pertsonaiaren abenturak kontatzen ditu.
Pertsonaiak:
- Parker Lewis (Corin Nemec)
- Jerry Steiner (Troy Slaten)
- Mikey Randall (Billy Jayne)
- Grace Musso (Melanie Chartoff)
- Franklin Lemmer (Taj Johnson)
- Francis Lawrence ‘Larry’ Kubiac (Abraham Benrubi)
- Shelly Lewis (Maia Brewton)
- Dr. Norman Pankow (Gerrit Graham)
The golden girls
(Urrezko neskak)
Pertsonaiak:
- Blanche Devereaux (Rue McClanahan) Etxeko nagusi irtirina. Gizonekin etengabe ligatu nahian ibiltzen zen.
- Dorothy Zbornak (Beatrice Arthur): Dibortziatu bakarra, Sophia Petrillo-ren alaba, guztietatik arduratsuena.
- Rose Nylund (Betty White) Nekazari inuzente gisa saltzen zuen bere burua. Gaztaroko istorioak etengabe kontatzen zituen. On-hutsa eta atseginena.
- Sophia Petrillo (Estelle Getty). Rose-en kontrapuntua. Azkarra, bizkorra, ezinezkoa ziria sartzea.
Arnold
Diff’rent Strokes (euskaraz Modu Ezberdinak). 1978ko azaroaren 3tik 1986ko martxoaren 7ra NBC (1978–1985) etaABC (1985–1986) kateetan aireratu zen. Conrad Bain, Gary Coleman,Todd Bridges eta Dana Plato aktoreek antzeztu zutelarik.
Colemanek antzeztutako mutiko lotsagabearen pertsonaia telesailaren arrakastaren gako nagusia izan zen. Paradoxikoki, aktoreak beti zuen haur itxura giltzurrinetako gaixotasun baten ondorioa zen, horregatik eta zuen garaiera txikiari esker, telesailak iraun zituen 8 denboraldi luzeetan zehar 8 urteko mutiko baten itxura izatea ahalbideratu zuten.
Telesaila honek The Facts of Life izeneko spin-off edo jarraipena izan zuen.
Pertsonaiak:
- Conrad Bain: Phillip Drummond
- Gary Coleman: Arnold Jackson
- Todd Bridges: Willis Jackson
- Dana Plato: Kimberly Drummond (1978–1984, 1985-1986 noizbehinka)
- Charlotte Rae: Edna Garrett (1978–1979)
Growing Pains
Telesailen honen hasierako tituluekin guztia esana dago, ahaztezina:
Cheers
1982ko irailaren 12a eta1990eko maiatzaren 20a bitartean NBC katean aireratu zen. Telesailaren hasierako Where Everybody Knows Your Name (“Zure Izena Denek Ezagutzen Duten Lekua”) abestia oso ezaguna egin zen, telesaila beraren ikur izateraino.
Telesaila Boston hiriko Cheers tabernan girotua dago. Bertan, ohiko bezero eta zerbitzarien eguneroko gertaerak, heuren bizitzen gorabeherak eta istorio bitxiak azaldu ohi direlarik.
Pertsonaiak:
- Ted Danson: Sam Malone
- Shelley Long: Diane Chambers
- Nicholas Colasanto: Ernie Pantusso entrenatzailea
- Rhea Perlman: Carla Tortelli
- George Wendt: Norm Peterson
- John Ratzenberger: Cliff Clavin
- Kelsey Grammer: Frasier Crane
- Woody Harrelson: Woody Boyd
- Bebe Neuwirth: Lilith Sternin
- Kirstie Alley: Rebecca Howe
Alf
Aurkezpenik behar al du, katuak irensten zituen estralurtar xelebre honek?
Full House
The Wonder Years
Mitikoa telesail honen abestia:
Punky Brewster
Punky Brewster izeneko neskatxa baten istorioa, bere adopziozko aitarengatik hezitakoa.
- Soleil Moon Frye -Penelope ‘Punky’ Brewster.
- Brandon (dog) -Brandon.
- George Gaynes – Henry Warnimont.
- Susie Garrett – Betty Johnson.
- Cherie Johnson- Cherie Johnson.
Webster
Family Matters
(Familia Gora-Behereak)
Telesailak Chicago hiriko auzune batean bizi den erdi-mailako arraza beltzeko Winslow familiaren eguneroko gora-beherak azaltzen ditu.
Zalantzarik gabe telesail honetako izar edo pertsonaia nagusia Steve Urkel izeneko gazte xelebrea izan zen, bigarren mailako pertsonaia izatetik mundu mailako ospea lortu zuelarik.
Telesaila honen sorrera Perfect Strangers telesailan dago. (aurrerago azalduko dut)
Pertsonaiak:
- Carl Winslow (Reginald VelJohnson)
- Harriette Winslow (Jo Marie Payton Temporadas, 1-8. denboraldiak; Judyann Elder, 9. denboraldia)
- Eddy Winslow (Darius McCrary)
- Laura Winslow (Kellie Shanygne Williams)
- Judy Winslow (Valerie Jones), lehenbiziko atala; Jaimee Foxworth, 1-4. denboraldiak):
- Estelle Winslow (Rosetta LeNoire)diren zentzua jarri ohi duen kidea da. Familia osoko kideak maite ditu, halere Steve Urkel bizilagunen semerangatik estimu berezia du.
- Steve Urkel (Jaleel White)
- Rachel Crawford (Telma Hopkins)
- Waldo Geraldo Faldo (Shawn Harrison)
The Fresh Prince of Bel-Air
William “Will” Smith, Los Angeles-eko Bel-Air auzoko bere osaba-izeba aberatsekin bizitzera doan Filadelfiako mutil baten istorioa.
Han bere osaba Philip Banks (James Avery), bere izeba Vivian Banks (Janet Hubert-Whitten/Daphne Maxwell Raid), bere lau lehengusu-lehengusinak (Hillary, (Karyn Parsons), Carlton (Alfonso Ribeiro), Ashley (Tatyana Ali) eta Nicky (Ross Bagley)) eta Geoffrey (Joseph Marcell) etxezainarekin biziko da.
Knight Rider
The A-Team
The A-Team (euskaraz A taldea) “egin ez duten delitu bat” dela eta mertzenario bilakatutako Estatu Batuetako Indar Berezien talde ohiari buruzko akziozko telesaila izan zen.
V
V: The Series NBCek 1984 eta 1985ean emandako ordubeteko telesaila izan zen.Kenneth Johnson idazle, ekoizle eta zuzendari estatubatuarrak sorturiko bisitariak izeneko eta Lurra inbaditu zuen narrastien arrazari buruzko frankizian oinarrituta zegoen.
Saved by the Bell
The Greatest American Hero
The Greatest American Hero (euskaraz Amerikar Heroi Handiena) 1980ko hamarkadako EEBBko telesaila bat izan zen. Telesaila Superman superheroiaren nolabaiteko ikuspegi ironiko eta umorezkoa da.
Pertsonaiak:
- William Katt, Ralph Hinkley/Hanley
- Robert Culp, Bill Maxwell
- Connie Sellecca, Pam Davidson
- Don Cervantes, Paco Rodriguez
- Faye Grant, Rhonda Blake
- Michael Paré, Tony Villicana
- Jesse D. Goins, Cyler Johnson
- William Bogert, Les Carlisle
Perfect Strangers
Larry Appleton (Mark Linn-Baker) Wisconsingo udalerri batetik hirira etorri eta kazetaria izatea amets egiten duen gazte bat da, aldiz Balki Bartokomous gaztea Larryren urruneko lehengusu txikia da, Mypos izeneko mediterranear uharte batetik etorri berria den etorkina. Ingelesez hala-hola moldatzen da, honi bere herrialdeko ez ohiko usadioei gehitu, eta ondorioz pertsonaia honek bere eguneroko amerikar ametsa partikularrean pasarte xelebre ugari biziko ditu.
Telesailak bi lehengusuen eguneroko gorabeherak azaltzen ditu, hirira etorri berriak direnetik, The Chronicle egunkarian lanean hasi eta azkenik neskalagunak bilatzen dituzten arteraino.
Bitxikeria gisa, telesaila honetan The Chronicle egunkariko egoitzan Harriette Winslow izeneko bigarren mailako eta arraza beltzeko igogailuzain ironiko emakumea agertu ohi zen. Pertsonaia honek arrakasta asko izan zuenez, telesaileko ekoizleek pertsonaia honen familian eta eguneroko bizitzan barneratzea erabaki zuten eta “telesail paralelo” bat sortu: Family Matters..
The Young Ones
(Gazteak)
Telesail honek Londres-ko ikasle etxebizitza batean bizi diren Scummbag College(“Kakapiloa Unibertsitatea”) lau gazte unibertsitarien historia azaltzen digu.
jatorria 70. hamarkada amaiera eta 80. hamarkada hasierako londondar klubetako zirkuitoan du. Sayle zirkuito honetako aktore oparoenetako da. Era berean, Adrian Edmondson eta Rik Mayall aktoreak unibertsitatean ezagutu berriak ziren, 20th Century Coyote (“XX. Mendeko Koiotea”) antzezlanean elkarlanean ibili zirelarik (Azken honek Gazteak telesailan baino eszena oldarkor eta basatiagoak zituen). Bitartean, Nigel Planeraktoreak Peter Richardsonekin batera The Other Limits (“Beste Mugak”) antzezlanean hippiearen papera antzezten zuen.
Zenbat oroitzapen! Beste batzuk ere gogoratu ditut:Lehenengo musuak, Blossom, Hogan family, Step by step…
aupa gazteak!! ta rosseane? faltan bota dut…