Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Azken urteetako animaziozko film onenak
Api09 7

Azken urteetako animaziozko film onenak

Atalak: Gomendioak, Pelikulak, PIXAR-GHIBLI

Sin título-1
Animazio hitzaren definizio zuzena, latinetik datorrela esan daiteke “anima” =”arima” , beraz animatzearen akzioa “arimaz dohaindu” bezala itzuli genezake. Baina lehenik eta behin, genero honen barruan sailkapen txiki bat egitea izango litzateke bidezkoena:

  • Animazio tradizionala
    • Marrazki bizidunak
    • Bolumen animazioa
    • Go motion bolumen animazioa
  • Rotoskopia
  • 3D Animazioa
  • Animazio esperimentala
  • Mugimendu “harrapaketa”

Marrazkien bidez mugimenduaren “ilusio” hori sortzea, zinemaren sorrera baina zaharragoa dela esaten dute hainbat historialarik, historiaurreraino atzera egin beharko genuke konkretuki.  Bertan labar-pinturen bitartez mugimendua adierazten baitzuten. Egipto eta Greziako ondorengo aurkikuntzek, joera hori berresten zutelarik.
Gaur egungo bi erreferente nagusiak, Pixar eta Ghibli izan litezke, baina bi estudio hauetatik haratago, hainbat film bikain aurki ditzakegu. Hauek, nire ustez, azken urteetako (2000 urtetik aurrera) animaziozko film onenak:
Gogorarazi beti bezala, zerrendako film batzuk, euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera duzuela, azpitituluak.com webgunean

Mary and max

(2009, Adam Elliot)

12794

Max 40 urte inguruko gizon lodi judua da eta New Yorken bizi da. Maryk, ordea, zortzi urte ditu, eta Melbourne (Australia) hirian bizi da. Gutun bidezko harremana dute aspalditik. Stop motion teknika erabat menderatzen duen Adam Ellioten maisulanak sentimenduak eta gizabanakoen arteko harremanak ditu aztergai.

 

Sen to Chihiro no kamikakushi (Spirited Away)

(2001, Hayao Miyazaki)

Sen.to.Chihiro.no.Kamikakushi.full.179372

Chihiro 10 urteko neska eta bere gurasoak, etxez aldatu behar dute. Etxe berrirako bidean galdu eta tunel misteriotsu bat aurkitzen dute. Mundu fantastiko eta bitxi batera eramango duen tunel bat. Besteak beste, bere gurasoak txerri bihurtu direnekoa.

Ernest & Célestine

(2012,Benjamin Renner, Stéphane Aubier, Vincent Patar)

Ernest
Gabriele Vincent-en liburuetan oinarrituriko,  Xagu eta hartz baten arteko istorioa.
 

Toy Story 3

(2010, Lee Unkrich)

toy_story_3_villains

Bitxia, saga baten hirugarren zatia zerrendan jartzea ezta? Baina hain da perfektua pelikula hau, hain zoragarria. Nire ustez, bat-bateko klasiko bihurtu den eta orain arteko Pixarren film onena. Jostailuak artelanera igoak.

Persepolis

(2007, Marjane Satrapi, Vincent Paronnaud)

Persepolis_5lg

Iraniar neska baten istorioa kontatzen du filmak, islamiar iraultzatik gaur egunera arte. Istorioa fundamentalistek boterea hartzen dutenean hasten da, emakumeei beloa eramatera derrigortu eta milaka pertsona espetxeratzen hasten direnean. Halere iraniar neska honek punk-a, ABBA edota Iron Maiden nortzuk diren ezagutuko du, gobernu berriarekiko izua bizi duen artean eta Irak eta Iran gerran dauden artean. Nerabea dela, Europara bidaltzen dute eta bertan, sorterriko erlijioaren alorreko fundamentalismoa beste kulturekin alderatzeko aukera izango du.

Up

(2009, Pete Docter, Bob Peterson)

up_01
Nire ustez, pixarren bigarren film onena . Hasierako 5 minutu zoragarri horiek, betiko geratuko dira  zinemaren historian itsatsirik. Ahaztezina nola ez,  Michael Giaccino handiaren musika.
 
 

Princess

(2006, Anders Morgenthaler)

 princess_02
Mia-ren Amaren gorpua aurkitu dute. Hori dela eta, August (osaba) neskatxoaren ardurapean geratzen da eta bien artean, mendeku plana prestatuko dute.
 
 

Hauru no Ugoku Shiro (Howl’s Moving Castle)

(2004, Hayao Miyazaki)

kinopoiskru-hauru-no-ugoku-shiro-222736

Sophie-ren istorioa kontatzen digun filma, maldizio baten erruz, andre-zahar baten itxura duen neskatxa. Gaztelu ibiltarian bizi den bere lagun, Howl-i laguntza eske doan arte.
 

The Secret of Kells

(2009,Tomm Moore, Nora Twomey)

kells_hires_4

Brendan 12 urteko monjea, Kells en dagoen urrutiko abadia batean bizi da, IX. mendeko Irlandan. Beste monjeekin batera harresi bat eraikitzen laguntzen du vikingoen erasoetatik babesteko. Baina amaitu gabe dagoen liburu magiko baten zaindaria bilakatzen denean bere bizitza aldatu egingo da.

WALL•E

(2008, Andrew Stanton)

DI-Walle-1-DI-to-L10

 Kutsadurak eta zaborrak ezinezko bihurtu dute bizitza lurrean, eta bertan geratzen den “izaki” bakarra robot zaharkitu bat da. Orbitan dabilen gizakien kolonia espazialetik beste robot aurreratuago bat bidaliko dute lurrera, eta bi roboten arteko harreman bitxia hasiko da hortik aurrera.
 

Arrugas

(2011, Ignacio Ferreras)

arrugas

Zahartzaroari buruzko hausnarketa. Emilio protagonista, alzheimer gaitzaren lehen zantzuak dituela, zahar etxe batera eramango dute senideek eta, bertako bakardadea ezagutzen joango den adiskideekin tartekatuz joango da, gaitzak gero eta nabarmenago astintzen duen bitartean.
 

Les triplettes de Belleville

(2003, Sylvain Chomet)

triplettes-de-bel-ii-2003-03-g

Frantziako tour-a, bahiketak, Frantziar mafia…guztiak Belleville izeneko hiri batera eramango gaitu.

Finding Nemo

(2003,Andrew Stanton, Lee Unkrich)

nemo

Koral Hesi Handian dabilela, urpekari batzuek harrapatu egiten dute Nemo arrain pailazo txikia. Aita Marlin, semearen bila abiatuko da, eta Dory arrain ahanzkorraren konpainian, sekulako abenturak biziko ditu Sydney-era iritsi arte.
 

Coraline

(2009, Henry Selick)

Coraline3

Neil Gaiman-en eleberri batean oinarritua. Etxeko horma zeharkatu eta bere bizitzaren bertsio “hobetua” aurkitzen duen neska baten istorioa. Baina sentsazio zoragarri horiek, beldur eta estualdietara pasako diete testigua.

 

Rango

(2011, Gore Verbinski)

c27fd-rango3

Rango, irudipen handiko kameleoi baten istorioa. 17 urtez terrarium batean barruan bizi ostean, bapatean Mojaveko basamortuan azalduko da.

Fantastic Mr. Fox

(2009, Wes Anderson)

foxfantastic-mr-fox-w1280

Fox izeneko azeria eta bere familia, bizitza idiliko bat daramate. Baina gauetan, Fox, oiloak, ahateak eta indioilarrak lapurtzen aritzen da ondoko baserritarrei. Hori dela eta beraien arteko bataila hasiko da.

 

Frankenweenie

(2012, Tim Burton)

Frankenweenie

Frankenstein-en istoriaren berrikusketa.  Tim Burtonek berak 1984-an izen berarekin egin zuen filmalaburrean oinarritua. Victor gazteak, auto istripu batean Sparky bere zakurra galtzen du,  ondorioz, berpizten saiatuko da.

Waltz with Bashir

(2008, Ari Folman)

WaltzWithBashir_6

1982 urtean, Sabra-n eta Chatila-n (Libano),  palestinar errefuxiatuen sarraskia islatzen duen dokumental animatua.

Monsters, Inc. ¬ University

(2001, 2013, Pete Docter, Lee Unkrich)

MONSTERS UNIVERSITY

Monsters Inc. beldurraren munduko empresa handiena da, bere langilerik onena James P. Sullivan. Helburua, etxeetan sartu eta umeak ikaratzea. Hauxe premisa, hemendik aurrerako abentura eta erokeria guztiak  bi filmetan zehar azalduko zaizkigu.

L’illusionniste

(2010, Sylvain Chomet)

o-mc3a1gico-apresentac3a7c3a3o-na-escc3b3cia3
Bere trukoak egiazkoak ez direla konbentzitua dagoen neskatxa bati, huts egin nahi ez dion Mago zahar baten istorioa.
 
Hauek nire aukeratuak, lagunduko zerrenda garatzen? zeintzuk dira zuen ustez, falta direnak?

7 Iruzkin

  1. Lander | 2015-04-09 at 6:57

    Aupa Gaizka! Niri IZUGARRI gustatzen zait Gartxot filma. Benetan ona. Ongi izan!

    Reply
    • gizagirre | 2015-04-09 at 8:17

      Oraindik ikusteke daukat filma, aste honetan ikusiko dut ziur! eskerrik asko Lander!!!

      Reply
  2. Helena | 2015-04-09 at 15:28

    Guziz ados Landerrekin! Gartxot filma bikaina da.
    Bertzetik, nik zerrenda eder hortan “Mononoke Printzesa”gehituko nuke.
    Ongi izan!!

    Reply
  3. werner | 2015-04-10 at 11:57

    faltan bota ditut: The Song of the sea (2010), Ponyo (2009), Panique au village (2009), eta… Pixneyri koloreak ateratzeagatik bada ere, Brave (2012) eta Rompe Ralph.

    Reply
    • gizagirre | 2015-04-10 at 13:55

      The Song of the sea eta Panique au village oraindik ikusteke dauzkat. Rompe Ralph asko gustatu zitzaidan baina, ez guztiz. Brave aldiz ez zitzaidan batere gustatu. Eskerrik asko halere gomendioengatik!

      Reply
  4. Ibai | 2015-04-10 at 12:04

    Kaixo,
    Neri Frankenweenie etzizaidan bate gustatu.
    Hemen doa nere aportazioa:
    – La tumba de las luciérnagas (1988)
    – La princesa Mononoke (1997)
    – Mi vecino Totoro (1988)
    – Cómo entrenar a tu dragón (2010)
    – Wolf Children (Los niños lobo) (2012)
    – Nausicaä del Valle del Viento (1984)
    – El cuento de la princesa Kaguya (2013)
    – Ratatouille (2007)
    – El viento se levanta (2013)
    – Paprika (2006)
    – Gru – Mi villano favorito (2010)
    – La novia cadáver (2005)
    – Hotel Transilvania (2012)
    – Asterix eta Obelix: Hamibi probak
    Badakit zerrenda honetatik asko 2000 urtekoak baino lehenagokoak direla baino pena merezi dute ikustea.
    Disfrutatu!!!

    Reply
    • gizagirre | 2015-04-10 at 13:53

      zerrenda bikaina Ibai! eskerrik asko!

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA