Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Ez galdu datozen 10 telesail hauek!
Mai29 0

Ez galdu datozen 10 telesail hauek!

Atalak: Albisteak, Telesailak

Sin título-2

Proiektu berri ugari iragarri dituzte maiatzetik hasi eta urtea amaitu arte, batzuk jada estreinatu dira, baina udaratik aurrera lan interesgarri ugari datorrela susmatzen dut. Ekoizpen guztien zerrenda goitik behera aztertu eta gero, telesail hauek nabarmenduko nituzke guztien gainetik, gidoia deigarria egin zaidalako, zuzendari ezagun baten izena ageri delako ala besterik gabe, hainbeste telesail ikusteak piztu didan sen-friki horrek “klik” egin duelako nire garunean:

Estreinuak

Wayward Pines

Wayward-Pines

Noiz hasiko da?

Maiatzean hasi zen.

Zeri buruzkoa da?

Twin peaks eta Losten arteko nahasketa bezala aurkeztuko nuke telesail hau. Wayward Pines izeneko herrixka batean, bi polizia desagertu dira. Gertaera hori ikertzera,  Ethan Burke (Matt Dillon) agente sekretua bidaliko dute. Baina laster ohartuko da Wayward Pines sekretuz josiriko toki arraroa dela eta bertatik alde egitea… ezinezkoa.

Jonathan Strange & Mr Norrell

pwrzefzckgioacpvb8ej

Noiz hasiko da?

Maiatzean hasi zen.

Zeri buruzkoa da?

Izenburu berdina duen liburuan oinarritua. Ingalaterran kokatzen da istorioa, XIX. mendean konkretuki. Magiaren inguruko kontakizuna.

American Crime Story

418936

Noiz hasiko da?

Udazkenean.

Zeri buruzkoa da?

Ryan Murphyren (AHS), telesail berria. Benetan gertatu diren krimenei buruzkoa. Lehen denboraldian adibidez, O.J. Simpsonen kasu ezaguna izango dute aztergai.

 

Westworld

diez-series-que-esperamos-con-ganas-para-2015-westworld

Noiz hasiko da?

Udazkenean.

Zeri buruzkoa da?

Zuzendaria, Jonathan Nolan (Interstellar filmaren gidoilaria). Aktore zerrenda aipatzearekin soilik ikusteko gogoa pizten duen telesaila: Evan Rachel Wood, Anthony Hopkins, Thandie Newton eta Ed Harris besteak beste. Zientzia fikziozko western bat bezala aurkeztu dute.

 

Narcos

0010854053

Noiz hasiko da? 

Abuztuan.

Zeri buruzkoa da?

Netflixek ekoizturiko telesaila. Pablo Escobar kolonbiar politikari eta narkotrafikatzailearen  irudian zentratua. Zuzendaria,  Jose Padhila Brasildarra, Tropa de Elite 1/2 film bikainen zuzendaria.

Aquarius

screen-shot-2015-03-08-at-3-07-09-pm

Noiz hasiko da? 

Maiatzaren 28an hasi zen.

Zeri buruzkoa da?

David Duchovny aktore ezagunaren lan berria. Ameriketan 60garren hamarkadan kokatua. Ikerketa batek Charles Manson ezagunarengana eramango du.

The Whispers

_1400024682

Noiz hasiko da? 

Ekainean.

Zeri buruzkoa da?

Spielberg handia aurkitzen da ekoizpenaren atzean. Estralurtar ikustezin batek munduko umeak erabiliz Lurra suntsitu nahi du.

Fear The Walking Dead

fear-the-walking-dead
Noiz hasiko da?
Abuztuan.
Zeri buruzkoa da?
The Walking dead telesailaren spinoff-a. Kasu honetan, familia baten inguruko istoriotik tiraz, birusaren sorrera ikusteko aukera izango dugu.

Sense8

sense8

Noiz hasiko da?

Ekainean.

Zeri buruzkoa da?

Netflixek ekoizturiko beste lan bat, Watchowski anai-arrebak atzean daudelarik. Munduko toki desberdinetan bizi diren zortzi ezezagun, ezustean mentalki loturik daudela ohartuko dira.

The Brink

TheBrink_leads

Noiz hasiko da?

Ekainean.

Zeri buruzkoa da?

HBOren telesaila. Antzezleen artean bi izen oso ezagun, Tim Robbins eta  Jack Black. Umore beltzez jositako telesail honek, AEBetako gobernuaren ahalegina kontatuko digu, hirugarren mundu gerratea saihesteko.

 
 
 

Denboraldi berrien itzulera:

 

True detective

(Bigarren denboraldia)

3044889-poster-p-1-true-detective-season-2

Noiz itzuliko da? Ekainak 21.

Fargo

(Bigarren denboraldia)

Noiz itzuliko da? Udazkena.

Bron/Broen

(Hirugarren denboraldia)

BronII_Episode_3_OS.jpg.crop_display

Noiz itzuliko da? Iraila.

Les Revenants

(Bigarren denboraldia)

les-revenants

Noiz itzuliko da? Udazkena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA