Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » "LaSexta-k" frogatu du, espainiar kateetan telesailak ikustea, astakeria hutsa dela
Eka03 0

"LaSexta-k" frogatu du, espainiar kateetan telesailak ikustea, astakeria hutsa dela

Atalak: Albisteak, Telesailak

true-detective-portada
Askotan galdetu izan dute,  Ameriketan sekulako arrakasta izan duten telesailek, Espainiar telebista kateetan aireratzen dituztenean,  zergatik egiten ote duten porrot. Argudio ugari okurritzen zaizkit, baina aste honetan, La Sexta telebista kateak egin duenarekin, nahikoa eta soberan. Twitter eta sare sozial guztiak, guztiz sutu zituztelarik.

Eta zer gertatu da zehazki? Orain aste batzuk, True detective telesail bikainaren eskubideak bereganatu eta Maiatzetik aurrera lehen denboraldiko atal guztiak aireratuko zituztela iragarri zuten. Kontuan hartuz, Ameriketan estreinatu baino urte bete beranduago igorriko zutela, ia mundu guztiak izan du aukera lehenagotik ikusteko.
maxresdefault
Baina tira, kasu honetan sakrilegioa beste bat izan da: Telesaila ikusi duzuenok – ikusi ez duzuenok ere agian entzungo zenuten- laugarren atalaren azken zatian, sekuentzia-plano zoragarri bat ikusi dezakegu, teknika eta koordinazio erakustaldi paregabea. Batzuk, telesailen historian egin den planorik onena dela diote. (sekuentzia-planoa=  sekuentzia grabatzen hasten den unetik lehen mozketa gertatzen den arte, kasu honetan ia 7 minutuko sekuentzia,  inongo mozketarik gabe). Errodaje horren parte diren tekniko eta langile guztientzat (aktoreak barne noski) sekulako lana eta sinkronizazio ariketa berdingabea suposatzen duen unea. Akats bakar batek, sekuentzia osoa hasieratik grabatzea bultza dezakeena, horrek suposatu dezakeen estresa, nekea eta batez ere diru-galera handiarekin.
 

Hauxe, une famatua : https://www.youtube.com/watch?v=s_HuFuKiq8U&feature=youtu.be

(Fijatu sekuentzia hasten den momentutik, kamera etenik gabe ari dela grabatzen, inongo mozketarik gabe)

 
Goazen harira. LaSexta-ri ez zitzaion beste hoberik okurritu, plano honen erdi-erdian, mozketa bat sartu eta 7 minutuko iragarkietarako tartea gehitzea baino.

6a00d8341bfb1653ef01a5112e2e9c970c
Web orrialdean gainera «Un plano secuencia de seis minutos, el broche de oro del capítulo» bezala iragarri zuten. Lotsagarria!  Hasteko lehen aipaturiko lan guzti hori, beraiek nahi izan duten unetik moztu eta pikutara bidali dutelako. Bigarren, jasanezina delako telesail bat kondizio horietan jarraitzea,  ikusleak bizi eta sentitu behar duen une hori, guztiz manipulatua dagoelako eta atala osotasunean gozatzea ezinezkoa bihurtzen delako. Eta azkenik, iragarkietarako mozketa hori nahitaezkoa bada, ez dut uste segundu batzuk lehenago edo beranduago egiteak, esfortzu handia suposatuko zuenik.
True-Detective-serie-criminal-_54398718612_54028874188_960_639
Beraz mesedez, ez jolastu jangoikoarena egiten, eskuen artean daukazuen edozerekin. Batetik, egileak erabaki duelako nola ikusi behar dugun hori eta bestetik ikusleak errespetu minimo bat merezi duelako.

Esan bezala, zergatik uste dudan, Espainiar kateetan (irekietan batipat) telesailak ikustea astakeria hutsa dela? Nire kabuz sekulako telesail pila jarraitzen ditudalako eta ez dudalako kasu honetan bezala,  iruzurra egin didatenaren sentsazio eduki.  Hori dela eta – gauzak aaaaasko aldatzen ez diren bitartean behintzat – ez dut sekula telesail bat, modu honetan ikusiko. Sinistu, eredu hau, iceberg-aren tontorra besterik ez dela esaten dudanean, oso argi baidauzkat, etengabeko porrot horien arrazoiak zeintzuk diren (asko direnez, beste baterako utziko ditut)
 
 
 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Netflix badator. Baina, zer da? zein aldaketa eragin ditzake? | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] eta azkenik etengabeko egun eta ordu aldaketak jasaten dituztelako. Orain aste batzuk aipatu nizuen True detectiven kasua hortxe daukazue,…
  2. Netflix iritsi da! Zalantzak argitzeko gida azkarra | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] azkenik etengabeko egun eta ordu aldaketak jasaten dituztelako. Orain hilabete batzuk aipatu nizuen True detectiven kasua hortxe daukazue, sakrilegio…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA