Netflix badator. Baina, zer da? zein aldaketa eragin ditzake?
Hil honen hasieran jakin dugu Netflix plataforma digitala Hego Euskal Herrira urrian iritsiko dela. Iparraldeko erabiltzaileek iaztik dute Netflix baliatzeko aukera. Streaming bidez, serieak eta pelikulak eskaintzen dituen zerbitzua da . 2011an eduki propioa sortzen hasi zen. Hau da, telebista kateek eskaintzen dituzten serie eta saioak emateaz gain, zuzenean erabiltzaileari Netflixek berak ekoiztutako serieak sortzen ditu. House of Cards edo Orange is the new black arrakastatsuak, esaterako.
Netflixekin, beste plataforma digital batzuekin bezala, ez da beharrezkoa telebista bat, telebista gailu bat, izatea etxean. Nahikoa da interneteko konexioa, kreditu txartela, eta edozein pantaila izatea gure gustuko serieak ikusteko. Estatu Batuetan, esaterako, bi milio t’erdi etxe baino gehiagotan internet bidez bakarrik ikusten dituzte bideo edukiak, eta ez dute telebistarik, ez kable bidezkorik ez betiko telebistarik ere.
Netflixen etorrera albiste ona al da?
Bai albiste ona da. Baina kasu honetan herrenka datorrela uste dut. Nire baldintza minimoen artean hauek bete beharko lituzkeelako:
- Jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukera: ez dago batere argi aukera hau eskainiko duten ala ez. Beraz -1
- Primerako irudi-kalitatean: zentzu honetan enuen gutxiago espero, harpidetza motaren arabera 4Kn ikusteko aukera ere izango dugu. +1
- Estreinua Ameriketan aireratzen duten momentu berdinean ez bada, gehienez 24-48 ordu beranduago izatea. ia ezinezkoa iruditzen zait horrelako zerbait gertatzea, beraz puntu bat gutxiago. -1
- Katalogo zabala izatea: Ameriketan 10 000 titulu inguru daude, Ingalaterran 2500 eta Frantzian 1000 inguru. Hemengo edukiak ziurrenik Frantziakoen oso antzekoak izango dira. Beraz, eskasa, oso eskasa. -1
_____________________________________________________________________
Beren telesailik ezagunenak ikusi ahal izango ditugu?
Bere ikur bilakatu diren House of cards eta Orange is the new black ez dira katalogo barruan etorriko. Espainian Canal +ek bereganatu baizituen eskubideak. Aurten estreinatu diren Bloodline, Daredevil edo Sense8 aldiz bai.
Baita Irailetik aurrera aireratuko dituzten Narcos eta Marco Polo. Filmen arloan ere emango du zeresana: ‘Beasts of No Nation’, The Ridiculous Six’ eta Bradd Pitt-en ‘War Machine’ adibidez.
_____________________________________________________________________
Jadanik gure artean badira bideoa eskaintzen duten eskaribidezko plataformak. Zein desberdintasun dago hauen eta Netflixen artean?
Netflix
- Prezioa: Badirudi, 8€ inguru.
- Katalogoa: Nahiko murritza, hilero zabaltzen joango den arren. Hasiera bateko ekoizpenen %20 gainera, Espainiarrak izango dira. Ameriketan 10 000 titulu inguru daude, Ingalaterran 2500 eta Frantzian 1000 inguru. Hemengo edukiak ziurrenik Frantziakoen oso antzekoak izango dira. Beraz, eskasa, oso eskasa
- Alokairua: Ez
- Gailuak : Bateragarritasun aldetik ziurrenik zabalena izan liteke, iOS, Android, kontsolak, Chromecast, Roku…
Wuaki
Jatorri espainiarreko plataforma dugu Wuaki. Netflix-en harpidetzaren eredua eta bideoklub online baten arteko nahasketa izan liteke:
- Prezioa: 6,99€ hilabetean, baina ezin dira filmen 100%ak ikusi, nahiko mugatua.
- Katalogoa: Alkilerrean eduki nahiko zabala, harpidetzan eskasagoa, baina nahikoa. Netflixen hasierako hilabeteean baino katalogo zabalago izan lezake.
- Alokairua: Bai, 3 eta 5€ artean
- Gailuak : Hemen ere, bateragarritasun zabala.
Yomvi
Yomvi Canal +-en plataforma da
- Prezioa: Harpidetza maila desberdinak daude. Basikoena 6€ /hilean eta Netflixen antzekoena. Hortik aurrera, 25 kate gehiago, (12euro hilean) edo futbola ikusteko (18euro)
- Katalogoa: 6000 titulu inguru-
- Alokairua:Bai, 1500 títulu inguru.
- Gailuak :PC, Mac, iOS, Android, kontsolak eta Smart TV gehienak.
Movistar Series
Netflix-en oso antzekoa baina takilla aukerarik gabe. Katalogoa jatorrizko hizkuntzan eta bikoiztua. Atal berriak, AEB estreinatu eta 24 ordutara ikusteko aukera. Traba nagusia? Movistar-en bezero izatea ezinbestekoa dela eta 40 euro inguru balio dituen deskodetzaile eskuratzea.
- Prezioa: 7€, bezeroentzak bakarrik.
- Katalogoa: Ez oso zabala baina aukerakoa.
- Alokairua: Ez
- Gailuak : Deskodetzaile bitartez, PC, Smarthones / tablets (iOS eta Android)
Filmin
Eduki independienteena duen plataforma izan liteke ziurrenik.
- Prezioa: 8 edo 15€.
- Katalogoa: 8275 film, “Premier-ak” (berrienak edo esklusiboak) eta arrunten artean banatuak.
- Alokairua: Bai. 2 eta 4€ artean.
_________________________________________________________________________
Ikusentzunezkoen kalitatezko aukera ikaragarri zabaldu da telebistako serieen loraldiarekin. Internetek ematen dituen aukerak, askatasunak, batetik, eta telesailen kalitateak, bestetik,hauen kontsumoa bultzatu eta liberalizatu egin dute. Askatasun hori zer nolako erronka da telebista konbentzionalentzat? Erabilera berri hauek zein aldaketa eragin ditu edo eragin ditzake etorkizun gertukoenean?
Nire ustez ez dute inongo aldaketarik edo erronkarik suposatuko telebista konbentzionalarentzat. Zergatik? telesailak horrela ikustea astakeria hutsa delako. Alde batetik oso berandu estreinatzen dituztelako, bestetik bikoiztuak eta iragarkiekin eta azkenik etengabeko egun eta ordu aldaketak jasaten dituztelako. Orain aste batzuk aipatu nizuen True detectiven kasua hortxe daukazue, sakrilegio hutsa! Nork ikusten ditu telesailak telebista konbentzionalean? Arrakasta gehien izaten dituzten telesail motak, prozedimentalak izaten dira (Bones, CSI…) Zergatik? Ez dutelako jarraipen zorrotz bat eskatzen eta atalak solte ikusi daitezkeelako.
Aldaketa jasan dezakeen arlo bakarra nire ustez, formatu fisikoen salmentan egon daiteke. Etorkizuna, eduki guzti hauek, streaming edo interneten bidez kontsumitzeko bideratua dago eta horrelako plataformen etorrerak (tamalez) dvd edo bluray formatuen desagerketa ekarri lezake.
_____________________________________________________________________
Serie berriez gain, internet bidezko kontsumo honek aspaldiko ekoizpenak berreskuratzea ekarri du?- Edo, gutxiengo baten gustokoak diren serieak zabaltzea edo gehiengo batengana iristea? (Breaking Bad, esaterako, kontsumominoritario bat izatetik arrakasta itzela izatera pasa zen)
Hau da nire ustez gakoetako bat. Aintzinako telesailak erraztasunez eskuratzeko ahalmena, alderdi oso interesgarria iruditzen zait. Interneten lortzeko zailak diren ekoizpenak ala besterik gabe igande arratsalde batean sofan etzanda gaudela, klasiko horiek, mugitu gabe berreskuratzeko aukera izatea, bikaina iruditzen zait. Horregatik katalogo zabala izatearen garrantzia.
________________________________________________________________
Eta produkzio handiez gain, ekoiztetxe eta enpresa ahaltsuez gain, internet bidezko ikusentzunezkoen zabalkunde honek zein eragin du sortzaile xumeagoengan? Musikaren kasuan, esaterako, disketxeekiko eta distribuzioarekiko askatasuna,musikari berriarentzat edo ahalmen gutxi duenarentzat,onuragarria, baina baita kaltegarria izan daitekeela ikusi dugu. Ikusentzunezkoen arloan gauza bera gertatzen da?
Orokorrean positiboa iruditzen zait. Argi dago internet bidezko ikus-entzunezkoen zabalkunde honekin, lehia eta konpetentzia askoz handiago dela, baina behintzat erakusleiho horretan zuzenean egoteko aukera eskaintzen du. Orain, edozeinek igo ditzake bere webserie edo laburmetraiak sarera, modu honetan mundu osoak ikusi ditzan. Webserie eta telesailak gauza bera izatea eragin du honek ( Netflix produktuak ez al dira webserieak?), bien arteko marra hori ezabatu egin da.
Bestetik gainera, gaur egun ekoizpen ikusgarri bat, diru gutxirekin egitea -neurri batean noski – nahiko erraza da, doako aplikazio ikusgarriak daudelako eta merkatuan kamera nahiko merkeak aurki daitezkeelako, kalitate zoragarrian grabatzeko. Konpetentzia bortitz honek, nabarmentzeko behar bat sortu du eta honi esker, edukiari askoz ere arreta gehiago eskaintzen hasi zaio. Gidoiak askoz landuagoak daude eta konturatzen hasiak dira, gakoetako bat hor egon litekeela, istorioetan.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks