Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Zinemaren sorrera zalantzan jartzen duen dokumentala
Uzt02 0

Zinemaren sorrera zalantzan jartzen duen dokumentala

Atalak: Albisteak, Pelikulak

The-First-Film

“Historiako lehen filma” entzuten dugunean, Lumière anaiak ala Thomas Edison bezalako izenak datozkigu burura. Kontua da, David Wilkinson-ek zuzenduriko, “The first film” izeneko dokumental bati esker guzti hau pikutara joan daitekeela.

Orain dela 125 urte baina gehiago gertatu zen kontakizun hau, 1888ko Urriaren 14an konkretuki. Leeds  -Ingalaterra- hirian kokaturiko etxe batean eta bertako familia, lorategian batu zen momentuan. Talde horren barruan Louis Le Prince zegoen. Honek, kide guztiei – semea, aitaginarreba eta lagun bat-, kaxa marroi bitxi baten inguruan biratzeko esan zien.

Kaxa misteriotsu hori,  Le Prince kamera zen eta grabaturikoa, Roundhay garden Scene, jarraian ikus dezakezue.

Gogoratu, guzti hau 1888 urtean grabatu zela. Hori dela eta David Wilkinson zuzendaria, ekin eta ekin ari da gaur egun, “Le Prince, zinemagintzaren benetako aita bezala kontsideratu dezaten”

leprince1

“Kamera horren mekanismoari erreparatuz gero, ohartuko gara, urte batzuk beranduago azalduko zenaren oso antzekoa zela”
16lenscamera
_83777999_first_film_010

Baina lorategiko eszenaz gain, Leeds-ko zubitik,  jendea eta gurdiak igarotzen ziren sekuentzia-motz bat grabatu zuen, baita bere seme Adolfo eskusoinua jotzen.  Akzioa jasotzea lortu zuen azken finean. Baina lan guzti hori jendeak ikusten ez bazuen, ez zuen askotarako balio izango. Hori dela eta proiekzio teknikekin frogak egin ostean, 1890 urtean, New York hirian, ikusleei bere obra aireratzeko antolakuntza lanetan aritu zen.


Baina une hori, ez zen sekula iritsi.
Esaten dutenez, 1890eko Irailean, bere anaia Albert bisitatu ostean, Le Prince-ek Parisera zihoan tren bat hartu zuen.
Momentu hartatik aurrera ez zuen inork berriz ikusi. Gorpua eta ekipajea ez ziren inoiz azaldu.
Teoria-konspirazio ugari maneiatu dira geroztik, horien artean, bere alarguna- Lizzie-k- zioen “aurkari bat kentzeko asmoz, Edison-ek hil zuela”.  Hollywood-eko film batetik irtendako azpijoko hauek alde batera utziz, gaia zera da; desagertu izan ez balitz, egun batzuk beranduago, film hori New York-en aurkeztuko zuela. “Edison eta Lumier anaiek egin zuten berbera egingo zuen, baina beraiek baina lehenago; Gaur egun oso famatua izango litzateke” . “Teknikoki arrakasta izan zuen, baina komertzialki eta publikoki aldiz, ez”
Datu eta irudiak hor daude. Baina, ez al da gogoeta sakon bat egiteko modukoa, zinema ofizialki, sekuentzia txiki hau grabatu baino, urte batzuk  beranduago asmatu zela jakiteak?

Zer uste duzue zuek?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA