Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Emmy sariak 2015: apustuak martxan!
Ira17 0

Emmy sariak 2015: apustuak martxan!

Atalak: Albisteak, Sariak, Telesailak

Sin título-1 copia
Igandean banatuko dituzte aurtengo Emmy sariak. Dakizuen bezala, Amerikarren ustez , urteko telesail onenak goraipatzeko aitzakiarekin, sail desberdinetan antolaturiko sariak banatzen dituzte. Izendatuen artean, ezusteko gutxi , baina bai sailkapen moten artean berrikuntza bitxiak; adibidez, Orange is the new black komedia barruan egon beharrean, drama onenaren arloan dagoela.
EmmyStatue
Nabarmentzekoa baita ere Netflix-en gorakada, geroz eta handiagoa, 34 izendapenekin (‘Unbreakable Kimmy Schmidt’, ‘Bloodline’ , ‘Daredevil’…) Hori bai HBO-ren 126-etatik oraindik urrun.
Hemen izendatu garrantzitsuenak eta horien artean nire ustez, nork irabaziko duen eta nork irabazi beharko lukeen:

 

Telesail onena (Drama sailean):

base_image

  • ‘Better Call Saul’
  • ‘Downton Abbey’
  • ‘Juego de Tronos’
  • ‘Homeland’
  • House of Cards’
  • ‘Mad Men’
  • ‘Orange is the New Black’

Nork irabaziko du?
Esan bezala, Orange is the New Black sail onen barruan egotea nahiko bitxia iruditzen zait, baina tira. Nik uste lehia, Better Call Saul, House of Cards eta Mad Men-en artean dagoela. Baina busti egingo naiz, aurten amaitu da telesaila eta agur moduan saria jaso dezake, beraz Mad Men.
Nork irabazi beharko luke?
Lehenik eta behin esan behar dut, nire ustez, urteko telesail onenak ez daudela zerrenda honetan irudikatuak, baina hautagaien artean: Homeland-en azken denboraldia bikaina iruditu zitzaidan, aurrekoek jasan zuten beherakada nabarmenarekin alderatuz, baina nik uste Better Call Saul-ek irabazi beharko lukeela.
 

Gizonezko aktore onena (Drama sailean):

2015DramaActor(1)

  • Kyle Chandler, ‘Bloodline’
  • Jeff Daniels, ‘The Newsroom’
  • Jon Hamm, ‘Mad Men’
  • Bob Odenkirk, ‘Better Call Saul’
  • Liev Schreiber, ‘Ray Donovan’
  • Kevin Spacey, ‘House of Cards’

Nork irabaziko du?
Kevin Spacey, baina nik uste Liev Schreiber-ek sorpresa eman dezakeela.

Nork irabazi beharko luke?
 Bob Odenkirk, drama eta umorea uztartzen dituen nahasketa horrekin bikain.

Emakumezko aktore onena (Drama sailean):

emmy-ladies

  • Claire Danes, ‘Homeland’
  • Viola Davis, ‘How to Get Away with Murder’
  • Taraji P. Henson, ‘Empire’
  • Tatiana Maslany, ‘Orphan Black’
  • Elisabeth Moss, ‘Mad Men’
  • Robin Wright, ‘House of Cards’

Nork irabaziko du?
Orain, bat-batean, modan jarri den – eta niri pertsonalki oso txarra iruditzen zaidan-  Empire telesailari esker, nik uste Taraji P. Henson-ek irabaziko duela

Nork irabazi beharko luke?
Tatiana Maslany, bikain Orphan Black telesailan.
 

Gizonezko bigarren aktore onena (Drama sailean):

emmys-mashup

  • Jonathan Banks, ‘Better Call Saul’
  • Ben Mendelsohn, ‘Bloodline’
  • Jim Carter, ‘Downton Abbey’
  • Peter Dinklage, ‘Game of Thrones’
  • Michael Kelly, ‘House of Cards’
  • Alan Cumming, ‘The Good Wife’

 
Nork irabaziko du?
Peter Dinklage.

Nork irabazi beharko luke?
Peter Dinklage-ek merezi du jakina baietz. Baina nik uste aurten, Ben Mendelsohn izan dela urteko “bigarren” aktore onena, zoragarri Bloodline telesailan.

Emakumezko bigarren aktore onena (Drama sailean):

2015DramaSuppActress

  • Joanne Froggatt, ‘Downton Abbey’
  • Lena Headey, ‘Game of Thrones’
  • Emilia Clarke, ‘Game of Thrones’
  • Christine Baranski, ‘The Good Wife’
  • Christina Hendricks, ‘Mad Men’
  • Uzo Aduba, ‘Orange is the New Black’

 
Nork irabaziko du?
Lena Headey izan daiteke aurtengo sorpresa, Game of Thrones-en azken denboraldian lan bikaina egin duelako.

Nork irabazi beharko luke?
Uzo Aduba, Crazy eyes-n paperean murgiltzen den bakoitzean, urduritasuna eta barrearen arteko nahasketa bitxi bat sortzen du nigan.

Telesail onena (Komedia sailean)

2015ComedySeries

  • ‘Louie’
  • ‘Modern Family’
  • ‘Parks and Recreation’
  • ‘Silicon Valley’
  • ‘Unbreakable Kimmy Schmidt’
  • ‘Veep’

Nork irabaziko du?
OSO zerrenda kaxkarra. Ziurrenik, “Unbreakable Kimmy Schmid”, berria delako,

Nork irabazi beharko luke?
Modern Family oso nekagarria bihurtu da, Veep oso aspergarria eta Unbreakable Kimmy Schmidt-en lehen 4 atalak erraz ikusten dira baina gero oso errepikakorra bihurtzen da. Beste hiruen artean,  Silicon Valley nahiko ongi dagoela uste dut. Parks and Recreation, izugarri gustatzen zitzaizkidan hasierako denboraldiak baina interesa galdu dut. Beraz,  zalantza izpirik gabe, beste bost izendatuekin alderatuz,  maila altuagoan dagoen, Louie.
 

Gizonezko aktore onena (Komedia sailean):

emmy-mashup-2

  • Anthony Anderson, ‘Black-ish’
  • Louis C.K., ‘Louie’
  • JDon Cheadle, ‘House of Lies’
  • Will Forte, ‘Last Man on Earth’
  • Matt LeBlanc, ‘Episodes’
  • Jeffrey Tambor, ‘Transparent’

 
Nork irabaziko du?
Jeffrey Tambor, lehengo urtean guztion ahotan zegoen Transparent telesailari esker.

Nork irabazi beharko luke?
Baliteke, Last Man on Earth telesailean, Will Forte-ek, oso interpretazio bitxia, sinplea egin izana, baina niri barre algarak piztea lortu duena. Hori bai, Louis C.K. handia ere tartean da, beraz 50/50: Louis C.K -Will Forte.
 

Emakumezko aktore onena (Komedia sailean):

komedamaemak

  • Edie Falco, ‘Nurse Jackie’
  • Lisa Kudrow, ‘The Comeback’
  • Julia Louis-Dreyfus, ‘Vee’
  • Amy Poehler, ‘Parks and Recreation’
  • Amy Schumer, ‘Inside Amy Schumer’
  • Lily Tomlin, ‘Grace and Frankie’

 
Nork irabaziko du?
Modan jarri de beste izen bat, Amy Schumer.
Nork irabazi beharko luke?
Amy Poehler.

Gizonezko bigarren aktore onena (Komedia sailean): 

emmy-actors-supporting

  • Andre Braugher, ‘Brooklyn Nine-Nine’
  • Adam Driver, ‘Girls’
  • Keegan-Michael Key, ‘Key & Peele’
  • Ty Burrell, ‘Modern Family’
  • Tituss Burgess, ‘Unbreakable Kimmy Schmidt’
  • Tony Hale, ‘Veep’

 
Nork irabaziko du?
Merezi ez duen, Andre Braugher-ek. Bestalde, telesail onenaren saria, Unbreakable Kimmy Schmidt-ek irabazten badu, agian Tituss Burgess-ek irabaz dezake – ekoizpena gehiago goraipatzeko interesa badute behintzat.

Nork irabazi beharko luke?
Zerrenda osotik ez dut  inortxo ere ez gustuko, baina bat aipatzearren, Ty Burrell. Lehen  denboraldietan behintzat, barre batzuk bota bainituen bere pertsonaiari esker.

Emakumezko bigarren aktore onena (Komedia sailean):

emmys-supporting-actress

  • Niecy Nash, ‘Getting On’
  • Julie Bowen, ‘Modern Family’
  • Allison Janney, ‘Mom’
  • Kate McKinnon, ‘Saturday Night Live’
  • Mayim Bialik, ‘The Big Bang Theory’
  • Gaby Hoffmann, ‘Transparent’
  • Jane Krakowski, ‘Unbreakable Kimmy Schmidt’
  • Anna Chlumsky, ‘Veep’

 (hemen bapatean, 8 izendatu! geroz eta gutxiago ulertzen dut.)

Nork irabaziko du?
Jane Krakowski

Nork irabazi beharko luke?
Gaby Hoffmann.

“Mugaturiko” telesail onena

miniserie1

  • ‘American Crime’
  • ‘American Horror Story: Freak Show’
  • ‘Olive Kitteridge’
  • ‘The Honourable Woman’
  • ‘Wolf Hall’

Nork irabaziko du?
American Crime-ek irabaziko du, ziur.

Nork irabazi beharko luke?
Olive Kitteridge zoragarriak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA